Zubitxo Eguna egingo dute bihar eta etzi

Zubitxo Eguna egingo dute bihar eta etzi Lezon. Institutuko eta Anunciatako ikasleak ariko dira errekastoa jasotzen. Lezoko Udalak, bi ikastetxe horiekin batera, antolatu du eguna, “herritarrak kontzientziatzeko asmoz”. Horrez gain, bai Udala bai ikastetxeak zertan ari diren jakinaraztea da ekimen horren beste helburua. Bihar arratsaldean, 14:30etik aurrera, ikasleak ariko dira Zubitxo erreka jasotzen. Horretarako, bi garbiketa puntu jarri dituzte. Alde batetik, Anunciatako ikasleak San Pedro auzoan bilduko dira. Bertan Olatzar ubidea garbituko dute, merenderoan. Bestalde, Lezo Institutuko ikasleak Zubitxo kaleko ikuztegi zaharrean. Ikasleek jasotzen dutena edukiontzietan sartuko dute eta ostiral arratsaldean Euskal Herria plazan erakutsiko diete herritarrei. Jasotzen duten zaborrarekin batera, informazio panelak jarriko dituzte leku berean, Zubitxo erreka: zer botatzen dugu bertara?. Ekimenean parte hartuko duten bi ikastetxeek zein Udalak jarriko ditu panel horiek. Anunciatakoek Zubitxo: ¿utopía o realidad? (Zubitxo: utopia ala errealitatea?) erakusketa jarriko dute. Hainbat sari jaso dituzte ikerketa horrengatik. Institutukoek, berriz, Ibaialde proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte. Udalaren panelek Zubitxo errekan zertan ari diren azalduko du: konpondu dituzten isuriak eta konpontzeke daudenak azalduko dituzte. Erakusketa hori zein edukiontziak asteburu osoan mantenduko dituzte Euskal Herria plazan. Bertara joateko gonbidapena luzatu dute Udaletik. Hori sustatzeko, eskuorriak banatuko dituzte ikastetxeetako gurasoen artean. Udalaren helburua Zubitxo Eguna bi urtean behin [...]

Zubitxo Eguna egingo dute bihar eta etzi Lezon. Institutuko eta Anunciatako ikasleak ariko dira errekastoa jasotzen. Lezoko Udalak, bi ikastetxe horiekin batera, antolatu du eguna, “herritarrak kontzientziatzeko asmoz”. Horrez gain, bai Udala bai ikastetxeak zertan ari diren jakinaraztea da ekimen horren beste helburua.

Bihar arratsaldean, 14:30etik aurrera, ikasleak ariko dira Zubitxo erreka jasotzen. Horretarako, bi garbiketa puntu jarri dituzte. Alde batetik, Anunciatako ikasleak San Pedro auzoan bilduko dira. Bertan Olatzar ubidea garbituko dute, merenderoan. Bestalde, Lezo Institutuko ikasleak Zubitxo kaleko ikuztegi zaharrean. Ikasleek jasotzen dutena edukiontzietan sartuko dute eta ostiral arratsaldean Euskal Herria plazan erakutsiko diete herritarrei.

Jasotzen duten zaborrarekin batera, informazio panelak jarriko dituzte leku berean, Zubitxo erreka: zer botatzen dugu bertara?. Ekimenean parte hartuko duten bi ikastetxeek zein Udalak jarriko ditu panel horiek. Anunciatakoek Zubitxo: ¿utopía o realidad? (Zubitxo: utopia ala errealitatea?) erakusketa jarriko dute. Hainbat sari jaso dituzte ikerketa horrengatik. Institutukoek, berriz, Ibaialde proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte. Udalaren panelek Zubitxo errekan zertan ari diren azalduko du: konpondu dituzten isuriak eta konpontzeke daudenak azalduko dituzte. Erakusketa hori zein edukiontziak asteburu osoan mantenduko dituzte Euskal Herria plazan. Bertara joateko gonbidapena luzatu dute Udaletik. Hori sustatzeko, eskuorriak banatuko dituzte ikastetxeetako gurasoen artean.

Udalaren helburua Zubitxo Eguna bi urtean behin egitea da, Zuhaitz Egunarekin tartekatuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.