Lanetik Egina eskolako jazz eta rhythm & blues taldeen kontzertua
Hendaiako Lanetik Egina musika eskolako bi taldek kontzertua emango dute etzi, ostiralean, Kabigorrin, 22:30etik aurrera. Lanetik Eginak ikasle eta musikari aurreratuenei bi tailerretan parte hartzeko aukera eskaintzen die, eta ikastaro horietako partaideak dira, hain justu, Kabigorrin arituko direnak: Jazz boskotea eta Rhythm & blues taldea. Stephane Barbier saxojolea arituko da bi taldeen gidaritzan.