2011/4

San Juan Harri astelehenean itzuliko da bere tokira

Heldu den astelehenean San Juan Arriren zutabea bere jatorrizko lekuan jarriko dute, San Juan plazako eremu horretako baldosa berriak jartzearekin batera (plaza azpian gordeta dago). Udaletik jakinarazi dute gutxi gorabehera 12:30ean mugituko dutela zutabea.

admin

Gandiara doaz Lezoko erretiratuak

Aiton Bordak Gandiara (Valentzia, Herrialde Katalanak) bidaia antolatu du ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Bidai horretara joan nahi dutenentzako oraindik lekua dagoela jakinarazi dute erretiratuen elkarteko arduradunek. Hala, izena emateko, astegunetan...

admin

Erretiroaz hitzaldia Aiton Bordan

Maiatzaren 9rako hitzaldia antolatu dute Lezoko Aiton Borda erretiratuen elkarteko kideek. Erretiro aktiboa eta solidarioa gaiarekin Sonia Ulaziak emango du hitzaldia, 17:00etatik aurrera, Aiton Bordan bertan (Antonio Pildain kalea, 3). Kutxak eta Naza...

admin

Niessen elkartearen odolki pintxoa izan da onena

pintxo lehiekatren sari bnaketa egin dute

admin

Ezohiko udalbatzarra, astelehenean

Ezohiko udalbatzarra egingo dute zinegotziek astelehenean, 10:00etan, udaletxeko areto nagusian. Puntu bakarra jorratuko dute: Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena.

admin

Motorzale bat hil da, trafiko istripuan

Irungo 38 urteko motorzale bat hil zen atzo, istripu batean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 19:30ean gertatu zen, GI-636 errepidean. Zehazki Altamira tunelaren parean izan zen istripua, Irungo norabidean. Ertzaintza istripuaren zerga...

admin

Gurutzeko Bizardiak XXXII. Ibilaldi Neurtua antolatu du etzirako

Urtero bezala, Gurutzeko Bizardia elkarteak martxa neurtua antolatu du. Etzi izango da aurtengoa eta dagoeneko XXXII. aldia da. Parte hartu nahi dutenek, 07:30ak baino lehentxeago agertu beharko dute etzi Doneztebe plazara. Taldeak minutu bateko aldear...

admin

Ramon Vizcainoko langile ohi talde batek enpresa berria sortu du

Ramon Vizcaino enpresan lan egiten zuten bost langilek Green Frio Sistemas de Refrigeracion enpresa sortu dute, Lan Sozietate Mugatu gisa. Helburua Ramon Vizcainon egiten zuten lanarekin jarraitzea da. Vizcaino enpresa duela gutxi sartu zuten Konkurtso...

admin

Grebagatik, jangelarik ez

Haurrak oraindik Aste Santuko oporretan dabiltza. Astelehenean itzuliko dira klasera, eta buelta gogorra izango bada, oraindik eta gehiago gogortuko du jangeletako langileen grebak. Hala, maiatzaren 2an jangela zerbitzurik ez dela izango jakinarazi dut...

admin

Trintxerpeko Illumbe dantza taldea Antxoaren egunean izango da

Hondarribian eskainiko du emanaldia bihar Trintxerpeko Illumbe dantza taldeak, Antxoaren erromeriaren harira antolatutako ekitaldien barruan. 18:00etan da Trintxerpeko Musika Eskolako dantzarien emanaldia.

admin

“Emakumeak udal politikan” mahai ingurua, alderdi guztiekin

Errenteriako Berdintasun Kontseiluak antolatuta, Emakumeak udal politikan mahai ingurua egingo dute udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi nagusien parte hartzearekin. Maria Angeles Machin izango da PSE-EEko ordezkaria, Julen Mendoza Bildukoa, Maite Peña EAJkoa, Maria Angeles Bastos PPkoa, Jose Manuel Ferradas EBkoa, Joxe Mari Burgos Hamaikabatekoa, eta Iñigo Imaz Aralarrekoa. Arantxa Iraola kazetariak gidatuko du. Datorren asteazkenean izango da 18:30ean, Reina aretoan. Gaiaren hariari jarraituz, besteak beste, Errenteriako Udalean emakumeek duten parte hartzeari buruz jardungo dute. Datuei begiratuta, Udaleko bi erabaki orgonetan ez da betetzen parekotasun maila (sexu biek, gutxienez, %40ko ordezkaritza edukitzea). Zehazki, Udalbatzan %33,3 dira emakumeak, eta Tokiko Gobernu Batzordean %25. Beste erabaki organoetan ere ez da betetzen gutxiengo hori ere. Gai horrez gain, beste batzuk ere landuko dituzte. Hala, jarraian dauden galderak planteatuko dizkiete: “Zure alderdiaren errealitatea zein da emakumeen parte hartzearen ikuspegitik? Eta zein da zure alderdian dagoen parekotasun maila? Azken urteetan emakumeen parte hartzea sustatzeko neurriak hartu dira? Zein neurri hartu dira eta zein emaitza izan dituzte? Aurrera begira ere zein neurri hartzeko asmoa duzue? Zure alderdiak datozen hauteskundeetan aurkezten dituen zerrendaren ezaugarriak zeintzuk dira? Eta zerrendak osatzeko irizpideak, neurriak, zailtasunak… zein izan dira? Hauteskundeetarako zerrenden osaeran eragiten duten legeak martxan jarri zirenetik (2005 eta 2007) zein [...]

admin

Kantu jira ekimena abian jarriko dute Trintxerpen

Kantu jira ekimena abian jarri nahi dute Trintxerpen, Musikaz Blai 2011  jardueren barruan. Antolatzaileek esan dutenez parte hartzeko ez da derrigorrezkoa musikako ezagutzak izatea, ez eta entsegu guztietan parte hartzea. Maiatzean egingo dituzte entseguak, ostegunero, 19:00etatik 20:00etara, alkateordetzan, eta ekainaren 4ean irtengo dira lehenbizikoz kalera. 12:00etan bilduko dira Gudarien Enparantzan, handik kalez kale kantari irteteko.

admin

Venezuelako musika entzuteko aukera izango da Auzokalten bihar

Herri Musikaren Txokoak (HMT) emanaldi berezia antolatu du biharko 19:00etarako: Venezuelako musikarekin gira-biraka. Venezuelak Bilbon duen kontsuletxearekin antolatu dute emanaldia eta Luis Pino “cuatristak” (cuatro instrumentu joleak) et...

admin

Oiartzun Irratia: apirilak 29

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Catelsako egoera. Oreretako Sagardo Eguna. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Esatea libre. 18:00etan: Arguyua...

admin

Biztanle berriei harrera eginen zaie gaur

Herrian urtebete egin duten biztanle berriei harrera ekitaldia eginen zaie gaur, ostiralarekin, Herriko Etxean. Jean-Baptiste Salaberri auzapezak gidatuko du ekitaldia, eta udaletxeko batzar gelan eginen da, 18:30etik aurrera.

admin

Maiatzaren 10ean itsas etorbide berriaren proiektua ezagutuko dute herritarrek

Itsas etorbidearen berrantolatzeko proiektua herritarrei azaltzeko bilera eginen dute maiatzaren 10ean Zokoburuko Antton Abbadia mintzaldi aretoan. Jean-Baptiste Salaberri auzapezak eta Bernard Laville Zerbitzu Teknikoetako zuzendariak gidatuko dute. Helburua proiektuaren nondik norakoak azaltzea eta Herriko Etxeak obretarako ezarriko duen egutegiaren berri ematea da. Hizketaldia 19:00etan hasiko da eta irekia izanen da, herritar guztiei zuzenduta. Iazko maiatzetik abuztura bitartean zerbitzu teknikoek egindako diagnostikoak kontuan harturik, Hendaiako itsas etorbidea moldatzeko proiektua osatu zuen Herriko Etxeak. Azaroaren 10ean auzapezak egitasmoaren berri eman zuen Zokoburuko aretoan, Obretako auzapezorde Richard Beitia eta Laville alboan zituelarik. Maiatzeko solasaldian iaz prestatutako txostenaren garapena ere argituko dute udal ordezkariek. Aurrekontu altua Lanen tamaina eta kostuarengatik obrak zatika eginen dituzte. Lehen faseak Zokoburu eta Eukaliptu karriken arteko eremua hartuko du, eta udazkenean hasiko da. Herriko Etxeak uste du lehen zatiaren aurrekontua bi milioi eta erdi eta hiru milioi artekoa izanen dela, gutxi gorabehera.

admin
Gehiago