Gurutzeko Bizardiak XXXII. Ibilaldi Neurtua antolatu du etzirako
Urtero bezala, Gurutzeko Bizardia elkarteak martxa neurtua antolatu du. Etzi izango da aurtengoa eta dagoeneko XXXII. aldia da. Parte hartu nahi dutenek, 07:30ak baino lehentxeago agertu beharko dute etzi Doneztebe plazara. Taldeak minutu bateko aldear...
Urtero bezala, Gurutzeko Bizardia elkarteak martxa neurtua antolatu du. Etzi izango da aurtengoa eta dagoeneko XXXII. aldia da. Parte hartu nahi dutenek, 07:30ak baino lehentxeago agertu beharko dute etzi Doneztebe plazara. Taldeak minutu bateko aldearekin irtengo dira plazatik eta Gurutzeko Bizardian bukatuko dute ibilaldia. Antolatzaileek zehaztu dutenez, bospasei orduko ibilaldia izango da.
Ibilaldi neurtua bukatu ondoren, parte hartzaile guztiak Bizardian elkartuko dira, eta bakoitzari salda bana eta bina pintxo emango dizkiote, horiek ere doan.
Bizardiatik ekimena antolatzeko Udalak urtero ematen dien laguntza eskertu dute.

