Talentuen txapelketa jokatzen ari dira Oiarpe taldeko hiru pilotari
Oiarpeko hiru pilotari aukeratu dituzte Alebinen Talentu Txapelketa jokatzeko: Imanol Ugalde, Aitor Leonet eta Ekain Etxeberria. Hasi dira lehenengo partidak jokatzen. Hala, Oiarpeko Imanol Ugaldek, irabazi egin du lehenengoa, 16-5, talde bereko Aitor ...
Oiarpeko hiru pilotari aukeratu dituzte Alebinen Talentu Txapelketa jokatzeko: Imanol Ugalde, Aitor Leonet eta Ekain Etxeberria. Hasi dira lehenengo partidak jokatzen. Hala, Oiarpeko Imanol Ugaldek, irabazi egin du lehenengoa, 16-5, talde bereko Aitor Leoneten kontra. Ekain Etxeberriak, berriz, galdu egin du, Ataungo Zubizarretaren kontra, 11-16.
Gainontzeko lehiaketak
Matienako (Abadiño, Bizkaia) Txapelketan, berriz, oiartzuarrek ezin izan dute finalerako sailkatu. Finalerdiak gogorrak izan ziren eta ez zuten finalerako txartela lortu. Kadeteetan, Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek 10-22 galdu zuten Garaio eta Alduntzinen kontra. Gazteetan, Aristimuñok eta Imazek 4-22 galdu zuten Gallurralde-Tolosaren kontra. .
Usurbilgo Txapelketan, oiartzuarrak izan dira garaile azken partidan. Oier Sarastik eta Ander Imazek 22-19 irabazi zieten Azkoitiko Juaristiri eta Zubizarretari.
Udaberriko Lau T’erdiko Txapelketan, Oiarpekoek irabazi dituzte jokatutako azken partidak. Antton Aranburuk 22-3 irabazi zion helduetan Antiguako Iribarri. Kadeteetan, Xabier Azpirozek eta Aitzol Arzallusek 18-6 irabazi zioten Larrañaga-Agirreri.

