Ficoba erakustazokako kanpoko aparkalekua aukeratu zuen atzo Irungo Hamaikabatek maiatzaren 22ko udal hauteskundeei begira prestatu duen hautagaien zerrenda aurkezteko
Hedabideen aurreko agerraldia egin zuten atzo goizean Markel Olano EAJren ahaldun nagusi izateko hautagaiak, Nahikari Otermin Pasaiako Udalerako EAJren zerrendaburuak eta Teresa Taboas Bloque Nacionalista Galegoko (BNG) kideak, San Pedroko Torrean. Olanoren arabera, “Pasaiako badiak aldaketa behar du. Bere biziberritzea atzeraezina da alde bakoitzak egin behar duen lanak jasotzen dituen erakundeen arteko protokoloa baitugu”. Hala, erakundeen arteko elkarlanaren aldeko apustua egin zuen atzo EAJko kideak, eta Galiziaren eta Pasaiaren arteko harremanaz ere hitz egin zuen: “Jaioterriari zaion maitasuna eta hau nola partekatzen den errespetu osoarekin hartuak izan diren herriarekin eredua eman dute”. Euskaldunok eta gailegook ongi dakigu zer suposatu duen emigrazioak. Munduko herri askotan etorkinak izan gara eta konturatu gara nortasuna ez dela erabili eta bota daitekeen gauza. Errealitatean, urteetan zehar eraiki dugun bizimodu eta eredu sozio-ekonomikoaren euskarri da”. BNGren koordinatzaile exekutibo Teresa Taboasek abertzaleen arteko elkartasuna aldarrikatu zuen, eta Markel Olanori, Nahikari Otermini eta Eneko Goiari (EAJren Donostiako zerrendaburua) babesa azaldu zien.
Soroeta auzoa biziberritzeko lanen berri eman diete bertako bizilagunei batzarrean Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak eta Aitor Kerejeta alkateak. Harrera oso ona izan zuen Udalaren ekimenak, bertara 150 bat bizilagun joan zirelako. Soroetako egitasmoa landu duen Altair enpresako arkitektoak ere batzarrean izan ziren, eta herritarren ekarpenak jaso zituzten Udaleko ordezkariek. Soroeta auzoa biziberritzeko bost milioi euro inbertituko ditu Hondarribiko Udalak. Lanek hamasei hilabete iraungo dute. Ur saneamendua berrituko dute; aparkalekuak egingo dituzte; kirol gunea eraikiko dute; bertako bideak konponduko dituzte –oinezkoei lehentasuna emanez–; kaleko argiak aldatuko dituzte; lorategi berriak atonduko dituzte… “Hiritarren iradokizunak entzun genituen, adibidez, Eguzkiloreko aparkamentuaren gure proposamenaren gainean. Arrazoia zutela ikusi genuen eta bizilagunen irizpidea jarraituko dugu. Horrez gain, kirol zonaldean komun bat jartzea eskatu ziguten, eta zentzuzkoa denez, hala egingo dugu” esan du Aitor Kerejetak. Lanen egutegia Soroeta aldea berritzen Girizi kalean hasiko dira (hilabeteren buruan), 35 aparkaleku berri lortzeko. Gero proiektuaren zati nagusiari ekingo diote: ur beltz eta euri uren saneamendua. Donostia kaleko behe aldetik hasiko dira lanean (4 hilabete iraungo dute lan horiek). Behin hodi- biltzailea berrituta, zatika joango dira eremu bakoitzeko loturak berritzen, hurrenkera honetan: Ama Guadalupekoa eta Haizeleku (3 hilabete); Eguzkilore (4 hilabete), eta Soroetaberri (4 hilabete). “Aldi berean Soroetako kirolgunea egingo [...]
Donibaneko Itsas Mendi Kultur eta Kirol Elkarteak Oiarbide sagardotegira martxa antolatu du maiatzaren 8rako (igandea). 09:00etan aterako dira Donibaneko ontziralekutik, Perurenarako bidea hartzeko: bertan hamaiketakoa egingo dute. Otordua bukatuta Oia...
Sagardoarekin eta edariaren inguruko hainbat alorrekin hitzordua dute gaur Errenteria-Oreretan. Sagardo Eguna Egingo dute. Hala, herriko hainbat elkartek antolatu duten festaren irekiera ofiziala 12:00etan egingo dute Foru plazan –11:30ean bolo eta t...
Pasaian aurten urrezko ezteiak ospatzen dituzten senar-emazteen festa antolatzen ari dira. Mezako orduan bildu eta ondoren bazkaria egingo dutela iragarri dute. Ospakizunaren data zehazteke dute oraindik. Interesdunek ondoko telefono zenbakietara dei d...
Hurrengo denboraldien haurren taldean jokatu nahi duten umeei deialdia luzatu die Pasaia taldeak. 1998 edota 1999. urteetan jaiotako haurrak izan behar dute. Maiatzean asteazkenero eta ostiralero bilduko dira entrenatzeko, Don Boscon, 17:15etik aurrera...
Donostian apirilaren 26tik 30era ospatu den Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 35. Zikloaren filma batzuk Irungo Amaia Kultur Zentroan emango dituzte maiatzaren 3tik 6ra, 19:30ean hasita.
Bihar itxiko ditu ateak Errenteriako Eskulangintza Azokaren XXXIII. ekitaldiak. Bien bitartean, atzo eta gaur jende asko eta asko pasatu da Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretotik Ereintzaren artisauen topaguneaz gozatzera: denera, 50 artisau postu...
Irungo Bilgune Feministak, Irungo Argazkilaritza Elkartearen laguntzarekin, III. Argazki Lehiaketa antolatu du. Aurtengo gaia, honakoa: Historia edo istorioak dituzten emakumeak. Parte hartu nahi duen orok aurkez ditzake argazkiak, maiatzaren 20ra arte, Gazte Informazio Bulegoan (Foruen kalea, 2), edo argazkiak gonekin@gmail.com helbidera bidalita. Argazkiak koloretakoak edo txuri-beltzekoak izan daitezke, eta edozein teknika onartua izango da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake, eta epaimahaiak baloratuko ditu: profesionalek eta herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Hala, herritarrek, argazkiak bozkatzeko aukera jarriko duten erakusketan izango dute. Maiatzaren 28tik ekainaren 4ra arte jarriko dute erakusketa Mendibil merkataritza guneko azokan, eta ekainaren 5ean Zabaltza plazan (17:00etatik 19:30era). Jarraian doaz Bilgune Feministak eta Irungo Argazkilaritza Elkarteak ezarri dituzten oinarriak. Oinarriak ANTOLATZAILEA: IRUNGO BILGUNE FEMINISTA KOLABORATZAILEA: IRUNGO ARGAZKILARITZA ELKARTEA. PARTE HARTZAILEAK: Edozein pertsona. GAIA: HISTORIA EDO ISTORIOAK DITUZTEN EMAKUMEAK MODALITATEA: Txuri-beltzean edo koloretan egindako argazkiak, edozein teknika ontzat emanez. LANAK ETA AURKEZPENA: Parte hartzaile bakoitzak HIRU argazki gehienez aurkeztu ahal izango du. Argazkiaren neurria parte hartzailearen aukerakoa izango da. Argazki bakoitzak 40×50 zentimetroko kartulina batean itsatsita joan behar du. IDENTIFIKAZIOA: Argazkiaren atzealdean parte hartzailearen datu pertsonalak eta posta elektronikoa idatziko dira. JASOTZEKO EPEA: Argazkiak apirilaren 20tik maiatzaren 20 bitarte jasoko dira. UZTEKO TOKIAK: Gazte Informazio bulegoan. [...]
Oarso Bidasoa eskualdean lan egiten duen Txiribuelta aisialdi elkarteak udaleku irekiak antolatu ditu Irunen eta Hondarribian, uztailaren 4tik abuztuaren 26ra, euskaraz eta gazteleraz. Ekimena 1998tik 2004ra bitarte jaiotako haurrentzat zuzenduta dago
Asteazkenean Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen Oiartzunen pieza lapurtuekin konpondutako furgoneta baten jabe izateagatik. Portugalgoa da gizona. Herrizaingo Sailaren arabera, gidatzen zuen furgonetak erabateko ezbeharra izan zuen, eta hala...
Lezoko Kale Nagusiko 32. zenbakian dagoen Sistiaga Enea etxe okupatua hustuarazi zuten joan den ostegunean. Etxe okupatuan hainbat pertsona bizi ziren. Bertan bizi zirenek hainbat lezoarren babesarekin elkarretaratzea egin zuten ostegun eguerdian Gurut...
Donibaneko Udal Kiroldegiak Pilates ikastaroa eskainiko du aurrerantzean. Horrekin denboraldi honetako hiruhileko jardueren eskaintza osatu eta zabalduko da. Hiru hilabeteko ikastaroarengatik 58 euro ordaindu behar dira, eta bazkideek, beherapena iz...
Maiatzaren lehenari begira, hainbat talde ezkertiarrek Errenteriatik Donostiarako martxa antolatu dute. 10:00etan aterako da martxa Zumarditik, eta Donostiako Bretxako merkatuan amaituko da. Zehazki, honako sindikatuek eta talde politikoek antolatu ...
Catelsako LABeko kide diren langileek mobilizazio berriak iragarri dituzte, enpresak “prekarietatearekin amaitu eta aldi baterakoak diren hamasei kontratuak mugagabe bihurtu ditzan”. Batetik, astelehenetik aurrera, greba mugagabeari egiteko deia egin diete 85 langileei. Jakinarazi dutenez, gehiengoa agertu da grebaren alde. Bestetik, beste lankide bat hasi da gose greban. Hilaren 13an hasi zituzten mobilizazioak Catelsako LABeko kideek, “ezin genuelako besoak gurutzatuta gelditu”. Hala, kontratua bukatzen zitzaien langileek itxialdia buru dute dute asteko zazpi egunetan, 24 orduz. Gainontzeko langileek elkarretaratzeak egin dituzte egunero, atsedenaldian, eta itxialdiko kideak babestu dituzte. Horrez gain, elkartasuna adierazteko, Francisco Javier Morcillo LABeko kide den Enpresa Batzordeko buruak astebeteko gose greba egin du. Morcillok, ordea, osasun arazoengatik eta sendagileen aginduz gose greba utzi behar izan zuen. Kepa Olaiz delegatuak hartu dio lekukoa eta lau egun daramatza gose greban. Mobilizazioak hasi zituztenetik, hainbat bilera egin dituzte enpresarekin eta LABek prekarietatearekin bukatzeko eta behin betiko kontratuak egiteko eskaera luzatu dio zuzendaritzari. Enpresaren jarrera, ordea, ez dela aldatu salatu dute: “Hartutako neurriek ez dute enpresaren jarrera aldatu, eta gure osasuna arriskuan jarrita ere, prekarietatearekin jarri nahi dute. Beraz, maiatzaren 2tik, astelehenetik aurrera, greba mugagabea egingo dugu”. Eguerdian, 13:00etan, berriro enpresarekin biltzekoak ziren.
EAJk maiatzaren 22ko hauteskundeetarako herriko hautagaia aurkeztu zuen atzo: Aitor Santxez Urkia. Batzokiko aurkezpenean izan ziren Iñaki Arbelaitz eta Mikel Idiazabal zerrenda kideak ere, baita Joseba Egibar Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) presidentea eta Eider Mendoza Batzar Nagusietarako hautagaia ere. Santxez Urkiak, hauteskundeak irabaziz gero, EAJk izango dituen hamar lan ildo nagusiak jakinarazi zituen: Gardentasuna eta estura udal kudeaketan, gizarte giroa eta herritarren arreta hobetu. Kultur etxea eraiki, eta kultur egitarau etengabe bati bultzada eman. Hiriaren mantenua hobetu, eta fatxadak garbitu. Auzoak suspertu, batez ere Arragua eta Altzibar. Eta herriko seinaleak osatu. Herritarren parte hartzearen bidez, zaborrak jasotzeko modua birbideratu, bosgarren edukiontzia gehituz. Jarduera ekonomikoak bultzatu, enplegua sustatu. Gazteak lan mundura gerturatu. Gizarte zerbitzuak sustatu: zaharrentzako egoitzak, Gazte Izanak, menpekotasuna duten pertsonak, arazo bereziak dituzten kolektiboak… Hirigintzako arautegia erregularizatu. Babestutako etxebizitza sustatu. Arraguako eta ugaldetxoko trafikoa antolatu. Garraio publikoa sustatu: Donostiara eta ospitaletara zuzenak, topoaren anezka (lanzadera). Gazteentzako ekipamendua, kirol taldeei babesa eman eta sustatu. Landa guneetan seinaleak ipini: baserriak, baserri bideak. Bidegorri berria Karrika eta dagoenaren mantenua hobetu. Osasun zirkuituak ezarri. Aiako Harria Parke Naturala. Oiartzun parkerako ate nagusia, sarrera, izatea bultzatu. Ibilbideak, historiaurreko monumentuak… seinaleztatu. Bestalde, Mikel Idiazabalek argitu zuen Hamaikabati (H1!) erantzun ziotela ez zutela asmorik OiartzunBai (OB) [...]
Ezker abertzaleak eta Ezker Batuak Juan Carlos Merino wifiaz egiten ari den erabilpena salatu dute, Foru plazan teknologia hori ezartzekotan delako: “Aldebakarrez eta udal organo bakar batean eztabaidatu gabe, Foru plazan wifi sarea jartzea eraba...