Zazpigarren urtez Oiartzungo Flauta Taldea Europako biran dabil. Frantzia, Alemania eta Luxemburgo bisitatzen ari dira. Bidaia bukatzeko, bi kontzertu emango dituzte. Lehenengoa atzo eman zuten, Frantziako Colmar hiriko plaza zaharrean. Bihar dira biga...
Trintxerpe Atletiko Klubak eta Oreka Elkarteak mendiko bizikletarekin Santiago bidearen zati bat egiteko udalekuak prestatu dituzte. Lizarratik Leonera izango da ibilbidea eta 13 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua dago. Bidea uztailaren 7tik 15e...
Gipuzkoako Foru Aldundiak udan aldi baterako egoitza-egonaldietan eskariak jasotzeko epea ireki du. Uztaileko egonaldietan egon nahi izanez gero, maiatzaren 16a da izena emateko azken eguna; abuztukoetan interesatua egonez gero, maiatzaren 27a da azken...
Lehengo astean hiru egun galdurik eman zituen Antonio Ledesma igandean zendu zen. Artxipin topatu zuten, lehengo asteazkenean. Ospitaleratu eta hiru egunetara bertan hil zen. Senideek jaso duten laguntza eskertu dute.
Espainiako Ingurumen Ministerioak (MMARM) ez du begi onez ikusten Pasaiako kanpo kaiaren proiektua. Alegazioak aurkeztu dizkio Portu Agintaritzaren Ingurumen Iraunkortasunerako Txostenari, kanpo kaia egiteak kalte “ezin itzulizkoak” eragingo lituzkela iritzita. Larrienak izanagatik,baina, eragozpen bakarrak ez dira ingurumenari dagozkionak. Ekonomikoki “jasanezia” litzatekela iritzi dio Ingurumen Ministerioak. Alegazio erabakigarria MMARMek egindakoa Iraunkortasunerako Txostenari aurkeztutako 1.012 alegazioetako bat da, baina alegazio erabakigarria izan daiteke, Ministerioari dagokiolako kanpo kaia egin ahal izango den edo ez erabakitzea. Lehengo astelehenean ezagutu zen berria, hedabide batek zabaldutako informazioari esker, eta erreakzioak errenkan eragin ditu, batez ere, kanpo kaiaren kontra dauden eragileen artean. Portu Agintaritzako presidente berri Lucio Hernandok, bestalde, maiatzean Espainiako Ingurumen Ministerioko kideekin bilduko dela iragarri du, Iraunkortasunerako Txostenean jaso beharreko neurri zuzentzaileak aztertzeko eta prestatzeko. PASAIAKO PORTU AGINTARITZA: “Ingurumen Ministerioaren txostena beste alegazio bat da, baina kontuan hartuko dugu” Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak nabarmendu du Ingurumen Ministerioaren txostena Ingurumen Iraunkortasunerako Txostenari jarritako “beste alegazio bat” dela “beste askoren artean”; izan ere, azaldu duenez, Ingurumen Ministerioaren txostena 2010eko abenduaren 1ekoa da. Horrela, kanpo kaiaren eraikuntzari makilakadarik ez diola ematen nabarmendu du, El Pais egunkariak adierazitakoaren haritik. Eta esandako hori indartzeko orain hiru aste Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Portu Agintaritzak [...]
Herriko enpresa bateko kudeatzaileari, eta lan arriskuak aztertzeko enpresa bateko bi arduraduni bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diete, aipatu enpresako plastiko birrintzaileak harrapatuta, emakume batek eskua galdu zuelako. Horrez gain, 2...
Alfredo Panebianco hirukoteak kontzertua eskainiko du maiatzaren 1ean, Amaia Kultur Zentroan, eguerdian. Taldea Alfredo Panebiancok (gitarra, tres), Isabel Dominguezek (pianoa) eta Humbertto Perdomok (pekusioak) osatzen dute. Haien musikan erritmo afrokubatarrak eta jazza nagusitzen dira, tres musika tresnak ematen dion originaltasunaz bustita. Hondarribiko IX. Nazioarteko Gitarra Jaialdiko ekitaldia da (ikus egitaraua hondarribia.hitza.info-n).
Maiatzaren 22ko udal eta Batzar Orokorretarako hauteskundeei begira mahaiak osatzeko zozketa egiteko ezohiko udalbatza ospatu zuten atzo, eta sistema informatikoa baliatu zuten horretarako. Irungo udalerria 42 hautes-sekzioetan banatzen da, eta horieta...
Alkatetzarako sei hautagai aurkeztu dira herrian, beste hainbeste alderdi eta taldeetakoak. PPkoa, Manuel Jorge Martin; EAJkoa, Aitor Santxez; PSE-EEkoa, Rafaela Romero; Bildu-EA-Alternatibakoa, Aiora Perez de San Roman; H1ekoa, Xanet Arozena, eta Aral...
Heldu den urtean Europako Kopa jokatzeko sailkapena dagoeneko lortuta, garaipen batekin amaitu du Irungo Leka-Enea mahai tenis taldeak superdibisioko denboraldia. Urte osoan goiko postuan egon dira irundarrak, eta azken partidan Termotur Calellaren aurka jokatu eta gero (2-3), seigarren bukatu dute sailkapenean, 12 garaipen eta 10 porrotekin. Horrenbestez Europako Kopa jokatuko du Leka-Eneak 2011-2012 denboraldian, bigarrenez jarraian. Neskek salbazioa, baina jarraitzeko diru arazoak Emakumezkoen superligako taldeak ere helburua bete du, salbazioa, alegia. Denboraldiko azken partidan Mataroren aurka galdu zuten irundarrek (0-4), baina aurreko larunbatetik etxeko lanak eginak zituzten. Bederetzigarren postuan bukatu dute. Nolanahi ere, taldeak ez du oso argi nesken sailak heldu den denboraldian jarraituko ote duen. “Babeslerik eta erakundeen diru-laguntzarik gabe” defizit handia pilatu du taldeak. Klubetik esan dutenez, mutilen taldea egonkortu da, eta aurrekontuari eutsi diezaioke, baina neskeenari “falta zaizkio aurrera egiteko ezinbestekoak dituen diru-laguntzak”. Hurrengo asteetan jarraitu ala ez erabakiko du kirol taldeak.
Maiatzaren 2a bitarte San Fermin futbito txapelketan izena eman daiteke Mimos, Izadi, Dani, Kamio eta Laket tabernetan. Maiatzaren 4an taldeen zozketa egingo dute Azokan, 19:30ean. Egun horretan 35 euro ordaindu beharko du talde bakoitzak. Taldeak hama...
Jai Batzordeak bilera deitu du maiatzaren 5erako (asteartea). Besteak beste, Mendekosteez eta Udalaren azken berriez hitz egingo dute. Bilera kultur aretoan izango da, arratsaldeko zazpi eta erdietan hasita
Burgosen bost pertsona atxilotu dituzte, 20 eta 50 urte artekoak, EAE Euskal Autonomia Erkidegoan, kamioetako merkantzia lapurtzeagatik. 2007tik egiten zituzten halako lapurretak, Espainiako Poliziaren arabera. Oiartzunen eta Irunen hainbat aldiz lapur...
Gipuzkoako Fiskaltzak 1.200 euroko isuna eskatu du bikote batentzat, merkatalgune batean aparkatuta zegoela, Porsche markako auto bati marrak egin eta kolpeak emateagatik. Fiskaltzaren arabera, Porscheak 998 euroko kalteak jasan zituen. Hala, isunaz ga...
Pasa den ostiralean txirrindularitzako XXVIII. Errenteria Hiria Saria jokatu zen herrian, eta horrekin batera, Gazte Mailako Euskal Herria Txapelketa ere jokoan zeukaten txirrindulariek. Proba horretan, Eneko Lizarralde Bergarako Sumofic taldeko txirrindularia izan zen lehena helmuga zeharkatzen. Bigarren, berriz, Tim Roig izan zen. Hain zuzen, bi txirrindulari horiek izan ziren lasterketako protagonistak, baina batik bat irabazlea. Izan ere, azken 15 kilometroak bakarrik egin zituen Nafarroa Etorbideko helmuga zeharkatu bitartean. Gainera, 49 segundoko errenta atera zion Roig bigarren sailkatuari. Lizarraldek egindako denborari esker, Sumofic izan zen probako talderik onena. Urtzi Bagues, ongi Herriko txirrindulariei dagokienez, Urtzi Bagues izan zen lehenengoa. Azken kilometroetan erasora jo zuen hasierako taldetxoa harrapatu asmoz, baina ahalegina gogor ordaindu zuen, eta hainbat segundo galdu zituen tropelarekiko. Kontuan izan behar da Baguesi sudurreko ebakuntza egin berri diotela, eta hiru astez egon dela bizikleta hartu gabe. Laguntasuna taldeko Adrian Murielek ere ez zuen oso zorte ona izan. Lasterketa osoan zehar aurrealdean izan zen, baina lehendabizi gurpila zulatu zitzaiolako, eta ondoren, erori zelako denbora asko galdu zuenn. Lau txirrindulari horiek nabarmendu arren, guztira, 143 txirrindularik parte hartu zuten Errenteria Hiria Sarian. Lasterketa antolatu duten Laguntasuna elkarteko kideek eskerrak eman dizkiete txapelketa aurrera eramaten lagundu zieten Udaltzaingoari, Babes Zibilari eta Ertzaintzari, eta [...]
Euskal Herriko VII. Pala Txapelketa Irekia bukatu da (Josetxo Gamioren omenezkoa). Aste Santua baino lehenagoko asteburuan jokatu zituzten finalak. Nesketan, Gazte Mailan, Goitia-Senperenak 25-24 irabazi zieten Indo-Beldarraini. Lehen Mailan, Agirre-Otegi bikoteak 14-25 galdu zuen Pierola-Argain bikotearen kontra. Mutiletan, berriz, hiru mailatan jokatu zituzten finalak. Hirugarren Mailan, 25-15 irabazi zuten Etxeberria-Gallastegik, Rekalde-Matxainen kontrako partida. Bigarren Mailan, Lazkano–Ruiz izan ziren irabazleak, Kerejeta-Gurrutxagari 25-18 irabazita. Lehen Mailan, azkenik, iazko irabazleek ezin izan zuten txapelaberriro jantzi, tanto bakarragatik. Antxordoki II–Telletxeak 24-25 galdu zuten Santesteban–Eizmendiren kontra. Giriziatik eskerrak eman dizkiete lehia antolatzen lagundu dieten guztiei.
San Marko gotorlekura igo ziren santu horren egunean, atzo, Independentistak sareko hainbat lagun. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, giro goibela ez zen traba izan gotorlekura iristeko. Hala, erromerian egin zuten Xenpelar plaza eta gotorlekua artek...