Leka-Eneako superdibisioko bi taldeek helburuak bete dituzte

Heldu den urtean Europako Kopa jokatzeko sailkapena dagoeneko lortuta, garaipen batekin amaitu du Irungo Leka-Enea mahai tenis taldeak superdibisioko denboraldia. Urte osoan goiko postuan egon dira irundarrak, eta azken partidan Termotur Calellaren aurka jokatu eta gero (2-3), seigarren bukatu dute sailkapenean, 12 garaipen eta 10 porrotekin. Horrenbestez Europako Kopa jokatuko du Leka-Eneak 2011-2012 denboraldian, bigarrenez jarraian. Neskek salbazioa, baina jarraitzeko diru arazoak Emakumezkoen superligako taldeak ere helburua bete du, salbazioa, alegia. Denboraldiko azken partidan Mataroren aurka galdu zuten irundarrek (0-4), baina aurreko larunbatetik etxeko lanak eginak zituzten. Bederetzigarren postuan bukatu dute. Nolanahi ere, taldeak ez du oso argi nesken sailak heldu den denboraldian jarraituko ote duen. “Babeslerik eta erakundeen diru-laguntzarik gabe” defizit handia pilatu du taldeak. Klubetik esan dutenez, mutilen taldea egonkortu da, eta aurrekontuari eutsi diezaioke, baina neskeenari “falta zaizkio aurrera egiteko ezinbestekoak dituen diru-laguntzak”. Hurrengo asteetan jarraitu ala ez erabakiko du kirol taldeak.

Heldu den urtean Europako Kopa jokatzeko sailkapena dagoeneko lortuta, garaipen batekin amaitu du Irungo Leka-Enea mahai tenis taldeak superdibisioko denboraldia. Urte osoan goiko postuan egon dira irundarrak, eta azken partidan Termotur Calellaren aurka jokatu eta gero (2-3), seigarren bukatu dute sailkapenean, 12 garaipen eta 10 porrotekin. Horrenbestez Europako Kopa jokatuko du Leka-Eneak 2011-2012 denboraldian, bigarrenez jarraian.
Neskek salbazioa, baina jarraitzeko diru arazoak
Emakumezkoen superligako taldeak ere helburua bete du, salbazioa, alegia. Denboraldiko azken partidan Mataroren aurka galdu zuten irundarrek (0-4), baina aurreko larunbatetik etxeko lanak eginak zituzten. Bederetzigarren postuan bukatu dute. Nolanahi ere, taldeak ez du oso argi nesken sailak heldu den denboraldian jarraituko ote duen. “Babeslerik eta erakundeen diru-laguntzarik gabe” defizit handia pilatu du taldeak. Klubetik esan dutenez, mutilen taldea egonkortu da, eta aurrekontuari eutsi diezaioke, baina neskeenari “falta zaizkio aurrera egiteko ezinbestekoak dituen diru-laguntzak”. Hurrengo asteetan jarraitu ala ez erabakiko du kirol taldeak.
Leka Enea neskak

Nesken taldea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.