
AEKtik jakinarazi dutenez, Korrikaren egitarauaren barneko gaurko hitzaldia tokiz aldatu dute: “Fermiñenen egingo dugu, Bibliotekan obretan daude eta”. Palestinari buruzko hitzaldia 19:00etan izango da, Komite Internazionalisten eskutik.

Geltoki eremua egokitzeko lanak amaituta, bihar, ostiralean, Zaisa-Ospitala lineako (1 linea) Anaka kaleko autobus geltokia martxan jarriko dute, Pasionisten atzealdekoa.

Hiru urrats besterik ez direla behar azaldu du; normalizazioan beste pauso bat egitea dela ere gogorarazi du

Trebiñuko Biraren hirugarren irteera antolatu du Jaizkibel Mendizale Taldeak etzirako (hilak 16). Baxauriko Gaina dute helmuga eta horra iritsi baino lehen, Faidu eta Lañu herrietatik pasatuko dira. XIII. mendeko ermita ikusiko dute eta baita IV. mendeko kobak ere. Ibilaldiak hemezortzi kilometro ditu, baina kilometro gutxiago egin nahi dutenek horretarako aukera izango dute, ibilbide murritzagoa ere prestatu dutelako. Izena emateko taldeko lokalera hurbildu behar da (Oarso kalea, 4; Antxo), 20:00etatik 22:00etara (bihar). Informazio gehiago nahi izanez gero, www.jaizkibelmt.tk webgunera sar daiteke edo 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu.

Hilaren 28an (osteguna) Trintxerpeko erretiratuak Arabara joango dira. Goizean goiz Araiara abiatuko dira eta hor hamaiketakoa egingo dute, eta gero Legutiora joango dira bertan dagoen urtegi ingurutik paseoa emateko. Gasteizen bazkalduko dute. Interes...

Emakumeenganako biolentziarik ez goiburupean elkarretaratzea egingo da larunbatean Zabaltza plazan, eguerdian.Ongizate Kontseiluko Berdintasun Batzordeak antolatzen du hilabetero, emakumeen kontrako bortizkeriaren kontrako mezua zabaltzeko.

Bilbon egindako V. Musikari Gazteen Lehiaketan Errenteria Musikaleko bi ikaslek sari bana irabazi dute. Hain zuzen, Jaime Atristain eta Manu Gaigne izan dira. Atristainek A mailan lehen saria irabazi zuen (16-20 urtekoak) eta Gaignek B mailan bigarren ...