Baxauriko Gainera igoko dira Jaizkibel mendi taldekoak
Trebiñuko Biraren hirugarren irteera antolatu du Jaizkibel Mendizale Taldeak etzirako (hilak 16). Baxauriko Gaina dute helmuga eta horra iritsi baino lehen, Faidu eta Lañu herrietatik pasatuko dira. XIII. mendeko ermita ikusiko dute eta baita IV. mendeko kobak ere. Ibilaldiak hemezortzi kilometro ditu, baina kilometro gutxiago egin nahi dutenek horretarako aukera izango dute, ibilbide murritzagoa ere prestatu dutelako. Izena emateko taldeko lokalera hurbildu behar da (Oarso kalea, 4; Antxo), 20:00etatik 22:00etara (bihar). Informazio gehiago nahi izanez gero, www.jaizkibelmt.tk webgunera sar daiteke edo 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu.
Trebiñuko Biraren hirugarren irteera antolatu du Jaizkibel Mendizale Taldeak etzirako (hilak 16). Baxauriko Gaina dute helmuga eta horra iritsi baino lehen, Faidu eta Lañu herrietatik pasatuko dira. XIII. mendeko ermita ikusiko dute eta baita IV. mendeko kobak ere.
Ibilaldiak hemezortzi kilometro ditu, baina kilometro gutxiago egin nahi dutenek horretarako aukera izango dute, ibilbide murritzagoa ere prestatu dutelako.
Izena emateko taldeko lokalera hurbildu behar da (Oarso kalea, 4; Antxo), 20:00etatik 22:00etara (bihar). Informazio gehiago nahi izanez gero, www.jaizkibelmt.tk webgunera sar daiteke edo 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu.


