Emakumeen eskubideen gainean hitz egingo du Garbiñe Biurrunek
Legearen ikuspegitik emakumearentzako arazotsuak izaten diren hainbat gairen gainean argibideak emateko gonbidatu du Bekoz Beko elkarteak Garbiñe Biurrun epailea Trintxerpera. Bihar da hitzaldia, 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Emakumea eta ...
Legearen ikuspegitik emakumearentzako arazotsuak izaten diren hainbat gairen gainean argibideak emateko gonbidatu du Bekoz Beko elkarteak Garbiñe Biurrun epailea Trintxerpera. Bihar da hitzaldia, 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan.
Emakumea eta eskubideak: hainbat kontu problematiko. Hala du izenburua epaile tolosarrak emango duen hitzaldiak eta besteak beste, emakumeak banatu edo eta dibortziatzen direnean pentsioekin, herentziekin zein testamentuekin izaten dituzten arazoak hartuko dituz hizpide.
Etxeko bortizkeriaren kontrako elkartea da Bekoz Beko eta urtean zehar hainbat jarduera antolatzen ditu, beti ere emakumearen berdintasuna ardatz. Pasaitar guztiak gonbidatu dituzte hitzaldira.