PSE-EE alderdiak erabakigarria izan nahi du datozen udal hauteskundeen ondoren, herriko gobernua osatzeko. Hala, Rafaela Romero egun Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea dena aurkeztu du alkategai. Romerok jakinarazi duenez, ilusioa du erronkareki...
Nola eragingo digu plataforma logistikoak? Hala izena dute Oiartzun Arriskuan taldeak antolatu dituen jardunaldiak. Plataforma logistikoak Oiartzunen eta Lezon izango dituen ondorioez hitz egingo dute horietan. Donostialdeko Lurraldeko Zatikako Planak (LZP) 180 hektareako eremua hartzen duen plataforma logistikoa proposatzen du Oiartzun eta Lezoko lurretan, eta azpiegitura horren baitan, garraio geltoki bat ere proposatzen du. Plataforma horrek kanpo portuarekin lotura zuzena izango luke eta baita beste azpiegitura batzuekin ere. Jardunaldietan, azpiegiturok ingurugiroan eta ekonomian izango duten eraginari buruz hausnartu nahi dute. Hitzaldia eta mahai ingurua Bihar, Alberto Lopez arkitektoak hitzaldia emango du eta plataformak eta gainerako azpiegiturek Oiartzun eta Oarsoaldean izango duten eraginaz hitz egingo du. Etzi, mahai ingurua izango da, eta bertan Pavel Viñas Oiartzungo zinegotziak eta Haritz Salaberria Lezoko alkateak parte hartuko dute. Gainerako alderdi politikoei ere mahai inguruan parte har dezaten gonbita luzatu diete. Bi egunetako ekitaldiak 19:00etan izango dira, udaletxeko areto nagusian. Oiartzun Arriskuan taldetik jakinarazi dutenez, Oiartzungo Udalaren laguntza izan dute jardunaldiak antolatzeko. Bestalde, gaiaren garrantzia kontuan izanik, Oarsoaldea eta Behe Bidasoko norbanakoei, erakundeei, elkarteei… jardunaldietara agertzeko deia egin diete. Proiektuaren kontra LZPren kontra agertu dira herritar asko. Lezon eta Oiartzunen, esaterako, 8.400 alegazio baino gehiago bildu zituzten, tartean bi udalenak eta Oiartzungo alderdi politiko guztienak. [...]
Gaztelu ostatuak erakusketa berria estreinatu du apirilean, eta oraingoan Luka izen artistikoa duen margolari pasaitarraren lanak aurkeztu ditu. Pintura akrilikoarekin egindako margolanak dira, eta modu abstraktuan marraztutakoak. Gai nagusi bat daukat...
Mikelazulok gosari solasaldia antolatu du iganderako (10:00etan Mikelazulon). Bertan, gai nagusi bat jorratuko dute: Internet eta sareak: ekintza eta sormenerako tresnak. Egun, Google, Facebook eta Twitter geroz eta zabalduago daude, eta horien ingurua...
Gurekin motozaleen elkarteak Atapuercara (Burgos, Espainia) irteera egingo du igandean. Bertako arkeologi aztarnategia ikusiko dute irteeraren barnean. Parte hartu nahi duten motozaleek, Beraungo futbol zelaiaren parera joan beharko dute igandean, goiz...
Donostiako Correos pop-rock taldeak kontzertua emango du bihar 20:00etatik aurrera De Cyne Reyna tabernan. Donostiarrek No es lo que parece (Ez da dirudiena) disko berria aurkeztuko dute gaurko emanaldian. Correos taldeak punk klasikoa eta rock berriar...
Karlos Murua eta Iñaki Queralt. Ezker abertzaleko zinegotziak. Garrantzizkoa iruditzen zaigu Udalaren egoera ekonomikoa dela-eta EAJk argitaratutako idazkiari buruz hainbat adierazpen egitea: Sozialisten kudeaketa ereduak gure Udala egoera larrian jarri duela esanda, litekeena da EAJk horren erantzukizuna PSOEk soilik duela pentsarazi nahi izatea. Aldiz, ez dugu ahaztu behar EAJk hainbat legealditan jardun duela kudeaketan PSOErekin batera, baita oraingo legealdi honetan ere, eta, hortaz, badagokiola erantzukizunaren zati bat. Aurrekontuak onartzearen aldean, hurrengo lau urteetarako bermeak emango dituen bideragarritasun ekonomikoko plan bat onartzeari ematen dio lehentasuna EAJk. Guk, aitzitik, ez dugu argi; izan ere, Udal hauteskundeak egin baino hilabete lehenago ekin behar al diogu lan horri? Ez genukeen hori aurreikusi beharko legealdi honetan, hartarako lau urte izanik? Lan hori ez al dagokio udal berriari? Berriz ere aditzera eman dute aurrekontu egoera desorekatua eta egitura gastu kezkagarria ditugula, eta hori zuzendu ezean, nekez erantzungo zaiela biztanleriaren premiei. Ez dute ezer berririk esan; izan ere, legealdia hasi zenetik ohartarazi izan dugu horren arriskuaz ezker abertzaleko kideok. Nolanahi ere, zer egitura neurri planteatzen dituzte egoera onbideratzeko? Ba al da horrelako neurririk joan den hilean batzordean onartutako aurrekontu proiektuan? Non? Gobernu taldea ekonomia gaietan ematen ari den ikuskizuna lotsagarria da: gehiengoa ziurtatuta edukita ere, ez dira [...]
Ekainean hasiko dituzte Lezo Herri Eskolako jangela berritzeko lanak, ikasleen udako oporraldia aprobetxatuta. Lezoko Udaleko Obra zinegotzi Jon Legorburuk adierazi duenez, irailean bukatuko dituzte lan horiek. Jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako He...
Atzo arratsaldean Korrika Txikia ospatu zuten Lezon. Goiko Plazan bildu ziren eta herriko kaleak zeharkatu zituzten. Gurutze Santuaren plazan lekukoa irakurri zuten eta ondoren antzerkia egin zuten. Txokolatea ere izan zen ikasleentzat.
Etzidamu amaituko da Serviociok antolatuta urtarrilaren 31z geroztik 150 igerilari egiten ari diren Igerilekuko Erronka. Ekimenaren helburua, parte hartzen zuten lagunek igerian 12.000, 32.000, 50.000, 70.000 eta 85.000 metro egitea zen bi hilabete eta...
Telleri Alde ikastetxeak Policarpo ikastetxearen sortzailearen eguna ospatuko du etzi. Goizeko bederatzietan hasiko dira ospakizunekin, ordu horretan meza egingo dute ikastetxean. 10:30etik aurrera ikastetxeko jolastokietan hainbat jolas antolatu dituz...
Joxemari Carrere ipuin kontalari errenteriarra Extremaduran eta Madrilen dabil aste honetan haur, gazte zein helduentzako ipuinak kontatzen. Hala, Logrosan, Alburquerque eta Villar del Rey herrietan (Extremadura, Espainia) hiru ikus entzule motei zuzen...
Aste Santuko oporrak hartu arren, eskualdeko ikasleek, Eskola Kirola izango dute larunbatean (Hilak 16). Edonola ere, nahiko jardunaldi berezia izango da larunbatekoa. Benjaminak baino ez dira bilduko, guztiak Orereta Ikastolan, eta ohiko kirolen ordez...
Legearen ikuspegitik emakumearentzako arazotsuak izaten diren hainbat gairen gainean argibideak emateko gonbidatu du Bekoz Beko elkarteak Garbiñe Biurrun epailea Trintxerpera. Bihar da hitzaldia, 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Emakumea eta ...
Aurreko batzarraren balorazioa egin nahi dute, kezkak azaldu eta gaiaren gaineko iritzia emateko Portu Agintaritzaren iragarpenak betez gero Aste Santuaren ondoren hasiko dira San Pedron lonja berria eraikitzeko lanak eta auzotarren artean kezkada nagu...