Ekainean hasiko dituzte Lezo Herri Eskolako jangela berritzeko lanak, ikasleen udako oporraldia aprobetxatuta. Lezoko Udaleko Obra zinegotzi Jon Legorburuk adierazi duenez, irailean bukatuko dituzte lan horiek.
Jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako He...
Ekainean hasiko dituzte Lezo Herri Eskolako jangela berritzeko lanak, ikasleen udako oporraldia aprobetxatuta. Lezoko Udaleko Obra zinegotzi Jon Legorburuk adierazi duenez, irailean bukatuko dituzte lan horiek.
Jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Lezoko Udalaren artean ordainduko dituzte obrak balio dituen 242.000 euroak. Jaurlaritzak diru kopuru osoaren %60 jarriko du eta Udalak, berriz, gainontzekoa.
Horrela, obra horiekin jangela handituko dute, egun txiki geratzen baita. Jangelaren antolamendua ere ezberdina izango da. 370 haur inguruk bazkaltzen dute ikastetxean, bi txandatan: lehenengoan Haur Hezkuntzako bigarren Lehen Hezkuntzako bigarren mailara arte (talde bat) eta bigarren txandan, berriz, LHko seigarren mailara arte.
Obrak irailerako bukatuko dituztela aurreikusi dute, baina hilabete horretan ikasleek kanpoko janaria bazkalduko dute. Izan ere, Jaurlaritza orduan hasiko da jartzen sukaldeko tresneria.Horrekin, Udalaren udalekuek aldaketa izango dutela jakinarazi du Obra zinegotziak. Orain arte, udalekuetakoek gimnasioan egiten zituzten jarduerak eta udaran jangelako tresneria gordeko ditu bertan.
Eskola Kontseiluarekin eta guraso elkartearekin adostutako erabakia izanagatik, «pozik» azaldu da Legorburu. “Gainera, eskola asko ari dira jangela berritzeko eskatzen eta ez diete utzi”.