EAJk ateratako idazkiari buruz
Karlos Murua eta Iñaki Queralt. Ezker abertzaleko zinegotziak. Garrantzizkoa iruditzen zaigu Udalaren egoera ekonomikoa dela-eta EAJk argitaratutako idazkiari buruz hainbat adierazpen egitea: Sozialisten kudeaketa ereduak gure Udala egoera larrian jarri duela esanda, litekeena da EAJk horren erantzukizuna PSOEk soilik duela pentsarazi nahi izatea. Aldiz, ez dugu ahaztu behar EAJk hainbat legealditan jardun duela kudeaketan PSOErekin batera, baita oraingo legealdi honetan ere, eta, hortaz, badagokiola erantzukizunaren zati bat. Aurrekontuak onartzearen aldean, hurrengo lau urteetarako bermeak emango dituen bideragarritasun ekonomikoko plan bat onartzeari ematen dio lehentasuna EAJk. Guk, aitzitik, ez dugu argi; izan ere, Udal hauteskundeak egin baino hilabete lehenago ekin behar al diogu lan horri? Ez genukeen hori aurreikusi beharko legealdi honetan, hartarako lau urte izanik? Lan hori ez al dagokio udal berriari? Berriz ere aditzera eman dute aurrekontu egoera desorekatua eta egitura gastu kezkagarria ditugula, eta hori zuzendu ezean, nekez erantzungo zaiela biztanleriaren premiei. Ez dute ezer berririk esan; izan ere, legealdia hasi zenetik ohartarazi izan dugu horren arriskuaz ezker abertzaleko kideok. Nolanahi ere, zer egitura neurri planteatzen dituzte egoera onbideratzeko? Ba al da horrelako neurririk joan den hilean batzordean onartutako aurrekontu proiektuan? Non? Gobernu taldea ekonomia gaietan ematen ari den ikuskizuna lotsagarria da: gehiengoa ziurtatuta edukita ere, ez dira [...]
Karlos Murua eta Iñaki Queralt. Ezker abertzaleko zinegotziak.
Garrantzizkoa iruditzen zaigu Udalaren egoera ekonomikoa dela-eta EAJk argitaratutako idazkiari buruz hainbat adierazpen egitea:
Sozialisten kudeaketa ereduak gure Udala egoera larrian jarri duela esanda, litekeena da EAJk horren erantzukizuna PSOEk soilik duela pentsarazi nahi izatea. Aldiz, ez dugu ahaztu behar EAJk hainbat legealditan jardun duela kudeaketan PSOErekin batera, baita oraingo legealdi honetan ere, eta, hortaz, badagokiola erantzukizunaren zati bat.
Aurrekontuak onartzearen aldean, hurrengo lau urteetarako bermeak emango dituen bideragarritasun ekonomikoko plan bat onartzeari ematen dio lehentasuna EAJk. Guk, aitzitik, ez dugu argi; izan ere, Udal hauteskundeak egin baino hilabete lehenago ekin behar al diogu lan horri? Ez genukeen hori aurreikusi beharko legealdi honetan, hartarako lau urte izanik? Lan hori ez al dagokio udal berriari?
Berriz ere aditzera eman dute aurrekontu egoera desorekatua eta egitura gastu kezkagarria ditugula, eta hori zuzendu ezean, nekez erantzungo zaiela biztanleriaren premiei. Ez dute ezer berririk esan; izan ere, legealdia hasi zenetik ohartarazi izan dugu horren arriskuaz ezker abertzaleko kideok. Nolanahi ere, zer egitura neurri planteatzen dituzte egoera onbideratzeko? Ba al da horrelako neurririk joan den hilean batzordean onartutako aurrekontu proiektuan? Non?
Gobernu taldea ekonomia gaietan ematen ari den ikuskizuna lotsagarria da: gehiengoa ziurtatuta edukita ere, ez dira gai izan aurrekontua forman eta epean onartzeko. Aurrekontua onartzeko martxoaren 31n egin behar zen ezohiko oso bilkura in extremis utzi dute bertan behera. Eta orain zer esango eta, lehentasuna duela lau urte landuta egon behar zuen bideragarritasun planari eman behar zaiola. Garbi dago ez dituztela garbi lehentasunak eta inprobisazioa dela beren jardunaren ardatza.
Ez saiatu, horrelako adierazpenak eginez, herritarrak nahasten. Har ezazue zuen gain kudeaketa txar horrek ekarritako porrotetik dagokizuen erantzukizuna, eta utzi hurrengo Udalak bere irizpideen arabera jardun dezan, hipotekarik eta aurretiko baldintzatzailerik gabe.