Correos taldeak disko berria aurkeztuko du bihar, De Cyne Reyna tabernan
Donostiako Correos pop-rock taldeak kontzertua emango du bihar 20:00etatik aurrera De Cyne Reyna tabernan. Donostiarrek No es lo que parece (Ez da dirudiena) disko berria aurkeztuko dute gaurko emanaldian. Correos taldeak punk klasikoa eta rock berriar...
Donostiako Correos pop-rock taldeak kontzertua emango du bihar 20:00etatik aurrera De Cyne Reyna tabernan. Donostiarrek No es lo que parece (Ez da dirudiena) disko berria aurkeztuko dute gaurko emanaldian.
Correos taldeak punk klasikoa eta rock berriaren eragina jaso du bere doinuak egiteko garaian: Clash, Ramones eta Franz Ferdinand musika taldeena, besteak beste.
Donostiako taldeak Donostiako Pop-rock Lehiaketa irabazi ostean, 2009. urtean kaleratu zuen Correos lehen diska eta urtebete beranduago, Eternos Modernos. Bihar zuzenean aurkeztuko dutena beraz, taldearen hirugarren lana da.