Auzo batzarra deitu du Lonjako Batzordeak «alternatibak plazaratzeko»
Aurreko batzarraren balorazioa egin nahi dute, kezkak azaldu eta gaiaren gaineko iritzia emateko Portu Agintaritzaren iragarpenak betez gero Aste Santuaren ondoren hasiko dira San Pedron lonja berria eraikitzeko lanak eta auzotarren artean kezkada nagu...
Aurreko batzarraren balorazioa egin nahi dute, kezkak azaldu eta gaiaren gaineko iritzia emateko
Portu Agintaritzaren iragarpenak betez gero Aste Santuaren ondoren hasiko dira San Pedron lonja berria eraikitzeko lanak eta auzotarren artean kezkada nagusi. Horiek argitzen aldera eta Portuak dituen proposamenei «alternatibak plazaratzeko asmoz» auzo batzarra deitu du Lonjako Batzordeak gaurko. 19:30ean da bilera, Udal Aretoan.
Jarrera adostu
Lehengo asteko asteazkenean gaiaren gaineko mahai ingurua egin zuten San Pedron.Mahai inguru hartan zalantza asko azaleratu ziren, eta horien aurrean herritarren jarrera zein izango den adostu nahi dute gaurko batzarrarekin. «San Pedroko herriak asko du esateko. Froga dezagun badakigula zer nahi dugun eta denon artean aurrera ateratzeko gai garela», esan dute batzarraren deitzaileek.