Udal Gobernu Taldea: “Udal Ikastola Partzuergoko lanak martxa onean doaz aurrera”

Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza eraikitzeko lanak martxa onean doaz aurrera, Udaletik jakinarazi dutenez. Dagoeneko, lehengo fasea izango denaren hezurdura begi bistan dago ELI-6 eremuko lurretan (Haurtzaro Ikastolaren eta kanposantuaren artean, Sibeluts bidearen ondoan). Udaletik zehaztu dutenez, egoitzaren hormigoizko estruktura bukatuta dago jada. Kanpoko fatxadak ixteko igeltserotza lanak ere bukatu dituzte eta eraikin barruko lanekin hasi dira (igeltserotza lanak, instalazioak egitea…). Datorren ikasturterako prest Udaletik zehaztu dutenez, lanek aurreikusitako bidetik jarraitzen badute, Udal Ikastola Partzuergoko zenbait geletako haurrek 2011/2012 ikasturtea egoitza berrian hasi ahal izango dute. Bertara lekualdatzen lehendabizikoak gaur egun Zaharren Egoitzan dauden geletako haurrak izango dira: “Gisa honetan, eurentzako toki egokiagoa izateaz gain, Zaharren Egoitza handitzeko lanek ere aurrera egin dezakete behar bezala”. Udalak “inbertsio garrantzitsua” egin du azken urteetan Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza eraiki ahal izateko. Iaz 700.000 euro jaso zituzten egoitzaren lehenengo fasea egin ahal izateko eta aurten, aurrekontuetako beste 920.000 euro erreserbatu dituzte bigarren fasea garatzeko. Arau subsidiarioetan ere 0-3 hezkuntzarako herrian dagoen beharra aintzat hartu dutela gogorarazi dute Udaletik: “Beharra aintzat hartu dira eskola ekipamendurako lurrak erreserbatuta eta horregatik eraiki daiteke egoitza hau ELI-6ko lurretan”. Udal Ikastola Partzuergoak eskaera handia du eta orain arte bost toki ezberdinetan banatuta egoteak antolamendurako zailtasuna eta ezerosotasunak izan ditu [...]

Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza eraikitzeko lanak martxa onean doaz aurrera, Udaletik jakinarazi dutenez. Dagoeneko, lehengo fasea izango denaren hezurdura begi bistan dago ELI-6 eremuko lurretan (Haurtzaro Ikastolaren eta kanposantuaren artean, Sibeluts bidearen ondoan).

Udaletik zehaztu dutenez, egoitzaren hormigoizko estruktura bukatuta dago jada. Kanpoko fatxadak ixteko igeltserotza lanak ere bukatu dituzte eta eraikin barruko lanekin hasi dira (igeltserotza lanak, instalazioak egitea…).

Datorren ikasturterako prest
Udaletik zehaztu dutenez, lanek aurreikusitako bidetik jarraitzen badute, Udal Ikastola Partzuergoko zenbait geletako haurrek 2011/2012 ikasturtea egoitza berrian hasi ahal izango dute. Bertara lekualdatzen lehendabizikoak gaur egun Zaharren Egoitzan dauden geletako haurrak izango dira: “Gisa honetan, eurentzako toki egokiagoa izateaz gain, Zaharren Egoitza handitzeko lanek ere aurrera egin dezakete behar bezala”.

Udalak “inbertsio garrantzitsua” egin du azken urteetan Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza eraiki ahal izateko. Iaz 700.000 euro jaso zituzten egoitzaren lehenengo fasea egin ahal izateko eta aurten, aurrekontuetako beste 920.000 euro erreserbatu dituzte bigarren fasea garatzeko.

Arau subsidiarioetan ere 0-3 hezkuntzarako herrian dagoen beharra aintzat hartu dutela gogorarazi dute Udaletik: “Beharra aintzat hartu dira eskola ekipamendurako lurrak erreserbatuta eta horregatik eraiki daiteke egoitza hau ELI-6ko lurretan”.

Udal Ikastola Partzuergoak eskaera handia du eta orain arte bost toki ezberdinetan banatuta egoteak antolamendurako zailtasuna eta ezerosotasunak izan ditu ondorio.

Zerbitzua hain banatuta egoteak sortzen dituen gastu ekonomiko handiak ere ezin dira ahaztu. Egoitza bakarrarekin, gastu horiek asko murriztuko dituztela nabarmendu dute Udaletik, eta garrantzia berezia du horrek, “batez ere egun bizitzen ari garen krisi ekonomikoko garai gogor hauetan”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.