2011/4/12

Udaberriko judo txapelketa ospatu dute benjaminek Bekoerrotan

Udaberriko judo txapelketa jokatu zuten pasa den igandean Bekoerrota kiroldegian. Benjamin Mailako judokek hartu zuten parte bertan. Guztira 250 haur aritu ziren bederatzi tatami-etan borrokan. Allerru Judo Taldeko arduradun Beñardo Cazorlaren esanetan, txapelketaren helburua «gure haurrek beste haur batzuekin harremana izatea lortzea da». Horrez gain, gurasoek egun ona pasatzea zuen helburu igandeko judo topaketak. Allerru taldez gain, Oarso Bidasoko zein beste hainbat herritako judo taldeek hartu zuten parte. Lau domina Logroñon Larunbatean, berriz, Errioxan II. Logroño Hiria Nazioarteko Txapelketa jokatu zuten. Bertan Allerruko zein Donibaneko judo taldeetako kideek hartu zuten parte. Urrezko bi domina eta zilarrezko eta brontzezko bana lortu zuten judokek. Haur Mailan Maddi Fernandezek 48 kiloz azpikoan lortu zuen urrezkoa. Bestea, Nora Gonzalezek lortu zuen, alebinetako 47 kiloz azpikoan. Zilarrezkoa Lorea Etxabek lortu zuen, 42 kiloz azpiko kategorian eta Julen Mogollonek, berriz, brontzezkoa 38 kiloz azpikoan. Udaberriko judo txapelketa jokatu zuten pasa den igandean Bekoerrota kiroldegian. Benjamin Mailako judokek hartu zuten parte bertan. Guztira 250 haur aritu ziren bederatzi tatami-etan borrokan. Allerru Judo Taldeko arduradun Beñardo Cazorlaren esanetan, txapelketaren helburua «gure haurrek beste haur batzuekin harremana izatea lortzea da». Horrez gain, gurasoek egun ona pasatzea zuen helburu igandeko judo topaketak. Allerru taldez gain, Oarso Bidasoko zein beste hainbat herritako [...]

admin

Gidari bat atxilotu dute istripua izanda, mozkortuta gidatzeagatik

Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen pasa den astelehen goizaldean Lezo GI-636 errepidean (N-1 zaharraren saihesbidean). Barne Sailaren arabera, gidatzen ari zen autoarekin istripua izan zuen. Patruila bat hurbildu zen bertara, eta galtzadaren...

admin

Azkeneko minutuan gol bat jasota galdu du Allerru-Algeposak

Zorte txarra izan zuen Allerru-Algeposak pasa den larunbatean. Orkoiengo (Nafarroa) Kirol Sport jaso zuten Bekoerrotan. Partida oso berdinduta hasi zen. Hala ere, lezoarrak izan ziren markagailuan aurrea hartu zutenak. Golaren ondoren baloiaren jabetza...

admin

Saskilagunak-ek galdu, Alde Zaharraren kontra

Sailkapeneko bigarren taldearen kontra galdu egin du Saskilagunak-ek. 68-60 irabazi dio Alde Zaharrak. Hirugarren postuan daude oiartzuarrak, 43 punturekin.

admin

Asturiasen du estreinaldia bihar Javier Jacintok

Javier Jacinto musikagile pasaitarrak estreinaldia du gaur Avilesen (Asturias, Espainia). Pianorako eta mezzosopranorako musika da konposatu duena. Stabat Mater izena du musikak. Anna Tonna abeslari iparramerikarrak abestuko du eta pianoan Itziar Agirr...

admin

Sabot Taldeak joko du etzi Gaztetxean

Sabot talde txekiarraren kontzertua antolatu du Antxoko Gazte Asanbladak etzirako. 19:00ean irekiko dute Gaztetxea, Axular Plazan, eta kontzertua 19:30ean hasiko da. Jazzcore doinuak eskainiko dituzte txekiarrek.

admin

‘Viejos perdedores’ izan da film labur lehiaketako garailea

Hiru egunez film laburrei egin diete tartea Niessen Zinemetan, eta azken egunean, igandean, horietan onenak zeintzuk ziren aukeratu zuten. Hala, Ruben Ordieresen Viejos perdedores lanak irabazi zuen XVI. Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketako lehen saria, Javier Muñozen Ausencia-ren aurretik. Madrilen egindako filmak eraman du aurtengo saririk onena. 15 minutuko komedia horrek erretiratu nahi ez duen boxeolari baten gorabeherak kontatzen ditu. Errenterian bakarrik ez, beste hainbat lehiaketetan ere eraman ditu sariak, film onenarena, esaterako, Badajozen eta Torrelavegan (Espainia). Bigarren saridunak, berriz, alzheimerra jorratzen du, eta zehazki, gaixotasun hori daukan Pedrok Maria alabarekin eta Lena bilobarekin duen harremana. Bartzelonan egindako filma da, eta 12 minutu irauten ditu. Oarsoaldeko film labur onenaren saria, berriz, Mikel Gorrotxategiren Puri deitzen diote filmarentzat izan da. Purik surfa egiteko duen zaletasuna da film horren ardatza, eta hori egiteko edozer gauza egiteko prest dela kontatzen du, nahiz eta bidean hainbat zailtasun topatu. 2 minutu eta 12 segundo irauten du, eta hainbat sari ere eskuratu ditu. Saridunak 1. saria. Ruben Ordieresen Viejos perdedores. 1.000 euro eta diploma. 2. saria. Ausencia, Javier Muñozena. 600 euro eta diploma. Produkzio onenaren saria. Ainhoa Menendezen Fábrica de muñecas. 600 euro eta diploma. Oarsoaldeko film labur onena. Puri deitzen diote, Mikel Gorrotxategirena. 300 euro [...]

admin

Haurtzaro Ikastolan 49. ‘Txinpart’ aldizkaria banatu dute

Azkeneko hiruhilekoko informazioa biltzen duen 49. Txinpart aldizkaria banatu dute Haurtzaro Ikastolan. Ikastolako maila guztietako ikasleen ekimenak jaso dituzte: Santa Ageda, Inauteriak, elkarrizketak, inkestak, argazkiak… Horien artean daude X...

admin

Etzi bukatzen da Gazte Oporraldian izena emateko epea

14 eta 17 urte bitarteko gazteek hemezortzi toki dituzte aukeran, zazpi, 10 edota 15 egunetako egonaldietarako. Udako kanpaldietan parte hartu nahi duten 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek izena emateko aukera dute dagoeneko. Horretarako, Pasaiako Uda...

admin

Atxikimenduen kontaketa alkateordetzan

Asteburuan 1000 lagun inguruk bisitatu zuten La Herrera Herrira Herri Batzordeak atondutako karpa Asteburuko ekimenen harira 1.000 atxikimendu gehiago lortu ditu La Herrera Herrira Herri Batzordeak. 8.000 atxikimendu lortzea dute helburu, eta guztira, 3.000 inguru bildu dituzte orain arte. Atxikimenduen zenbaketa publikoa egin nahi dute aurrerantzean, eta iragarri dutenez, alkateordetzan kokatu dute zenbatzailea, jendeak ikus dezan nola doan atxikimenduen bilketa.

admin

Atxilotua, gidabaimen faltsuarekin gidatzeagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen ostiral arratsean, gidabaimen faltsuarekin gidatzeagatik. Bi delitu leporatu dizkiote: gidabaimenik ez izatea eta dokumentu publikoak faltsutzea.

admin

Herriko bi taldeek garaipena eskuratu dute areto futbolean

Gipuzkoako Bigarren Mailako Oiartzunek 2-7 irabazi dio Pinturas Etxadiri. Power Rangersek, berriz, 3-4 Denak Tabernari.

admin

Independentistak-en batzar irekia, etzi

Independentistak-ek batzar irekia antolatu du etziko, eta 19:30ean hasiko da Xenpelar Etxean. Honako gaiak aztertuko dituzte parte hartzaileek: Zergatik independentzia?, Aberri Eguna 2011, Ideien Faktoria eta eztabaida eta proposamenak. Harremanetarako...

admin

Laguntasunakoak bidaian, ekainaren 4tik 5era

Laguntasuna elkartekoek bidaia antolatu du ekainaren 4rako eta 5erako. Bertan, Leon, Astorga eta Valporquero bisitatuko dituzte. Interesa daukatenak elkartetik pasatu beharko dute izena ematera maiatzaren 19a baino lehen.

admin

‘Garrasia Saharatik’ Zine Txiroaren eskutik

Garrasia Saharatik bideoaren emanaldia egingo dute bihar Mikelazulo elkartean, 19:30ean, Zine Txiroaren barruan. Antolatzaileek azaldu dutenez, “sahararrek bizi duten egoera jasanezinarekin batera, ahaztutako gatazka honek saharar zibilei sortzen...

admin

Galego-euskara hiztegia aurkeztuko dute bihar

Isaac Fernandezek galego euskara hiztegia aurkeztuko du gaur Trintxerpeko alkateordetzan. Aurkezpena 19:00etan de eta herritar orori irekia da. Isaac Fernandez galegoko irakurlea da Irlandan, University College Cork izenekoan. Trintxerpeko Fato Cultura...

admin

Pello Añorgaren ipuinak entzuteko aukera, etzi

Ipuin kontaketa saioa izango da etzi, Manuel Lekuona Bibliotekan. 17:30ean hasita, Pello Añorgak 2-3 urte arteko haurrei istorioak kontatuko dizkie. Udalak antolatu du saioa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

admin

Hitzaldiak eta jaialdia Errioxako XVI. Kultur Astean

Gaurtik hasi eta datorren larunbata arte Errioxako XVI. Kultur Astea egingo dute herrian, Gipuzkoako Errioxako Etxeak antolatuta. Hala, aste osoan zehar Reina Aretoak Errioxarekin lotutako  hainbat hitzaldi hartuko ditu 19:30etik aurrera guztiak. Gaur...

admin

Lucio Hernando Albistegik hartuko du Buenen lekukoa Portu Agintaritzan

Lucio Hernando Albistegi izango da Pasaiako Portu Agintaritzako presidente berria. Etzi (Hilak 14) aurkeztuko dute publikoki, Portu Agintaritzan. Aurkezpenean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola izango da, Miguel Buen eta L...

admin

Matienako finalerdiak jokatuko ditu Oiarpek

Final-laurdenak irabazi ondoren, finalerdietara pasatu dira Oiarpeko pilotariak, Matienako Txapelketan (Abadiño, Bizkaia). Etzi jokatuko dituzte, 20:30ean, euren partidak Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek Kadete Mailan, eta Aristimuñok eta Ander Imazek...

admin
Gehiago