Matienako finalerdiak jokatuko ditu Oiarpek
Final-laurdenak irabazi ondoren, finalerdietara pasatu dira Oiarpeko pilotariak, Matienako Txapelketan (Abadiño, Bizkaia). Etzi jokatuko dituzte, 20:30ean, euren partidak Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek Kadete Mailan, eta Aristimuñok eta Ander Imazek...
Final-laurdenak irabazi ondoren, finalerdietara pasatu dira Oiarpeko pilotariak, Matienako Txapelketan (Abadiño, Bizkaia). Etzi jokatuko dituzte, 20:30ean, euren partidak Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek Kadete Mailan, eta Aristimuñok eta Ander Imazek Gazte Mailan.
Ugaldek eta Imazek, Barakaldoko (Bizkaia) Garcia eta Uriberi 18-15 irabazi zieten. Eta horrela lortu zuten finalerdietarako txartela. Aristimuñok eta Imazek, berriz, 22-6 irabazi zieten Zelaiari eta Mendiri.
Zaramagako Txapelketan (Gasteiz) ere final-laurdenak irabazi dituzte Oiarpeko pilotariek, 22 urtez azpikoek. Aritz Arribillagak eta Iñigo Ugaldek 22-5 gainditu dituzte Soto eta Gomez.
Gainontzekoetan ere irabazi
Añorgako Txapelketan, ere irabazi egin du Oiarpek, 22 urtez azpikoetan. Lizarraldek eta Irastorzak 22-18 gailendu zituzten Epelde eta Zendoia.
Azkenik, Udaberriko Lau T’erdiko Txapelketan ere, garaile izan dira bertan parte hartzen ari diren Oiarpeko pilotariak.
Helduetan, banaka, Oiarpeko Antton Aranburuk 3an utzi zuen Antiguako Iribar: 22-3 irabazi zion.
Kadeteetan, binaka,Oiarpeko Xabier Azpirozek eta Aitzol Arzallusek 18-6 irabazi zieten Larrañagari eta Agirreri.