Lucio Hernando Albistegik hartuko du Buenen lekukoa Portu Agintaritzan
Lucio Hernando Albistegi izango da Pasaiako Portu Agintaritzako presidente berria. Etzi (Hilak 14) aurkeztuko dute publikoki, Portu Agintaritzan. Aurkezpenean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola izango da, Miguel Buen eta L...
Lucio Hernando Albistegi izango da Pasaiako Portu Agintaritzako presidente berria. Etzi (Hilak 14) aurkeztuko dute publikoki, Portu Agintaritzan. Aurkezpenean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola izango da, Miguel Buen eta Lucio Hernandorekin batera.
Lucio Hernando Donostiako Miramon parke teknologikoko zuzendaria da 2009az geroztik, eta aurretik irakaskuntza pribatuan aritua da. Cebanc-eko zuzendaria izan zen, eta CCOOko sindikatuko kide.