Hitzaldiak eta jaialdia Errioxako XVI. Kultur Astean
Gaurtik hasi eta datorren larunbata arte Errioxako XVI. Kultur Astea egingo dute herrian, Gipuzkoako Errioxako Etxeak antolatuta. Hala, aste osoan zehar Reina Aretoak Errioxarekin lotutako hainbat hitzaldi hartuko ditu 19:30etik aurrera guztiak. Gaur...
Gaurtik hasi eta datorren larunbata arte Errioxako XVI. Kultur Astea egingo dute herrian, Gipuzkoako Errioxako Etxeak antolatuta. Hala, aste osoan zehar Reina Aretoak Errioxarekin lotutako hainbat hitzaldi hartuko ditu 19:30etik aurrera guztiak.
Gaur, Najerako altzairu industriari buruzko hitzaldia izango da Najerako Altzairu Elkartearen eskutik. Ondoren, Errioxako produktuak dastatzeko aukera izango da Alesancoko Embutidos Lovallen eta herri bereko Bodega Artojeren eskutik.
Bihar, Ceniceroko (Errioxa, España) Murillo Viteri upategiaren aurkezpena egingo dute eta bertako ardoen ezaugarrien berri emango dute. Etzi osteguna, Errioxako Casalarreina herriaren gaineko hitzaldia emango du bertako alkatea den Felix Caperosek.
Etzidamu, Leyendas de la Rioja (Errioxako kondairak) hitzaldiaemango du Felix Cariñanos filologo eta historialariak.
Antolatzaileek zehaztu dutenez hitzaldi guztiak amaitutakoan, bertaratzen direnek Errioxako ardoak eta bertako produktuak dastatzeko aukera izango dute Reina Aretoan bertan.
Egun osoko jaialdia
Errioxako kultur astearen ekimen nagusia etzidamu, larunbata, izango da. Egun horretarako, egun osoko jaialdia antolatu baitute Zumardian, urtero egin ohi duten antzera. Errioxako artisau produktuen elkarteak salgai jarriko ditu Zumardian bertako elikagai eta edariak. Errioxako doinuak ere ez dira faltako, izan ere Villamediana de Iragua (Errioxa, Espainia) herriko Voces del Ebro (Ebroko ahotsak) jota taldeak emanaldia egingo baitu eguerdiko ordubatean eta arratsaldeko zazpietan.