22:17an Biriatutik sartuko da Bidasoan 17. Korrika. Handik Hendaiarako bidea hartuko du (22:30ean iritsiko da), bertatik Irunera (22:50an eta 23:56an bigarren itzulian) eta Hondarribira (23:23) joateko. Bigarrenez Irun pasatuta, Oiartzungo Gurutzeko biribilgunean hartuko du lekukoa Oarsoaldeak (00:42an), Errenteria-Orereta (01:28an iritsiko da lehen itzulian; 02:55an bigarrenean), Lezo (01:42 Renfeko geltokian) eta Pasaia (Donibanera 01:56an sartuko da; San Pedron 02:12an izango da, eta Antxo 02:30ean zeharkatuko du) pasatuta berriz ere Errenteria-Orereta eta Oiartzun zeharkatzeko. Astigarragatik Hernani aldera joango da Korrika.
Hala, Korrikari harrera egiteko, hainbat ekimen antolatu dituzte Korrika batzordeek bi eskualdeetan. Hona egitaraua:
Oiartzun. 17:00etan, haurrentzako jolasak plazan. 19:00etan, dultzaineroak, plazan. 20:00etan, Edurne Agirrezabalaren antzezlana, udaletxeko areto nagusian. Ondoren, lanean aritu direnentzako afaria Girizian. Aldeguna elkarteak, Korrika herritik bigarren aldiz pasatu bitartean, Arraguako frontoian, gosaria eskainiko die herritar eta kanpotar guztiei.
Lezo. Korrika Txikia, 15:15ean, Goiko plazan hasita. 19:00etatik 21:00etara, mutxikoak plazan. 21:00etan, Sutargi eta Aiton Borda abesbatzek emanaldia eskainiko dute plazan. Gero, poteoa egingo dute. 23:00etan, afaria Tiñelun, norberak etxetik eramandakoarekin.
Pasaia. Korrika Txikiak egingo dituzte barruti guztietan. Antxon, Korrika Txikia bukatuta, musika emanaldia izango da, 18:00etan Zumardian. Gauean, afari herrikoiak izango dira Antxoko Basari elkartean eta Donibaneko Itsas Mendi elkartean. Gainera, afarirako girotzeko triki poteoa egingo da antxon, 20:00etan, Zumarditik. Trintxerpeko Korrika Txikiaren ondoren, Bovedak jolasak antolatuko ditu Serafin Esnaolan.
Hondarribia. Korrika Afaria, Olagarron eta Batzokian.

Cristobal Gamon Ikastetxekoak, Korrika Txikian
Irun. Korrika Afaria, Hazian eta Elatzetan.
17. Korrika, Hitzaren gehigarria