Etzi bukatzen da Gazte Oporraldian izena emateko epea
14 eta 17 urte bitarteko gazteek hemezortzi toki dituzte aukeran, zazpi, 10 edota 15 egunetako egonaldietarako. Udako kanpaldietan parte hartu nahi duten 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek izena emateko aukera dute dagoeneko. Horretarako, Pasaiako Uda...
14 eta 17 urte bitarteko gazteek hemezortzi toki dituzte aukeran, zazpi, 10 edota 15 egunetako egonaldietarako.
Udako kanpaldietan parte hartu nahi duten 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek izena emateko aukera dute dagoeneko. Horretarako, Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailera jo behar da (Euskadi Etorbidea, 61; Trintxerpe) 09:00etatik 14:00etara. Telefonoz ere egin daiteke, 943 00 43 30 zenbakiaren bidez.
Egonaldiak uztailean eta abuztuan izango dira, eta hemezortzi toki daude aukeratzeko. Zazpi egunekoak, 10ekoak edo 15 egunekoak izan daitezke, aukeratutako tokiaren arabera.
Izena emateko azken eguna etzi da (hilaren 15a) eta zozketa maiatzaren 5ean egingo dute notario aurrean.
Behin betiko inskripzioa maiatzaren 9tik 17ra egin beharko da.
Bestalde, Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen duen udaleku irekietan izena emateko epea maiatzean zabalduko dute. Udaleku horiek 3 urtetik 10 urtera bitartekoei zuzendua dago