Diru laguntzak eskatzeko epea ireki dute GKE eta elkarteentzat

Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuak laguntza ekonomikoak eskatzeko 2011ko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendu dituzte laguntza hauek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu...

Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuak laguntza ekonomikoak eskatzeko 2011ko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendu dituzte laguntza hauek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko hain zuzen ere. Gainera, Gizarte Zerbitzu sisteman garatzen duten erakunde eta elkarteek ere laguntza eskatu dezakete.

Gehienez emango duten dirulaguntza 123.640 eurokoa da, eta Gobernuz Kanpoko Erakundetan 15.250 eurokoa. Eskaerak aurkezteko azken eguna apirilaren 18a astelehena da, eta Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaerak, Hondarribiko Kale Nagusiko 20. zenbakian, Udaletxeko arkupetan.

Ebazpena posta ziurtatuaren bidez bidaliko zaie erakunde interesatuei, eta ebazpen epea gehienez hilabete eta erdikoa izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.