
Batel Liga bukatuta, etzi Gipuzkoako Batel Liga hasiko da. Lehen bi jardunaldiak San Pedron jokatuko dituzte. Oarsoaldetik hemezortzi batel aterako dira eta Bidasotik bi. Guztira 58 ontzik parte hartuko dute. Etziko estropada goizeko hamaiketan hasiko da, eta igandekoa ere. Eskualdeko arraunlariek maila ona erakutsi zuten joan den astean bukatutako txapelketan.

Donibane Majestik eskubaloi taldea Gipuzkoako Kopako lehian dago sartua bete-betean. Hirugarren jardunaldia jokatuko dute eta oraingoan Irungo Uranzu frontoira joango dira Irungo Gaztiak La Bacaladera taldean kontra jokatzera. Ruflesen mutilek garaipen...

Mesfidantza eta kezka. Ziurrenik horiek dira atzo Lonjako Batzordeak antolatutako mahai ingurura bildu zirenek gehien adierazi zituzten sentsazioak. San Pedroko lonja berria eraikitzeko lanak aurki abiatuko dira, baina asko dira proiektuaren inguruan azaleratu diren argi-ilunak. Horiek argitze aldera, solasaldia izan zen Udal Aretoan. Lau hizlarik parte hartu zuten: Portu Agintaritzaren izenean azpiegituretako ingeniarien buru David Candelariok; Udalaren izenean Maider Ziganda alkateak; lonjako erabiltzaileen izenean handizkarien elkartearen presidente Emiliano Sanchezek, eta azkenik, Lonjako Batzordearen izenean, Peio Sanzek. Hizlari bakoitzak lonja berria eraikitzeko prozesua zabalduz geroztik izan den bilakaera baloratzeko tartea izan zuen hasieran, eta gero entzuleen galderak erantzuteko txanda izan zen. Portuko ordezkari David Candelariok erantzun behar izan zituen galdera gehien, herritarrek zalantza ugari zituztelako, batez ere, erabiltzaileek lonjarako kudeaketa ereduaren gainean esandakoak entzun eta gero. Emiliano Sanchezek esan zuenez, Portu Agintaritzak ezarri nahi dien prezioekin lonja «ez da bideragarria». Handizkarientzako baldintza ekonomikoak «onartezinak» direla esan zuen, baina are okerragoak armadoreentzat: zuen Sanchezek: «Ontzientzako ez da erakargarria izango eta ontzirik gabe hemen denok gaude soberan». Portu Agintaritzak gaia berriro planteatu eta neurriko prezioak ezarriko dituela espero dute, «lonja berria hutsik geratu ez dadin». Datozen asteotan proposamen berria helaraziko dietela esan zien Candelariok. Zergatik ez herritarrei irekia? Kudeaketa eredua ez da zalantza [...]

Hiru egunez, Andaluziako kulturak zipriztinduko du Gamon Zumardia. Etzitik hasi eta igandera arte, Apirileko Feria egingo dute, eta ekitaldiz betetako programa osatu dute. Horien artean, igandeko Zaldiaren Eguna nabarmendu dute antolatzaileek, Concha Rocierako kideek. Egun osoan zaldiak izango dira protagonista Zumardian. 10:00etatik 13:00etara animalia horien erakusketa izango da, eta haurrentzako poneyak. 12:00etan lehiaketa egingo dute zaldirik eta zaldizkorik dotoreenak hautatzeko. Bi sari izango dira horientzat. Amaitutakoan, zaldi eta gurditxo irteera egingo dute Erdialdean barrena. Etzi, 19:30ean zabalduko dute feria, eta Ereintza Dantza Taldekoek aurreskua dantzatuko dute. Hortik aurrera, dantzaldiak, kontzertuak eta jateko eta edateko aukera izango da azokan, igande iluntzera arte. Aurten, gainera, talde gehiago izango dira “azokari indarra emateko”. Egitaraua Etzi, apirilak 8 19:30. Feria barrutiaren inaugurazioa agintarien eskutik, eta Ohorezko Aurreskua Errenteriako Ereintza Dantza Taldearekin eskutik. 20:30. Concha Rociera kultur elkarteko Rociero abesbatzaren emanaldia. 21:30. Ataria argituko da. 23:00. Los amigos del sur (Lasarte-Oria) taldearen emanaldia. Ondoren. Itxi arte sevillanak. Etzidamu, apirilak 9 13:00. Kriskitin kontzertua Cote Basque taldearen eskutik. 14:00. Sevillana dantzak. 17:00. Concha Rociera dantza akademiako ikasleen emanaldia. 18:00. Concha Rociera kultur elkarteko dantza taldearen emanaldia. 19:00. Flamenkoko jantzi eta osagarrien desfilea Txelo´s etxearen eskutik. 20:00. Azahar flamenko taldearen emanaldia. 21:30. Sevillana dantzak. 23:00. Media Luna [...]

Hondarribia-Irunek ezin izan zuen miraria eskuratu eta datorren denboraldian ez du Europan jokatuko. Pepelu Mujikaren neskek Ros Casaresen kantxan irabazi behar zuten, eta bere aurkari zuzenen batek galtzea behar zuten, datorren denboraldian Europan jokatzeko aukera eskuratzeko. Bigarren baldintza bete egin zen, izan ere, Ibizak Kanaria Handiaren aurka galdu baitzuen, baina ez lehenengoa, bidasotarrek ez baitzuten Ros Casaresen aurrean inongo aukerarik izan, 91-50 galdu zuten Mujikaren neskek. Honela, Hondarribia-Irunek denboraldia zortzigarren bukatu du eta Europako txapelketaren atetan geratu da. Aukera ez zuten larunbateko azken partiduan galdu, izan ere, Ibiza eta Gironaren aurka ere galdu baitzuten, eta bi talde hauek datorren Eurocup-a jokatuko dute. Bi talde hauen aurkako garaipen bakarrarekin nahikoa izango zuten bidasotarrek, Europarako pasea eskuratzeko. 41 puntuko diferentzia Ligako azken partiduan, Hondarribia-Irunek lehen laurdenean soilik eutsi zion Ros Casaresi, eta 14-10ko markagailura hurbildu ziren azken hamar minututan. Valentziarrak erlaxatzeko itxaropenarekin aurrera egin nahi izan zuten bidasotarrek, izan ere, hauek ez zuten ezer jokoan, baina bigarren laurdenean bertakoak nagusi izan ziren. Honela, beste behin, Valentziako Douglas, Brunson eta Lawson menderaezinak izan ziren. Pepelu Mujikaren taldeak 15 puntugatik galtzen zuen atxedenaldian, 39-24ko markagailuarekin, eta bigarren zatia gogorrago joan zen. 41 puntuko diferentziarekin bukatu zuten azkenean partidua, 91-50. Burgin eta Ferragut, denboraldia maila [...]

Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuak laguntza ekonomikoak eskatzeko 2011ko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendu dituzte laguntza hauek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu...

Udalak eskatuta Aztiker Ikerguneak egindako inkestaren emaitzaren arabera, “hamar oiartzuarretatik ia zortzi (%77,1), ongi edo oso ongi moldatu dira atez ateko bilketara”. Atez atekoa martxan jarri eta zortzi hilabetera inkesta egitea erabaki zuen Udalak, herritarren asebetetze maila ezagutzeko. Urtarrilaren 28tik otsailaren 11ra egin zituen galdeketak Aztikerrek. Oiartzungo 504 etxeetarako deitu zuten telefonoz, zoriz aukeratuta, eta inkestatu guztiei galdera sorta bera egin zieten: nola moldatu diren, ordutegiaz, egutegiaz, hobetzeko proposamenak… 15 urtetik gorakoak izan dira elkarrizketatuak, eta sexu eta adinaren araberako oreka ziurtatu du Aztikerrek. Aztikerren arabera, %95,5 konfiantza maila du inkestak: “Edozein azterketa soziologikori eskatzen zaion ziurtasun maila. Egin den azterketa soziologikoan erabilitako laginarekin, Oiartzungo unibertsoaren argazki fidela lortu da”. Datu nagusienak Inkestatik ondoriozta daitekeenez, oiartzuarren %77,1 ongi edo oso ongi moldatu da atez ateko bilketara. %12,3k erdipurdi moldatu dela adierazi du eta %10,5k gaizki edo oso gaizki. Hala, sistemaren alde dago oiartzuarren %71,4 eta kontra 22,9. Bestalde, banatu den informazioaren kalitatea ona edo oso ona dela diote herritarren %73,3k; erdipurdikoa %20,1k eta txarra edo oso txarra %5,6k. Moldatu eta herrian lortu dituen emaitzak ikusita, ahaleginak merezi izan duela uste du herritarren %79,3k. Datuak onak direla, baina eskatzen duen ahalegina gehiegizkoa dela eta, beraz, ez duela merezi, diote %4,6k. Gainera, [...]

Irungo Jaizubia Hipikak Elkartearen Ligaxkaren bigarren jauzi txapelketa antolatu du iganderako, hilaren 10erako. 10:00etan hasita, lehiaketa egun osoan ospatuko da.

«Eginkizunak beteta». Madrilgo protokoloa sinatuta, Portu Agintaritzako presidente Miguel Buenek bukatutzat eman ditu Portuko zereginak, eta agintaldiaren kudeaketari erreparatuta«nahiko pozik» dagoela aitortu zuen. Administrazio Kontseilua izan zen atzo Portuan, Miguel Buenek zuzendutako azkena, eta prentsa aurrera irten zen, erabaki behar zituztenen berri ematera. Bide batez, bere agintaldiren balantzea egiteko baliatu zuen aukera: «Niri zegokidan eginkizuna bete dudala uste dut, udalez gaindiko erakundeek eta Portu Agintaritzak adostutako protokoloa idatziz jasotzea lortu dudalako, lehen aldiz, eta horrek bermatzen duelako alde guztiek badiaren biziberritzearekin eta kanpo kaiarekin duten konpromisoa». Trafikoak gora %25a egin du gora Portuko trafikoak lehen hiruhilekoan, Buenek esan zuenez. Siderurgikoen trafikoak egin du gora gehien, %23,74 zehazki, eta ikatza, papera eta egur -pastak ere goraka egin dute. Txatarraren trafikoak, berriz, behera jarraitzen du. Buenen arabera, lehen hiruhilabetekoan %20ak egin du behera txatarraren trafikoak. Guztira, iazko epe berean baino 200.000 tona gehiago mugitu ditu aurten Portuak.

Gaur, hilak 7, 19:00etan. Korrika dokumentala, udaletxeko pleno aretoan. Oiartzun Irratiak, bestalde, Trebiñutik 17. Korrikaren hasiera zuzenean eskainiko du. Bihar, hilak 8, 15:00etatik 16:30era. Korrika Txiki Irubideko biribilgunetik hasita. Bukatzeko, txokolate jatea izango da parte hartzaile guztientzat, herriko plazan. Etzi, hilak 9. Egun guztian zehar, Korrika Tonbola. Herriko tabernetan txartelak salgai jartzeaz gain, saridunei sariak banatu ahal izateko postua jarriko dute herriko plazan. Txartelek euro bat balio dute eta sariak honakoak izango dira: Zuberoan bi pertsonentzako bazkaria; plaza inburuko tabernetan edariak eta jatekoak; Intxixun eta Arizpen bi pertsonentzako bazkariak; Luberrirako eta Arditurrirako 20 sarrera; Txuri Udrinerako 50 sarrera bikoitz; aldizkariak; CDak; termetetarako 10 sarrera; Kirikoketan erabateko aldaketa; litxarkeria poltsak; Adatsen doako sesioa; erosketetarako bonoak; sari sorpresak… 12:30etik aurrera, Lartaun Abesbatzaren eskutik, Kantu Kantari emanaldia, herriko plazatik. 17:00etatik aurrera, herriko plazan, marka goxoa hautsiko dute, Gazte Foruaren eskutik. Haurrak, helduak eta gazteak deitu dituzte taloak egitera. 19:00etan, Korrika Gaztea izango da, Elizaldeko kaleetan zehar. Bukatzeko, parte hartzaile guztientzat afari-merienda izango da Kontzejupean. Gauean zehar, Kataxulo Gaztetxiak antolatutako kontzertuak, Kataxulon Gaztetxian. Hilak 12, asteartea. Oiartzun Irratiak, 17. Korrikari buruzko irratsaioa egingo du, herriko plazatik. 17:00etan, haurrentzako jolasak plazan, Abaraxkaren eskutik. 19:00etan, Herri Musikaren Txokoko dultzaineroak, plazan. 20:00etan, Edurne Agirrezabalaren antzezlana, udaletxeko areto [...]

Etzi arratsaldean itxita egongo da Elorsoroko igerilekua, Gipuzkoako parte hartze ligaren laugarren jardunaldia jokatuko dutelako, 16:00etan. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatu du saioa.

Gazte Foruak antolatuta, Korrika Kulturalaren baitan, momentu berean taloak egiten ahalik eta pertsona gehien bildu nahi dituzte etzi, 17:00etan, plazan. Gazte Forukoak Kale Ekintzako haurren laguntza izango du errekorra hausteko. Haurrei, senideei eta...

Julio Mayoralesen lanekin osatutako erakusketa jarri dute Garmendi txokolategian. Hilaren bukaerara arte egongo da bertan. Txokolategiko ordutegian ikus daiteke.

Ezohiko udalbatzarra egin zuten atzo zinegotziek, Altzibarko Olalde eremuan eraikiko dituzten babes ofizialeko 90 etxebizitzak (garajeak eta trastelekuak barne) eskuratzeko baldintzak onartzeko. Hasteko, onartu zuten Udala izatea zozketa egingo duena. Udalak hitzarmena egin du Promociones Landurekin, etxebizitzen sustatzailearekin. Legeak baimentzen du Landuk berak zozkatzea etxebizitzak, baina bi aldeei egokiagoa iruditu zaie Udala izatea zozketa bideratuko duena, “prozesua gardenagoa izan dadin”. Hala, babes ofizialeko etxe horietako bat eskuratzeko, honako baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek: “2011ko urtarrilaren 1a baino lehen Oiartzunen erroldatuta egotea, edo azken 15 urteetan bost urtez erroldatuta egon izana; Etxebiden izena emanda egotea —ekainaren 25era arte eman ahal izango da izena—, eta 2009ko diru sarrerak hartuko dira kontuan, eta urte horretan babes ofizialeko etxebizitzentzat eskatzen ziren diru sarrera baldintzak bete beharko dira”. Oraingoz, 500 herritar inguru daude izena emanda Etxebiden. Horiek eta ekainaren 25era arte izena ematen dutenak zuzenean sartuko dira Altzibarko etxeen zozketan, baina aipatutako baldintzak bete beharko dituzte etxea eskuratu ahal izateko. Metodologia Zozketa publikoa izango da, gardentasun hori are gehiago bermatu nahian. Zozketarako, Etxebideren metodologia bera erabiliko du Udalak. Honela azaldu zuen Aitor Etxeberria alkateak: “Pertsona bat apuntatzen bada, zenbaki bat izango du edo bolatxo bat; bikoteek bi eta familiek hiru; zenbat eta pertsona gehiago, aukerak [...]

Xabier Leteren omenezko jaialdia egingo dute datorren larunbatean, hilaren 16an, Elorsoro kiroldegian, 21:30ean. Udalak eta AM Kultur Promotorak antolatu dute kantaldia, eta kantari eta musikari ezagunek hartuko dute parte. Hala jakinarazi dute eguerdian Donostian egindako agerraldian, Antton Valverde musikariak, Larraitz Lasa Girizia Kultur Taldeko kideak, Aitor Etxeberria alkateak, Arantxa Lete Xabierren arrebak eta Joxe Angel Arbelaitz AM Kultur Promotorako kideak. Ordu pare bateko jaialdia izango da, eta “denetarik” izango duela iragarri du Joxe Angel Arbelaitz AM promotorako kideak. Abeslarien artean eta taldeen artean, honakoek hartuko dute parte: Antton Valverdek, Erramun Martikorenak, Oskarbik, Petti, Pier Paul Berzaitzek eta Arantxa Irazustak. Herriko kantariak ere izango dira: Jon Bergaretxe eta Lartaun Abesbatza. Musikariei dagokienez, guztiak ariko dira Karlos Gimenez piano jolearen zuzendaritzapean. Honakoak izango dira: Joxan Goikoetxea eskusoinuarekin eta teklatuekin, Txema Garces baxuarekin, Franciso Herrero bibolinarekin, Luis Fernandez biolontxeloarekin eta Xanet arozena oiartzuarra gitarrarekin. Abeslariak zein musikariak, guztiak dira Xabier Leterekin kolaboratu zutenak, lana elkarrekin egin zutenak edota adiskideak eta lagunak. Antton Valverdek azaldu duenez, abeslari edo talde bakoitzak hiruna abesti kantatuko ditu emanaldian: “Nik, Gabriel Celayaren El Retorno abestuko dut, Letek Itzulera bezala itzuli zuena eta nik musika jarri niona; kanta berri bat ere abestuko dut, Xabierren azken liburutik hartutako poema bat. [...]

Gizon bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote beste bati labanarekin erasotzeagatik Errenteria-Oreretan, taberna batetik ateratzerakoan. Hala ere, kartzela zigorraren ordez, isunak soilik ordaindu beharko ditu, 1.040 eurokoak guztira. 2008ko uzta...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Arguyuan saioa Trebiñutik (Arabatik) zuzenean emitituko dute. Izan ere, Korrika 17 hasiko da gaur eta Korrikaren gaineko saioa burutuko dute. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarr...

Bihar hasiko da Lesoinu, Lezoko musika aste pedagogikoa. Aurten, gainera, zilarrezko ezteiak ospatuko dituzte. Atzo egin zuten ekimenaren aurkezpena. Xanti Espina Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendariak aipatu zuenez, kontzertu pedagogikoekin hasiko ...