Datorren asteartean, genero indarkeriari buruz jardungo dira Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Maite Peña Errenteriako Gizarte gaietako zinegotzia. Hain zuzen, Telleri Alde ikastetxean (Bittor idiazabal, 1)izango da, 18:00et...
Judoa izango da protagonista etzidamu Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Egun osoan zehar kirol mota horrekin lotutako hainbat saio egingo dituzte, tartean, Espainiako Judoko Kata Txapelketa eta 23 urtez azpiko Euskadiko Judo Txapelketa. Ekitaldian 300 lagunetik gora biltzea espero dute antolatzaileek, Kirolkide Errenteriako Kirol Patronatuak eta Euskadiko Judo Federazioak. Hain zuzen, bi aldeetako ordezkariek etzidamuko egunaren gaineko xehetasunak eman dituzte gaur goizean, Jose Angel Rodriguez Kirolkideko presidenteak eta Sergio Bello eta Juango Etxebeste Euskadiko Judo Federazio presidente eta idazkariak, hurrenez hurren. Goizean goiz, 09:30ean hasiko dira jarduerekin. Ordu horretan hasiko da, hain zuzen, 23 urtez azpiko Euskadiko Judo Txapelketa gizonen eta emakumeen mailetan. Horrekin batera, Haur Mailako proba bat ere egingo da, Espainiako Txapelketan sailkatzeko balioko duena. Kata txapelketa, arratsaldean 15:30etik aurrera, kata lehiarekin hasiko dira. Bost kategoriatan ariko dira 56 bikote: Nage No Kata (hamalau bikote), Katame No Kata (bederatzi bikote), Kime No Kata (11 bikote), Juno Kata (hamabi bikote) eta Kodokan Goshin Jutsu (hamar bikote). Antolatzaileen esanetan, judokak ez dituzte kategoriaren arabera banatuko, eta bikoteak emakumeenak, gizonenak edo mixtoak izango dira. Oarsoaldeko eta Bidasoko ordezkariek ere ez dute hutsik egingo lehian. Kata txapelketa horretan ekaineko Munduko Kata Txapelketarako (Frankfurten, Alemania) eta urriko Europako Kata Txapelketarako (Pragan, Txekiar Errepublika) hautagaiak zehaztuko [...]
Andra Mari Abesbatzak pasa den urteko jarduera aztertu eta aurtengo urterako egitaraua eta egitasmoak eztabaidatuko ditu etzi egingo duen batzar nagusian. Horrez gain, aurrekontuak onartu eta erakundearen zuzendaritzako kargu berritzeak erabakiko dituz...
Groenlandiaren karraska goiburuko hitzaldia emango du Ander Izagirre (Donostia, 1976) abenturazaleak gaur osteguna, 19:30ean Amaia KZn. Lurralde izoztuan ateratako argazkiak proiektatuko ditu, eta haien inguruan mintzatuko da. Iaz bidai kontaketen Essery saria jaso zuen bidai hartan izandakoei buruz idatzitako lanarengatik. Zer erakutsiko duzu gaur Amaian? Batetik, Groenlandiako paisaia eder eta ikaragarria: itsaso izoztua, izebergak, glaziarrak, uharte elurtuak… Maiatzeko eguzkiarekin itsasoa urtzen eta pitzatzen hasten da. Bestetik, gizartea ere kraskatzen ari da nolabait: historiaurretik globalizaziora hiru belaunalditan egin dute salto ekialdeko inuitek, eta horrek arazo sozial oso larriak ekarri dizkie (bizimodu aldaketa erabatekoa, langabezia, alkoholismoa, tratu txarrak, abusu sexualak, suizidio tasa beldurgarria…). Estatu independente bat osatuko dute laster eta erronka handia dute: nola fundatu XXI. mendeko gizarte bat izotzezko mundu batean. Zure lanetan paisaia ederrez gain, bisitatzen dituzun lekuetako biztanleen bizitza azaltzen da. Gizakiak interesatzen zaizkizu… Paisaiak gozatzen ditut, noski, baina benetan interesatzen zaidana da guretzat herrialde horietan jendea nola bizi den. Beti harritu izan naiz gizakion aniztasunarekin, zein desberdinak diren Groenlandiako inuit baten, Boliviako meatzari batean edo Afrikako nomada baten bizitzak. Horren berri ematen saiatzen naiz. Munduko leku askotan ibili zara. Groenlandian zerk harritu zintuen? Historiaurrea eta globalizazioa teilatu beraren azpian bizi direla. Aitona izotzetan jaio zen urteroko emigrazioan, bere [...]
Jean Olharan zesta puntista gazteak profesional gisa debutatuko du bihar arratsaldean Jai Alive enpresarekin, Jostaldi pilotalekuan. Hondarribia-Biarritz Pro-Am Txapelketaren semifinaleko protagonista izango da bihar, arratsaldeko 18:00etatik aurrera G...
Euskararen erabilera sustatzeko plan estrategikoa osatzen ari da Pasaiako Udala herritarren eta Elhuyar Aholkularitzako teknikarien laguntzarekin, eta lehen fasea bukatu dute dagoeneko. Fase horretan aisialdia “giltzarri” dela ikusi dute; izan ere, “aisialdia euskalduntzen ez den bitartean, oso zaila izango da haurren euskara gaitasuna bermatzea”, azaldu du Juanjo Perez Elhuyarreko ordezkariak. Horrez gain, haur eta guraso askok euskara eskolarekin lotzen dutela ikusi dute, “euskara ikastea eta erabiltzea eskolaren erantzukizuna soilik izango balitza bezala ikusten dute”. Era berean, gurasoak kezkatuta daudela eta, modu antolatuan zerbait egiteko beharra sumatzen dutela ikusi dute. “Udalaren jarduerari dagokionez, herritarrek orokorrean ondo baloratzen dute, nahiz eta 13 urtetik gorako gazteen eskaintza zabaldu eta hobetu behar dela nabarmendu”, adierazi du Elhuyarreko ordezkariak. Gurasoen inplikazioa “behar-beharrezkotzat” jo dute: “Guraso euskaldunek eredu izan behar dute seme-alabentzat, helduek ere euren artetan euskara erabiltzen dutela ikusi behar dute haur eta gazteek”. Bigarren fasea hasita Maider Ziganda alkatea eta Ander Poza Udaleko Euskara batzordeburua gustura daude lehen fasean lortutakoarekin. “50 bat lagunek parte hartu dute, gehienak euskaldunak, baina euskara ez dakitenak ere animatu dira. Bigarren bueltan jende gehiagok parte hartzea espero dugu”, nabarmendu du Pozak. Bigarren fasearen lehen bilera herenegun egin zuten Donibaneko udaletxean, eta hilaren 14a bitarte barruti guztietan egingo dituzte bilerak. [...]
Richard Oribe txapeldun paralinpikoaren eskutik baloreei buruzko hitzaldia izango da, bihar, 18:00etan, CANen bulegoan (Nafarroa etorbidea 69). Berak inork baino hobeto daki sakrifizioa eta konstantzia zer diren. Oriberekin batera parte hartuko dute hi...
Udala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bildu da Oiartzun eta Donostia A-8 autobidetik zuzenean lotzen zituen H3 autobus linea berriz jartzeko eskatzeko. Kaltetutako erabiltzaileen kexak helarazi dizkiete Aldundiko ordezkariei udal ordezkariek, erabiltzail...
Julian Albistur. Bertsozalea Ignacio Eizmendi Basarriri eta Manuel Olaizola Uztapideri entzunez zaletu zen Julian Albistur (Hernani, 1950), eta orduz geroztik bertsoaren mundura lotuta egon da. Bertso sortak bidaltzen ditu bertso paper lehiaketetara, eta duela hamabi urtetik Errenteriako Xenpelar Bertso Eskolako kide da. Bertsolaritzaren kultura ikasleei eramateaz gain, semea ere sartu du mundu horretan. Bertsolaritzaz inguratuta bizi zara, nondik datorkizu zaletasuna? Ereñotzu esatea bertsolaritzarekin lotzea da. Esan besterik ez dago Txirrita bera han jaio zela, eta Saiburu ere bai… Oso alderdi bertsozalea da. Umea nintzenean zaletu nintzen, hain zuzen, Uztapide eta Basarri entzunda Ereñotzuko festetan. Etxean ere bagenuen liburu zahar bat, eta [Francisco Petrirena] Xenpelarren eta Pello Errotaren bertsoak irakurtzen nituen. Aita ere bertsozalea zen, eta buruz bertso asko zekizkien, Txirritarenak batez ere. Festez gain, beste nonbait entzuten zenituzten bertsoak? Irratitik ere beti entzuten genuen. Txapelketa guztiak irratitik ematen zituzten Basarriren eta Uztapideren garaian… Basarrik, gainera, bazeukan programa bat, Nere bordatxotik, eta hori sakratua izaten zen etxean. Programa hasi, eta ‘ixo, ixo’. Familian elkartzen zineten bertsoak entzuteko? Nire anai-arrebak ere zaleak dira, baina ez ni bezainbeste. Kultura gisa jaso izan dugu etxetik, eta betidanik gustatu izan zaigu. Xarma oso berezia dauka. Horrek harrapatzen bazaitu… Zerbait ukitu dizu, ezta? Bertsozale sentitzen naiz, [...]
Aralarreko legebiltzarkide Mikel Basabek Herri Eskolako ordenagailuak itzultzeko eskatu dio Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuari. Gaur goizean Hezkuntza Batzordea egin dute Gasteizko Legebiltzarrean. Eskola 2.0 programaren eskatu dio ordenagailuak itzult...
Hamaikabatek (H1!) Garbitania Zero Zabor enpresa publikoak egin dituen kontratazioen prozedurari buruzko informazioa eskatu du berriro, eta enpresa eratu zutenetik informazio falta eta iluntasuna nagusi izan direla salatu du. H1ek argitu duenez, enpres...
Mikelazulo Elkarteak Internet eta sareen gaineko gosari-solasaldia egingo du hurrengo igandean, hilak 17, goizeko hamarretatik aurrera. Hala, parte hartzen duten lagunek horien gainean izan ditzaketen zalantzak argitzen saiatuko dira Bakhalau taldeko k...
Bihar jarriko da martxan Trebiñun Korrika, eta Zintzilik Irratiak zuzeneko kontakizuna egingo du, Arrosako irratiekin batera. Hurrengo egunetan, egunero eskainiko diote tarte bat euskararen aldeko ekimenari 21:00etan. Korrika herritik pasatzen den egu...
Bansky britainiar graffiti egilearen Exit trought the gift shop film luzea proiektatuko dute ostiralean Cinema Paradiso programan.
Stephane Garciak, 20 urteko Hondarribiko Laia Erretegiko sukaldariak, Grenoblen (Frantzia) ospatu duten XIV. Europako Erdi Aroko Sukaldari Profesional Gazteen Txapelketa irabazi du. Txapelketan 24 urtez beherako sukaldariek parte hartu dute eta Garcia sukaldariak Landetako ahatea aurkeztu zuen, kanela eta hiru saltsaz lagunduta. Sukaldari gazteak, 20 urteekin, sukaldaritza munduan hainbat sari eskuratu ditu jada; Frantziako Anne-Sophie Pic jatetxeko lehiaketa profesionala, besteak beste, eta Europako azken hau orain. Garcia sukaldariak, bere jaioterriko, Toulusseko (Frantzia) Hostalaritza Eskolan ikasi zuen. eta ikasketak Zarautzeko Aiala Eskolan bukatu zituen, master batekin. Jarraian Donostiako Ni Neu jatetxean praktikak egin zituen, eta gaur egun, Jon Ayalak zuzentzen duen Laia Erretegiko sukaldaria da. Txapelketa zaila Txapelketak plateraren konposizioari dagokionez, oinarri zorrotzak eskatzen ditu. Laiako sukaldariak osagai eta teknika bereziak erabili zituen zapore eta textura ezberdinak lortzeko. Ahatea gutxi egosita egin zuen, eta izterrak aldiz, kanela, ardo, ezti eta mahats zaporearekin. Txapelketa honetan, Brouet de canelle Erdi Aroko errezetaren bertsio berritua eskatzen zuten. Carlos Nuez, laugarren Hondarribiko sukaldaritza maila altua bertako sukaldariek lortu dituzten sariek eta hirian bertan ospatzen dituzten sukaldaritz jardunaldiek ziurtatzen dute. Gran Sol taberna eta Sugarri jatetxeko Bixente Muñoz, herritar sukaldarien erreferente bihurtu da, eta oraingoan, Hondarribiko Goxodenda Jatetxeko Carlos Nuez sukaldaria, laugarren izan da Espainia mailako [...]
Manu Ugartemendiari 8 urteko espetxe zigorra
Oarso Bidasoko ehiztari taldeek garbiketa jardunaldia egin zuten martxoko azken asteburuan Jaizkibel mendian eta Aiako Harria Parke Naturalean. Bi inguruneak atontzea zuten helburu eta 200 boluntariok lagundu zuten horretan. Guztira 30.000 kilo zabor b...
Atzo Nafarroako Beriain herriko aintzira batean Yanela Zaruma Cabrera hilda azaldu zen. Burlatako bizilaguna zen, eta bere senarra atxilotu dute genero indarkeria delakoan. Hilketa hori salatzeko herriko koordinadora feministak (Amalatz eta Bilgune Fem...
Euskaraz Bizi proiektuarekin jarraituz, bertako ordu eta eremu guztietan euskara bizirik mantentzeko ahaleginetan ari da lanean Haurtzaro Ikastola azkeneko aste hauetan, bere bigarren kanpainaren barruan. Kanpaina horrek bereziki jolasgaraiak hartu ditu kontuan. Haur Hezkuntzako ikasleek jolasak izan dituzte euskara erabiltzeko aitzakia nagusi. Lehen Hezkuntzakoek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek, berriz, kirolak. Futbol eta pilota txapeleketak jokatzen ari dira ikasle eta irakasleen artean. Helburua, betikoa, noski. Euskararen erabilera. Eta horrekin batera, horretarako leloak sortzea, parte hartzera animatzea, kiroltasuna, lehia baztertzea, ikastolako partaide guztiak bertan integratzea (ikasle, irakasle)… Bestalde, eta hau ere bigarren kanpainaren barruan, Haurtzaro Ikastolak, aurreko urteetan bezala, 2011ko JUUL kanpainan parte hartuko du. Helburua, irakurzaletasuna indartzea, suspertzea eta sustatzea ikasleen artean. Eta horrekin batera, haur eta gazteak euskal kulturarantz erakartzea. Azkenik, irakurriz gozatzea. Kanpaina hori dela eta, aurten liburu erakusketa antolatuko dute ikastolan. Haur Hezkuntzan irakurketa saioak liburuen txokoan, udal liburutegira bisitak, ipuin kontaketak… egiten ari dira. Lehen Hezkuntzan JUUL kanpaina, irakurketa tarteak, idazleen bisitak… Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan liburu erakusketa, JUUL kanpaina, idazleen bisitak… Maila horretako ekintzak astelehenean hasi ziren eta hilaren 15era (datorren ostiralera) egingo dituzte. Aurtengo kanpainaren barruan, Korrika Txikia ere egingo dute bihar, 15:00etan hasita. Oiartzundik apirilaren 12tik 13rako goizaldean igaroko da 17. Korrika, eta Haurtzaro Ikastolako [...]