2011/4/6

Zubitxo Eguna egingo dute bihar eta etzi

Zubitxo Eguna egingo dute bihar eta etzi Lezon. Institutuko eta Anunciatako ikasleak ariko dira errekastoa jasotzen. Lezoko Udalak, bi ikastetxe horiekin batera, antolatu du eguna, “herritarrak kontzientziatzeko asmoz”. Horrez gain, bai Udala bai ikastetxeak zertan ari diren jakinaraztea da ekimen horren beste helburua. Bihar arratsaldean, 14:30etik aurrera, ikasleak ariko dira Zubitxo erreka jasotzen. Horretarako, bi garbiketa puntu jarri dituzte. Alde batetik, Anunciatako ikasleak San Pedro auzoan bilduko dira. Bertan Olatzar ubidea garbituko dute, merenderoan. Bestalde, Lezo Institutuko ikasleak Zubitxo kaleko ikuztegi zaharrean. Ikasleek jasotzen dutena edukiontzietan sartuko dute eta ostiral arratsaldean Euskal Herria plazan erakutsiko diete herritarrei. Jasotzen duten zaborrarekin batera, informazio panelak jarriko dituzte leku berean, Zubitxo erreka: zer botatzen dugu bertara?. Ekimenean parte hartuko duten bi ikastetxeek zein Udalak jarriko ditu panel horiek. Anunciatakoek Zubitxo: ¿utopía o realidad? (Zubitxo: utopia ala errealitatea?) erakusketa jarriko dute. Hainbat sari jaso dituzte ikerketa horrengatik. Institutukoek, berriz, Ibaialde proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte. Udalaren panelek Zubitxo errekan zertan ari diren azalduko du: konpondu dituzten isuriak eta konpontzeke daudenak azalduko dituzte. Erakusketa hori zein edukiontziak asteburu osoan mantenduko dituzte Euskal Herria plazan. Bertara joateko gonbidapena luzatu dute Udaletik. Hori sustatzeko, eskuorriak banatuko dituzte ikastetxeetako gurasoen artean. Udalaren helburua Zubitxo Eguna bi urtean behin [...]

admin

‘Hildakoak hilobietatik ateraz, duintasunak berreskuratuz’ Aranzadiren erakusketa Irunen

Nicolas Gerendiain Irungo elkarte errepublikarrak Hildakoak hilobietatik ateraz, duintasunak berreskuratuz izeneko erakusketa antolatu du Euskadiko Kutxan, Aranzadi Zientzia Elkarteak 2000. urtetik aurrera 36ko Gerrako hobien ikerketa jasotzen duena.Ar...

admin

Oiartzun Irratia: apirilak 6

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. Gaia: baserriko esnea ikastetxeetan. Gonbidatuak: Behemendiko Urkiri eta Idurre. 11:30ean: Oier Narbaizaren eskutik, Metaziyan bila atala. 12:10ean: AEK-ko Saioa Ba...

admin

Zeharkako flauta ikasleen kontzertua ostegunean

Irungo Udal Musika Kontserbatorioak hiru entzunaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Bihar bertan, ostegunarekin, zeharkako txirula ikasleak arituko dira, 19:00etan hasita.

admin

Ostiralean entzunaldi bikoitza Kontserbatorioan

Ostiralean emanaldi bikoitza izango da Udal Musika Kontserbatorioan. 18:00etan Kontserbatorioko hainbat musika tresnako ikasleak arituko dira, pianoan Borja Rubiñosen laguntza izango dutelarik, eta 19:30etik aurrera, Irungo Musika Eskolako trikitixa i...

admin

Lanetik Egina eskolako jazz eta rhythm & blues taldeen kontzertua

Hendaiako Lanetik Egina musika eskolako bi taldek kontzertua emango dute etzi, ostiralean, Kabigorrin, 22:30etik aurrera. Lanetik Eginak ikasle eta musikari aurreratuenei bi tailerretan parte hartzeko aukera eskaintzen die, eta ikastaro horietako partaideak dira, hain justu, Kabigorrin arituko direnak: Jazz boskotea eta Rhythm & blues taldea. Stephane Barbier saxojolea arituko da bi taldeen gidaritzan.

admin

Zura taldearen kontzertua larunbatean Kabigorrin

Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak Zura taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako. 22:30etan hasiko da, eta sarrera doan da.Zura taldea, 2005ean sortutako taldea da, Xabi Strubellen (Dut) eta Martxel Mariskalen eskutik (Beti Mugan). Hasiera batea...

admin
Gehiago