
Denboraldi bikaina burutzen ari dira saskibaloiko neskak urtea hasi denetik, larunbatean garaipena poltsikoratu zuten Iruñean, eta Obenasa 56 eta Hondarribia-Irun 71-ko azken emaitzarekin zortzigarren sailkatu dira 35 punturekin. Asteazkenean jokatuko...

Gaur goizean Errenteriako Udaleko ordezkariak eta Espainiako Gobernuko ordezkariak Torrekua dorrea bisitatzen izan dira. Obrak amaitu dituzte, eta bakarrik altzariez betetzea eta igogailua ondo jartzea falta da. Hemendik aurrera, Iraultza taldearen jan...

San Pedroko III. Traineru jaitsieran 19 traineruk parte hartu zuten larunbatean eta Hondarribiko A ontziak lehen postua eskuratu zuen. 19:31:95 denbora egin zuten hondarribiarrek eta San Pedro izan zen bigarren 2 segundutara, eta San Juan A hirugarren ...

EPLEko Adur Zubizarretak eta Ahetze Arzallusek ezin izan zuten pilotako Andoaingo Gazteleku garaitu Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetan, Gazte Mailan. Azkenean 18-10 geratu ziren, nahiz eta partida ona egin zuten. Gazte horiek egindako maila ona ...

Iragan astean Belartzako parke berrira bisita egin zuten Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Hirigintza ordezkariak, lehen faseko obrak amaituta. Parkean bi bide nagusi diseinatu dira, Zurbaran eta Pio Baroja kaleak bi eskaileren bitartez lotzen dituena –etorkizunean jeisteko arranpak izango ditu–, eta parkearen erdian egin den plazatik Berroeta margolariaren kaleko atzealdeko gune publikoetara doana.

Etzi San Pedroko herritarrek liburutegia estreinatu ahal izango dute, lehen zutena baino bi aldiz handiagoa. Atzo inauguratu zuten. Liburutegi berria alkateordetzako hirugarren solairuan dago eta 180 metro koadro ditu. Gune hori bi zatitan banatu dute: bata haurrentzat izango da, eta beste gunean irakurtzeko tokia, ordenagailuak eta arretarako erakusmahaia daude. 8.000 ale ditu liburutegiak eta wifi gunea ere badu. 350.000 euroko inbertsioa izan duela adierazi du Maider Ziganda alkateak.

Unibertsoa nola sortu zen, zergatik, zenbat denbora… Galdera horien erantzunak herriko Luberri museoan daude. Meteoritoak ere badira ikusgai. Unibertsoaren sorreran sakondu nahi duenak Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikora joatea besterik ez du. Bertan, unibertsoaren sorrerari buruzko argibideekin erakusketa jarri dute. Meteoritoak ikusteko aukera ere badago. Behatoki astronomikoen, sateliteen eta zunda artifizialen irudiekin mamitu dute erakusketa. Baina, horiez gain, gaia ulergarriago egiteko hainbat euskarri didaktiko ere prestatu dituzte Luberrin: horien artean daude meteoritoak. Hainbat tokitan jasotakoak dira. Oiartzungo Pagoaldea industrialdean dago Luberri, Ergoien auzoan. Gaiaren gaineko informazio gehiago nahi duenak www.luberri.org webgunean lor dezake: museoaren ordutegia ikus daiteke, eta Euskal Herriko geologiari buruzko informazio baliotsua lortzeko aukera dago.

Bi mila urtez bertatik mineralak atera ondoren, Arditurriko meategiak bisitarientzako prestatu zituzten 2008an. Orduz geroztik, erromatarren ustiatze teknikak eta geologia hurbilago daude. “Laurehun gizon berrehun urtez lanean arituta ere, ez lirateke nahikoa izango meazulo hauek guztiak zulatzeko”. Juan Guillermo Thalacker ingeniariak esan zituen hitz horiek, 1803. urtean, Oiartzungo Arditurriko meazuloak bisitatu zituenean. Izan ere, duela 2.000 urte, erromatarrak hasi ziren Aiako Harriaren magalean dagoen parajeko meategiak ustiatzen; duela 30 urte arte bertatik hainbat gai ateratzen aritu ziren; orain meategiak berreskuratu dituzte, eta bisitarientzat prestatu: inguruko geologia eta meategien teknikak ezagutzeko toki aproposa da. Arditurriko meazuloetan barrena bisitaldia egitean, bisitariaren irudimena lanean hasten da. Ez da zaila ehunka erromatar —edo erromatarren aginduetara lanean zeuden oiartzuarrak— meazulo estu-estuetan minerala ateratzen imajinatzea. Gainera, Arditurrirako espresuki lur azpiko uren drainatze sistema berezia asmatu zuten inperioko ingeniariek: horri esker, bertako errekaren azpiko mailetan zeuden mineralak atera ahal izan zituzten. Meategiak eta bertako interpretazio zentroa ezagutzeko, bisita gidatuak egin daitezke. Horien informazioa www.arditurri.com webgunean lor daiteke. Erromatarren aurretik Modu masiboan, erromatarrak hasi ziren Arditurri ustiatzen. Baina inguruan aurkitutako aztarnek agerian utzi dutenez, are lehenago ekin zitzaion meatzea ustiatzeari. Ordutik, hainbat eskutatik pasatu da meategiaren jabetza: zilarra, beruna, galena zilarduna eta burdina atera zituzten bertatik. Orain, meatzeetako [...]

Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalean, hiru partidetatik hirurak galdu dituzte Oiarpeko pilotariek. Ondorioz, txapeldunordeak dira jokatutako hiru mailetan. Kadeteetan, Andoni Floresek eta Xapi Azpirozek 23-40 galdu zuten Urnietaren kontra. Gazteetan, Jokin Hernandezek eta Ander Imazek 5-40 galdu zuten Astigarragako Barandiaran eta Gurutzalderen kontra. Helduen Bigarren Mailan, azkenik, Aitor Odriozolak eta Antton Aranburuk 32-40 galdu zuten Orioren kontra. Urretxu, Zizur eta Matiena Urretxuko Banakako Txapelketan, Zizuko Lau T’erdiko Txapelketan eta Matienako Txapelketan ere ari dira Oiarpeko pilotariak. Urretxun (Gipuzkoa), Ander Imazek 18-2 irabazi dio Iruñeako Larraiari. Zizurren (Nafarroa), Oiarpeko Imanol Ugaldek 3-16 galdu zuen Alberdiren kontra. Matienako Txapelketan (Abadiño, Bizkaia), azkenik, Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek 18-8 irabazi zieten Usansoloko Sedanori eta Ruizi, kadeteetan. Eta gazteetan, Aristimuñok eta Ander Imazek 18-0ko garaipena eskuratu zuten, Guaresti eta Lejarretaren kontrako partidan.

OiartzunBaik (OB) Arraguan, topoaren inguruan egiten ari diren lanen balorazio oso positiboa egin du: “Lanak oso garrantzitsuak dira, auzoa bitan banatzen zuen oztopoa gainditzen baita. Oztopo hau ezabatzearekin batera, irisgarritasunean pauso handia eman da, goiko auzorako sarbidea erraztuko baita topoaren geltokiaren barrena”. Ingurua ere hobetu dute lanek, OBtik gogorarazi dutenez: “Auzoko goiko alderako sarbideak hobetzen dira, eskailera eta arranpaz gain igogailua ere barneratzen baitu estazioak. Bestetik, eraiki berri den trenbidearen egitura, aurrekoa baino askoz ere arinagoa da, eta permeabilizazioa eskaintzeaz gain, inpaktu bisuala eta akustikoa izugarri murrizten ditu. Egitura zaharrean trenbidea harri-txintxar gainean zegoen, zarata izugarria egiten zuen, orain, aldiz, trenbidea hormigoizko egitura baten gainean dagoenez zarata asko murriztu da”. OiartzunBaiko kideak pozik daude, Arraguako topoaren permeabilizazioari esker auzoaren mugikortasuna eta irisgarritasuna izugarri hobetzen direlako, “lan hauek Ugaldetxoko bidegorrira iristea eta Elizaldeko espaloira iristea ere errazten baitute”. Bizilagunen ezinegona Hala ere, Gobernu Taldeak egin duen “kudeaketa kaskarra” salatu du OBk. Bere ustez, bizilagunak ez ditu kontuan hartu: “Lanak inongo antolaketarik gabe gauzatzen ari dira, sasi-biziberritze honetan”. Horrez gain, OBk uste du Gobernua ez dela ezer egiten ari lanak bizilagunen eta komertzioen beharrekin adosteko eta hori haserre handia eragiten ari dela dio: “Gobernu honen zoritxarreko hainbat erabakiren ondorioz, Arragua biziberritzeko proiektu [...]

«Ez gaude gustura, baina bai gaude harro». Hitz horiekin eman zion hasiera Maider Ziganda alkateak Mugen Batzordeak deitutako prentsaurrekoari. Epaia ezagutu eta biharamunean bildu zen Mugen Batzordea, eta prentsa aurrera irtetea erabaki zuten, Euskadiko Auzitegi Gorenak Udalaren kasazio errekurtsoa onartu ez duela eta, balorazio egitera. «Epaia gorabehera, esan dezakegu ziur, egun erabat indarrean dirautela erreklamazioa egitera bultzatu gintuzten arrazoiek». Egungo egoera «onartezina» izaten jarraitzen duela esan zuten, eta lanean jarraituko dutela iragarri, Pasaiari bere sorreran eman zizkioten mugak lortzeko. Biderik gabe Epaiak «erabateko babesgabetasunean» utzi dituela salatu zuten, «tutoretza judizialik gabe», auziaren funtsa aztertu gabe, «ateak itxi» dizkietelako. «Auzitegi Gorenak ez du Pasaiaren legezko eskaera hori ukatu, soilik esan du ez dela hori egikaritzeko bidea, baina ez digu esan zein den bide zuzena», kexatu ziren

Antxoko futbol taldeak izena euskalduntzea erabaki du eta honenbestez Pasaia Kirol Elkartea izango da aurrerantzean lehen CD Pasajes zena. Hala erabaki zuten taldeko bazkideek, lehengo ostiralean, ezohiko batzar orokorrean, aldeko 18 boto eta kontrako ...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ren eskutik, informazioa. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Kirol emaitzak, Joxe Migel Lopezen eskutik. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguy...

Gaur goizean TKE elkarteak hirugarren batzarra egin du Bermeon San Migel Ligako egutegia zehazteko, besteak beste. Liga ekainaren 19an hasiko da Bordelen (Frantzia) eta irailaren 18an bukatu, Portugaleten. Lehenengo estropada ekainaren 18an izango bada ere, ez da puntuagarria izango, erakustaldi bat egingo dute, hori ere Bordelen. Uztailaren 23an San Pedron izango da estropada; abuztuaren 20an Hondarribian eta abuztuaren 21ean Donibanen. (Egutegi osoa beherago ikus daiteke) 700.000 euroko aurrekontua Aurtengo ligak 700.000 euroko aurrekontua izango du, sariak barne. Diru sarrerei dagokionez, elkarteak 500.000 euro biltzea espero du bere babesle eta estropadetako babesleen bitartez. Cervezas San Miguel, Euskolabel eta Ambilamp dira babesleak; eta Bordele, Bilbo, Santander, Zarautz eta Getxoko udalak eta El Corte Ingles, berriz, estropadetako babesleak. Emakumeen Liga izango da TKE elkarteak Emakumeen Ligari jarraipena ematea erabaki du, “egoera ekonomikoa larria izan arren”. Euskotren izango da babeslea eta lau taldek parte hartuko dute: Bizkaiak, Kantabrika, Galiziak eta Gipuzkoak. Denboraldi honetan estropada bakoitzean ematen ziren diru sariak desagertuko dira, baina 20.000 euro emango dira liga bukaeran. Horren arabera, klub bakoitzak diru sari jakin bat jasoko du, bere sailkapenaren arabera. San Miguel Liga. Egutegia EKAINA 18: Erakustaldi estropada Bordelen (ez puntuagarria) 19: Bordeleko Bandera UZTAILA 2: Camargo 3: Bilboko Bandera 9: Moaña 10: [...]

Gaur aurkeztu du Ezker Batuak (EB) bere alkatetzarako hautagaia: Xabier Pombo. Egungo Pasaiako EBko bozeramailea alderdikidez lagunduta egon da aurkezpenean, tartean Mikel Arana alderdiko koordinatzailea, Arantxa Gonzalez batzar nagusietako ordezkaria ...

Gaurko Zuhaitzaren Egunean Arramendi hegia arbolez betetzen ari dira. 2010. urtean jaiotako errenteriarren izenak daramatzate landatzen ari diren zuhaitzek. Ekimen horrekin, pixkanaka-pixkanaka Belaunaldien Basoa eratzen ari dira, Ingurumen Sailak sust...

Asteburuko jardunaldian, Laskorain taldearen kontra ariko da Oiartzun, eta Zarauzko River Pest taldearen kontra Power Rangers. Lehengoek etzi dute partida, 10:00etan, Tolosako Usabal kiroldegian. Bigarrenek bihar jokatuko dute, 18:00etan, Zarauzko Anto...