Erreklamazioa eragin zuten arrazoiak “erabat indarrean” direla dio Mugen Batzordeak

«Ez gaude gustura, baina bai gaude harro». Hitz horiekin eman zion hasiera Maider Ziganda alkateak Mugen Batzordeak deitutako prentsaurrekoari. Epaia ezagutu eta biharamunean bildu zen Mugen Batzordea, eta prentsa aurrera irtetea erabaki zuten, Euskadiko Auzitegi Gorenak Udalaren kasazio errekurtsoa onartu ez duela eta, balorazio egitera. «Epaia gorabehera, esan dezakegu ziur, egun erabat indarrean dirautela erreklamazioa egitera bultzatu gintuzten arrazoiek». Egungo egoera «onartezina» izaten jarraitzen duela esan zuten, eta lanean jarraituko dutela iragarri, Pasaiari bere sorreran eman zizkioten mugak lortzeko. Biderik gabe Epaiak «erabateko babesgabetasunean» utzi dituela salatu zuten, «tutoretza judizialik gabe», auziaren funtsa aztertu gabe, «ateak itxi» dizkietelako. «Auzitegi Gorenak ez du Pasaiaren legezko eskaera hori ukatu, soilik esan du ez dela hori egikaritzeko bidea, baina ez digu esan zein den bide zuzena», kexatu ziren

mugen batzordeko kideak

Mugen batzordeko kideak, agerraldian

«Ez gaude gustura, baina bai gaude harro». Hitz horiekin eman zion hasiera Maider Ziganda alkateak Mugen Batzordeak deitutako prentsaurrekoari. Epaia ezagutu eta biharamunean bildu zen Mugen Batzordea, eta prentsa aurrera irtetea erabaki zuten, Euskadiko Auzitegi Gorenak Udalaren kasazio errekurtsoa onartu ez duela eta, balorazio egitera.
«Epaia gorabehera, esan dezakegu ziur, egun erabat indarrean dirautela erreklamazioa egitera bultzatu gintuzten arrazoiek». Egungo egoera «onartezina» izaten jarraitzen duela esan zuten, eta lanean jarraituko dutela iragarri, Pasaiari bere sorreran eman zizkioten mugak lortzeko.
Biderik gabe
Epaiak «erabateko babesgabetasunean» utzi dituela salatu zuten, «tutoretza judizialik gabe», auziaren funtsa aztertu gabe, «ateak itxi» dizkietelako. «Auzitegi Gorenak ez du Pasaiaren legezko eskaera hori ukatu, soilik esan du ez dela hori egikaritzeko bidea, baina ez digu esan zein den bide zuzena», kexatu ziren

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.