2011/3

Ahotsak ozen itzuli dira

SAMARA VELTE / BERRIA (IRUN) Ahotsak ekimeneko sustatzaileetako batzuk argitara atera dute askok galdutzat jotzen zutena: Euskal Herriko ideologia eta txoko desberdinetako emakumeek elkartuta jarraitzen dutela, gatazka politikoan aterabide demokratikoa bilatzeko gogoz. Hala adierazi zuten atzo Irunen (Gipuzkoa), Ahotsak berriro martxan lelopean egindako mahai-inguruan; bertan izan ziren Ainhoa Aznarez PSNko Iruñeko zinegotzi ohia, Jone Goirizelaia ezker abertzaleko kidea eta Nekane Alzelai eta Onintza Lasa EAko legebiltzarkide ohiak. Elixabete Piñol (EAJ), Kontxi Bilbao (Ezker Batua) eta Duñike Agirrezabalaga (Alternatiba) ere espero zituzten atzoko hitzorduan, baina ez ziren agertu. Antxeta Irratiak antolatu zuen mahai-ingurua. Laurek bat egiten dute: emakume ahotsak inoiz baino beharrezkoagoak dira Euskal Herria bizitzen ari den aldaketa gauzatzerako orduan. «Politikan eta gizartean» emakumeak falta direla uste du Goirizelaiak: «Egoera demokratiko bat nahi badugu, emakumeok parte hartu behar dugu». Urrats zehatzak, ordea, finkatzeko dituzte oraindik. Ekimenak bost urteko ibilbidea beteko du aurki, azkenaldian oihartzunik izan ez duen arren. 2006ko apirilean batu ziren lehenengoz Euskal Herriko alderdi guztietako emakumezko ahotsak —PP, UPN eta UMP salbu—. Elkartzen zituena oinarri hartuta, ozen aldarrikatu zuten jokaleku demokratiko baterako beharra eta euskal herritarren erabakia errespetatzekoa. Esperantzazko testuinguruak lagunduta, hilabete gutxiren buruan milaka atxikimendu bildu zituen proiektuak, eta hainbat herritan ere sortu ziren Ahotsak taldeak. Lasaren [...]

admin

La Herrera Herriraren proposamenari bultzada emateko jaia egingo dute hilaren 19an

La Herrera zonaldea antolatzeko La Herrera Herrira batzordeak egin duen proposamena herritarren artean sustraitzeko jaia egingo dute hilaren 19an Trintxerpen. Horrez gain, Pasaiako lau barrutietan proposamenaren nondik norakoak zabaltzeko lanean jarraituko dutela jakinarazi dute batzordeko ordezkariek. Atzo Trintxerpen egin zuten agerraldian eman zituzten xehetasun horiek. Otsailaren 19an hasi zuen La Herrera Herrirak herritarren proposamenari atxikimenduak biltzeko prozesua. Hala, asteburu honetatik aurrera, Pasaiako denda eta taberna guztietan dokumentua ikusgai jarriko dutela iragarri dute batzordeko kideek, nahi duenak bere atxikimendua egin diezaion proposamenari. Udalerriko elkarte, talde eta eragileekin ere jarraituko dute proposamen horren gaineko informazioa ematen. Batzordekoek, proposamenaren aldeko “herritarren uholdea” biltzea dute helburu, “La Herrera Pasaiako herritarrok zehaztu eta definitu dugun bezala antolatzeko”. Hala, “bere buruaz harro egongo den herria” nahi dute batzordekoek, “batez ere, herritar guztion artean eraiki dugulako proposamena. Zu katearen maila bat gehiago zara: zatoz gurekin lelo arrakastatsua indartu nahi dugu”. Hilaren 19ko jaia La Herrera Herrirako kideek jakinarazi dute hilaren 19ko jaia antolatzeko garaian herriko elkarteetara eta erakundeetara jo dutela, eta horien ekarpenarekin osatu dutela egitaraua. Honakoa da: 10:30ean. Diana. 11:00etan. Erraldoien kalejira. 11:30ean. Haurrentzako tailerrak. 13:30ean. Musika eta txaranga Trintxerpetik zehar. 17:00etan. Pasaiako erakundeen jardueraren erakustaldia. 18:25ean. Zarata ateratzea. La Herrera antolatzeko herritarren proposamenaren aurkezpena. Musika, [...]

admin

Gaur eta bihar txapelketa Jaizubiako Klub Hipikoan

Euskal Herriko lehen Hipika Ligako bigarren saioa jokoan izango dute gaur eta bihar Irungo Jaizubiako Klub Hipikoan. Euskal Federazioaren Kopa izango dute jokoan. Probak 09:00etan hasi dira (bihar ere ordu berberean hasiko dira lehian) eta 0,50 metroti...

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 12

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan: Bertxoko.

admin

Internacional taldearen kontra jokatuko du Saskilagunak-ek

Gipuzkoako Helduen Mailan aritzen den herriko Saskilagunak saskibaloi taldeak, Internacional A taldearen kontra jokatuko du gaur asteburuko jardunaldia. 20:30ean hasiko dira partida jokatzen, Donostiako Mons kiroldegian. Oiartzuarrak sailkapeneko bigar...

admin

Asteartean bilduko dira Udala eta Murias Center 4

Sabecoko langileen etorkizuna asteartean erabaki daiteke Udala eta Murias Center 4 Niessen merkataritza zentroko kudeatzaileak egingo duten bilkuran. ELAk adierazi duenez, espero du “alternatiba” bat ematea kalean geratzeko arriskua daukate...

admin

Gaur, Abaraxkan, zinema

Abaraxka Udal Ludotekan zinemaz ariko dira gaur haurrak eta monitoreak. 16:30etik 19:30era, 3, 2 ,1 akzioa! arratsaldeaz gozatu ahal izango dute.

admin

Mr. Red eta Mr. Blueren lehen emanaldia, etzi, kulturgunean

Udalarekin elkarlanean aritu dira Mr. Red eta Mr. Blue eta lehenengo emanaldia etzi emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean: Joan etorri eroak. Ordutegia ere berezia izango da, eguerdia. Garai bateko matinée-ak errekuperatu nahi dituzte, familia guz...

admin

Udalarentzat lan egiten duten hainbat enpresek kontraturik ez zutela salatu du ezker abertzaleak

udalak kontratatu gabe hainbat zerbitzu lanean dituela salatu du ezker abertzaleak

admin

Irun 1902-Touring eta Beti Ona-Dunboa Eguzki, gaur

Irundarren aurkako partidak jokatuko dituzte gaur Erregional Preferente mailako herriko bi taldeek. Touringek arratsaldeko lauetan ekingo dio lehiari Irun 1902-ren kontra, Gal stadiumean. Sailkapenari begiratuta (Touring laugarren da eta Irun 1902 azke...

admin

Plan orokorraren aurrerapena aurkeztuko dute astelehenean

Hondarribiko Udalak jakinarazi du datorren astelehenean (hilak 14), 19:00etan eta Arma plazan Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerapena aurkeztuko dietela herritarrei. Bertan, datozen urteetako Hondarribia nolakoa izan daitekeen azalduko du Aitor Kerejeta alkateak.

admin

Trintxerpeko Inauterietako desfilearengatik, trafikoan aldaketak

Gaur 16:30etik aurrera Trintxerpeko Inauterietako desfile handia egingo dute. 22 konpartsa izango dira San Pedrotik Trintxerperaino ikuskizuna egiten. Hala, Pasaiako Udaltzaingoak ohartarazi du trafikoan aldaketak izango direla desfilearengatik. Desfil...

admin

Klakeko ‘masterclass’-a egingo dute hurrengo ostiralean eta larunbatean

Klakea dantzatzeko gogoa duenak asteburu honetan aukera du Lezon. Izan ere, Tip Tap Clap dantza taldeak masterclass-a antolatu du hurrengo ostiralerako eta larunbaterako (hilaren 18a eta 19a). Horrez gain, klakea sekula egin  ez dutenentzako eskola ere eskainiko dute. Eskola horien gidari Laia Molins dantzari kataluniarra izango da. Ostiraleko eskolei dagokienez, 17:30etik 19:30era izango da klakean esperientzia dutenentzat prestatu dutena (maila aurreratua). Hori bukatuta, 21:00ak arte, sekula dantzarik egin ez dutenen txanda izango da. Larunbatean, berriz, hiru eskola emango ditu Molinsek: 10:30etik 12:00etara maila ertainekoek; 12:00etatik 13:30era hastapenekoen txanda izango da eta 15:30etik 17:00etara, berriro, maila ertainekoena. Maila bat ikasi nahi duenak (ordu eta erdiko bi eskola) 35 euro ordaindu beharko ditu eta bi orduko klase batean parte hartu nahi duenak, berriz, 20 euro. Caixan ordaindu behar da, honako kontu korrontean: 2100 5396 95 0100092449. Izena, abizena eta hautatutako eskolaren maila jakinarazi behar ditu izena ematen duenak. Ordaindu ondoren, posta elektronikoz (tiptapclaps@hotmail.com) edo telefono bidez (630 70 55 94) jakinarazi behar da horren berri. Tip Tap Clapeko presidente Celine Urzaizek adierazi duenez, Molins “Espainiako Estatuko klake dantzari nabarmenetako bat da”. Formazio osagarria Ameriketako Estatu Batuetan jaso zuen. Hainbat dantza taldetan aritu da, honakoetan besteak beste: Granollerseko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Big Band-ekin [...]

admin

Plaza Berri-Oiartzun, Azpeitiko-Power Rangers

Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futbol ligan lehiatzen ari diren herriko bi taldeek, bihar 15:00etan jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Plaza Berri Sporten kontra jokatuko du Oiartzunek, Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian. Azpeitikoren kontra lehiatu...

admin

Araso industrialdea inauguratu dute, urte eta erdian bigarrengoz

Araso industrialdea inauguratzeko ekitaldi jendetsua egin dute gaur goizean. Gonbidatu asko zeuden, haietako batzuk duela urte eta erdiko ekitaldian egon zirenak. 2009ko urriaren 26an inauguratu zuten Irungo industrialde handiena izango dena. Ekit...

admin

Zorionak, Ugaitz!

Urte askuan bete ditzazuela zuketa amona Anak. MxXLak 2ei.

admin

Liga Nazionalean, Abanto kontrario

OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskek, Liga Nazionalean lehiatzen direnek, Abanto taldearen kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia, liderraren kontra, alegia. Etzi jokatuko dute partida, 17:00etan, Abantoko El Mortuero zelaian (Bizkaian). Oiartzuarr...

admin

Festa ibiltaria antolatu du biharko Bilgune Feministak, Zabaltzatik gaztetxera

Irungo Bilgune Feministak bi astelehenero Antxeta irratian duen Gonekin ero bero irratsaioa Zabaltza plazatik emitituko dute bihar larunbatean, martxoak 12, Emakumearen astea amaitzeko ondoren antolatu duten festa ibiltariko aurrekari bezala. Egitaraua...

admin
Gehiago