2011/3

Pasajesek eta Trintxerpek galdu dute

Asteburua ez da ona izan talde pasaitarrentzat. Trintxerpek 2-3 galdu du Mondragonen kontra, eta Pasajesek 2-1 Aretxabaletaren aurka. Honenbestez, sailkapeneko bigarren postua galdu dute zuri-gorriek. Hernanik hartu die aurre eta zuri-gorriak sailkapen...

admin

Ate irekiak Uraren Nazioarteko Egunean

Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoak ate irekien jardunaldia antolatu du martxoaren 22ko Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aurten, bisita martxoaren 20an, igandearekin izango da eta herritarrek Endarako urtegia eta Elordiko Edateko Ura Tratatzeko ...

admin

Oarsoaldeko dantzarientzat, bi lehenengo postu Elorsoron

Asteburuan Oiartzunen jokatu dituzte Aurresku eta Soinu Zahar dantza txapelketak. Bi lehen postu lortu zituzten eskualdeko dantzariek: Oiartzungo Nerea Bideirak Soinu Zaharrean, A Sailean. Eta Errenteria-Oreretako Beñat Salegik Aurreskuan, B Sailean. Eskualdeko beste bost dantzarik lehenengo postuetan egotea lortu zuten. Lezoko Iker Belintxonek hirugarren postua lortu zuen Aurreskuan, A Sailean. Lezoko Nora Fraile eta Oiartzungo Katerin Artola bigarrena eta hirugarrena izan ziren Soinu Zaharrean, A Sailean. Aurreskuan, B Sailean, lehenengo hiru postuak izan ziren eskualdeko dantzarientzat: aipatu bezala, Beñat Salegik lortu zuen lehengo sailkatzea; bigarrena izan zen Aritz Olarte oiartzuarra, eta hirugarrena Asier Rios oreretarra. Soinu Zaharrean, B Sailean, lehenengo hiru postuak Billabonako eta Elgoibarko dantzariek eskuratu zituzten. Sailkapena Aurresku Txapelketa (A Saila) Aimar Odriozola. Ibarra. Aitor Lasa. Donostia. Iker Belintxon. Lezo. Soinu Zahar (A Saila) Nerea Bideira. Oiartzun. Nora Fraile. Lezo. Katerin Artola. Oiartzun. Aurresku Txapelketa (B Saila) Beñat Salegi. Errenteria. Aritz Olarte. Oiartzun. Asier Rios. Errenteria. Soinu Zahar (B Saila) Ane Urruzola. Billabona. Ane Espilla. Elgoibar. Andrea Arregi. Elgoibar.

admin

Angela Vilariñok irabazi zuen Hondarribiko V. Rallysprinta

Angela Vilariñok eskuratu zuen Hondarribiko V. Rallysprintaren garaipena larunbatean.  71 parte hartzailetatik, askok ez zuten lasterketa bukatu, eta garaipena eskuratzeko faborito zen Ander Vilariño ere, istripua izan eta probatik kanpo geratu zen....

admin

Asteburu kaskarra herriko futbol taldeentzat

Erdipurdiko jardunaldia izan da asteburu honetakoa Erregional Preferente mailako herriko taldeentzat: Touringek galdu egin du eta Beti Onak, berriz, berdindu. Sailkapenaren zuloan sartuta dabilen Irun 1902 taldea zeukan aurrez aurre Touringek etxetik k...

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 13

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan: Hiru kortxea.

admin

Kromoak aldatzen ibiliko dira Zumardian

Kromoak trukatzeko deialdia egin dute beste behin, eta bihar kromoak biltzen aritzen dieten guztiak Pelukasen kiosko aurrean elkartzera animatu dituzte. Bilduma berriak agertu direla eta (Adrenaline X, Invizimals, Bob Esponja, Dora la exploradoraren pa...

admin

Ereintzak BM Corralesen kontra jokatuko du etxetik kanpo

Espainiako lehenengo mailan dabilen Ereintza eskubaloi taldeak BM Corrales talde kantabriarraren kontrako lehia izango du gaur. Kantabriarrak ez dabiltza oso fin denboraldian, eta azken hirugarren tokian daude sailkapen nagusian. Errenteriarrak, aldiz,...

admin

Lana bilatzeko tailerrak antolatu ditu Bidasoa Bizirik-ek

Bidasoa Bizirik-ek, El Espazio bulegoaren bitartez, formaziorako eta lana bilatzeko bost tailer antolatu ditu datorren asterako. Goizane Alvarez Bidasoa Bizirik-eko presidentean jakinarazi du tailerrak “lan bila daudenen beharren arabera” p...

admin

Kantu kantari, gaurkoan txistulariekin

Hileko bigarren larunbata da gaur, eta oraingoan ere ez du hutsik egin kantu jirak. Eguerdiko hamabietan udaletxearen aurrean bildu dira kantariak, eta euskal kantak abesten aritu dira. Gaurkoan, gainera, udal txistulari bandak girotuta egon da erronda...

admin

Bateletan San Pedrok irabazi, Hibaika bigarren

Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zen atzo Donibane Lohizunen eta emaitza oso onak lortu zituzten eskualdeko ontziek. Seniorren Mailan, San Pedrok irabazi zuen, eta Hibaika bigarren izan zen. Gazteen Mailan San Pedrok eta San Jaune...

admin

Zinemaldi Arkeologikoaren hamaikagarrena aurkeztu dute

Oiasso erromatar museoak Bidasoako XI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa (FICAB) aurkeztu berri du. Azaroaren 15, 16, 17, 18 eta 19an izango da, eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 31an amaituko da. Oinarriak eta izen-emate orria museoaren we...

admin

Protokolotik benetako kompromisora tarte handia dagoela uste du EAJk

Irungo jeltzaleak ostiralean trenbide eremuaren berrantolamendurako protokoloaren  sinadura-ekitaldian izan ziren, beraientzat “Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) lehentasuna” delako. Nolanahi ere, ostiralekoari “behar bain...

admin

Trenbide eremua birmoldatzeko protokoloa sinatu zuten ostiralean Espainiako Gobernuak, Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udalak

Hiriko trenbide eremua birmoldatzeko erakundeen arteko protokoloa sinatu zuten ostiral arratsaldean udaletxeko bilkura aretoan. Dokumentua joan zen urteko abenduan adostu zuten Madriden Espainiako Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako F...

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 14

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. Edurne Viñasek Lilatoia komentatuko du. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ko zuzendari den Urko Etxebesteren eskutik, Oarsoaldeko kronika. 12:10ean: Aitor Etxeberria alkatea....

admin

Trintxerpe, Inauterien hiriburu

Inauteriek Trintxerpeko kaleak hartu dituzte. Atzo arratsaldeko eta gaueko ekimenak jendetsuak izan baziren, gaur (larunbata) Pasaiako barrutiko kaleak, Euskadi etorbidea batez ere, jendez gainezka izan da. Izan ere 16:30etik aurrera konpartsen desfilea egiten ari dira bertan: 22 konpartsa parte hartzen ari dira bertan, ehunka parte-hartzailerekin. Jendetza izugarria dago ere desfilea ikusten. Ondoko irudi galeria gaurko konpartsen desfilekoa da. Gaur gauean parranda giroa tabernetan eta elkarteetan egongo da batik bat. Bihar, bakailaoa portuko uretara botako dute, Inauteri berantiarrenei agur esateko. Honakoa da biharko (igandea, 13) egitaraua: 16:30ean. Trintxerpeko konpartsen desfilea. 19:30ean. Errenteria-Oreretako Amulletako Danborraren Kofradiakoak kalera aterako dira. 20:00etan. Bakailaoaren ehorzketa.

admin

104 zorion, Maria Iriarte!

Maria Iriarte Etxebeste hondarribiarrak 104 urte bete zituen hilaren 6an. Hori dela eta, Juan Mari Altuna Hondarribiko Udaleko zinegotzia Iriarterekin  izan zen lore sorta bat eskaini eta zoriontzeko asmoz. Ekitaldi hunkigarria izan zen eta han izan ziren bere familiartekoak, hainbat belaunalditakoak.

admin

Zortzi Lan Domina eman ditu Herriko Etxeak

Herriko Etxeak Hendaiako zortzi langileri Lan Domina eman die. Ekitaldia joan den ostegunean egin zuten Herriko Etxean. Honakoak dira langileak: 20 urte lanean egin dituztenak: Amaia Balerdi-Vignasse; Jean Jacques Berra; Christophe Calvo; Françoise Elissalde (Intzurako sindikatua); Frederic Larralde eta Veronique Leroux. 30 urte lanean egin dituztenak: Michel Zamora. 35 urte lanean egin dituztenak: Bernard Laville. Dominak eman ondoren, aperitifa egin zuten. Oroigarriak ematen Jean Baptiste Sallaberry Hendaiako alkatea eta hainbat udal arduradun izan ziren.

admin

Stock azokan, aukeren bila

Herritar ugari hurbildu dira gaur goizean Merkatuzarren egiten ari diren Stock Azokara. 22 erakustokietan zehar arropa, zapatak, ile-apaindegiko produktuak eta beste zenbait produktu prezio onean erosteko aukera izan dute. Kamisetak 6 euroan, 10ean, 15...

admin

Hondarribia-Irun, Ibizan, Europara begira

Atzo (ostirala) jaon ziren Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldeko jokalariak Ibizara, gaur, bertako taldearen kontra Emakumeen Saskibaloi Ligako 22. jardunaldiko partida dutelako. 19:00etan hasiko da norgehiagoka Santa Eulalia pabilioian. Sailkapen nagusian bidasoarren gainetik doan taldea da Ibizakoa, garaipen batera. Hala, Hondarribia-Irunek gaurko lehia bi puntu baino gahiagogatik irabaziko balu (joaneko partidan 62-64 irabazi zuten baleartarrek Hondartzan), Europan jokatzeko postuetan sartuko lirateke Pepelu Mugikaren neskak. Talde indartsua da Ibiza. WNBAn (emakumeen NBA) jokatu duten bi jokalari dauzka, Thorburn eta Rasmussen; Espainiako selekzioarekin jokatu duten bi jokalari dituzte (Silvia Morales eta Paula Seguí), eta Ingalaterrako selekzioarek in jokatzen duen Butler ere kontuan hartzeko jokalaria da.

admin
Gehiago