Udalak hitzarmena sinatu du Hamaika Telebistarekin

Oiartzungo Udalak eta Hamaika Telebistak hitzarmena sinatu zuten pasa den asteazkenean. Aitor Etxeberria alkateak eta Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendari orokorrak hitzarmenaren garrantzia nabarmendu zuten, “euskarazko komunikabideak zabaltzeko ezinbestekoak baitira gisa honetako lankidetzak”. Oiartzunek 2005an Euskararen Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) onartu zuen eta bertan, besteak beste, aitortu zuen euskarazko komunikabideak sustatzea eta laguntzea lehentasunetako bat dela, euskararen normalizazioaren bidean. Oiartzungo Udalak 6.000 euroko hitzarmen komertziala sinatu du Hamaika Telebistarekin 2011 urterako. Horren truke, Udalak publizitateko tarteak izango ditu Hamaika Telebistan. Euskara eta informazio lokala Udalak, gogorarazi duenez, euskararen erabilera esparru guztietara zabaldu nahi du. Pasa den asteazkenean, Udalak Hamaika Telebistaren zabalkundean laguntzeko konpromisoa hartu zuen, “euskararen normalizaziorako ezinbestekoa delako ikus-entzunezko munduan ere euskararen presentzia bermatzea eta herritarrek euskaraz bizitzea sustatu eta bermatzeko, esparru guztietan”. Zenbait urtetako hutsunea bete nahi du orain Hamaika Donostia Telebistak, herrietako informazioa ere eskaintzen baitu —lehen eskualdean Oarso Telebista zegoen—. Hitzarmenak, telebistan Oiartzunen eta oiartzuarren presentzia bermatuko du. 2010etik Donostia inguruan Hamaika Telebista euskara hutsean emititzen den katea da. Geroz eta etxe gehiagotan hartzen da, telebista digitalari esker, baita Oiartzunen ere. 2006an hasi zen Hamaika Telebistaren ibilbidea, sustatzaileek Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea SA sortu zutenean. 2009ko otsailean egin zuen lehenengo emisioa Bilbo ingururako, eta 2010 hasieratik, [...]

Oiartzungo Udalak eta Hamaika Telebistak hitzarmena sinatu zuten pasa den asteazkenean. Aitor Etxeberria alkateak eta Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendari orokorrak hitzarmenaren garrantzia nabarmendu zuten, “euskarazko komunikabideak zabaltzeko ezinbestekoak baitira gisa honetako lankidetzak”.

Oiartzunek 2005an Euskararen Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) onartu zuen eta bertan, besteak beste, aitortu zuen euskarazko komunikabideak sustatzea eta laguntzea lehentasunetako bat dela, euskararen normalizazioaren bidean.
Oiartzungo Udalak 6.000 euroko hitzarmen komertziala sinatu du Hamaika Telebistarekin 2011 urterako. Horren truke, Udalak publizitateko tarteak izango ditu Hamaika Telebistan.

Euskara eta informazio lokala
Udalak, gogorarazi duenez, euskararen erabilera esparru guztietara zabaldu nahi du. Pasa den asteazkenean, Udalak Hamaika Telebistaren zabalkundean laguntzeko konpromisoa hartu zuen, “euskararen normalizaziorako ezinbestekoa delako ikus-entzunezko munduan ere euskararen presentzia bermatzea eta herritarrek euskaraz bizitzea sustatu eta bermatzeko, esparru guztietan”.

Zenbait urtetako hutsunea bete nahi du orain Hamaika Donostia Telebistak, herrietako informazioa ere eskaintzen baitu —lehen eskualdean Oarso Telebista zegoen—. Hitzarmenak, telebistan Oiartzunen eta oiartzuarren presentzia bermatuko du.

2010etik Donostia inguruan
Hamaika Telebista euskara hutsean emititzen den katea da. Geroz eta etxe gehiagotan hartzen da, telebista digitalari esker, baita Oiartzunen ere.

2006an hasi zen Hamaika Telebistaren ibilbidea, sustatzaileek Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea SA sortu zutenean. 2009ko otsailean egin zuen lehenengo emisioa Bilbo ingururako, eta 2010 hasieratik, Donostia inguruan ere ikusten da katea.

Telebista katearen hurrengo erronka, emisioa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osora hedatzea da.

Hamaika Telebistak bere burua “euskaldun eta euskaltzale, gertukoa eta Euskal Herrikoa, baterakoia eta zabala, independentea, profesionala eta kalitatezkoa, parte-hartzailea eta aurrerakoia” bezala definitzen du.

Sustatzaile ugari izan ditu Hamaika Telebistak: CMN TV (Deia edota Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratzen enpresa), EKH (Gara eta Le Journal argitaratzen dituena), EKT (Berria edota HITZA-ren argitaratzailea), Elkar, Euskaltel eta Bainet TV.

Aitor Etxeberria alkatea eta Iñaki Uria telebistako zuzendari orokorra.

Aitor Etxeberria alkatea eta Iñaki Uria telebistako zuzendari orokorra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.