2011/3/29

Ezker abertzalearen osoko zuzenketa aurrekontuari

Bideratzerakoan epeak errespetatu ez dituztela eta, aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die ezker abertzaleak «25 eguneko epean ez baitugu sakonean aztertzeko aukerarik izan». Horren harira, astelehen eguerdian ezker abertzaleak egindako agerraldian Gobernu Taldeak aurrekontuak osatzeko  garaian erabili duen “bat-batekotasuna” salatu du. Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontuari  kudeaketa tresna baino, “tramite hutsa” iritzi dio Karlos Murua zinegotziak. Izan ere, kontuan izanik maiatzaren 22an udal hauteskundeak izango direla, aurrekontua onartzekotan egungo Gobernu Taldeak ez luke  hori kudeatzeko denborarik. Hala, “hurrengoei ardura ezarri eta asmoak baldintzatzen ariko ginateke”, gaineratu du Muruak. Gastu sozialaren murrizketa Aurrekontuak talde baten  asmoen eta proiektuen isla izateaz gainera finantza eta ekonomia plan baten barruan txertatu behar dira ezker abertzalearen iritziz “Gobernu Taldearen  aurrekontuak, baina,  kontuak orekatzea bilatzen du eta epeak betetzea, besterik ez”, gaineratu du Muruak.  Horrekin batera, aurrekontuek Gobernu taldea osatzen duten alderdien “politika soziala zein den” argi erakusten duela nabarmendu du Santi Angulo zinegotziak. Azken honek, gogor salatu du gastu sozialek aurrekontuan duten murrizketa handia “gastu arrunta berdin mantendu eta beharrezkoak ez diren gastu asko desagertzen ez diren bitartean, herritarrek dirulaguntzen bidez, edo beste laguntzen bidez jaso behar duten dirua murrizten da izugarri”. Irizpide baztertzaileak Herriko elkarteek jasotzen dituzten dirulaguntzak ere izan ditu hizpide Angulok. Bere esanetan “batzuei [...]

admin

Ondartxo Abesbatzaren kontzertua bihar, Antxon

San Pedroko Ondartxo Abesbatzak kontzertua emango du gaur, 20:00etan, Pasai Antxoko San Fermin parrokian. Kontzertu koral eta instrumental ugari ari dira izaten azken egunotan Antxon. Lehengo igandean bukatu zen, hain zuzen, Pasaitarra Musika Bandak an...

admin

Wifi guneak zabaldu ditu Udalak herriko sei gune publikotan

Aurrerantzean bada Pasaian era askean Internetara konektatzerik. Udalak wifi guneak zabaldu berri ditu, Interneten erabilera errazteko asmoz. Zehazki ondoko gune hauetan jarri dute wifi: Trintxerpeko, San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko liburutegietan,...

admin

Udalari eta herriari dohaintza

Arditurriko meategietako historia berreskuratzeko urrats polita egin zuen hilaren 11n Udalak. Antonio Etxebeste Irigoien Arditurriko langile izanaren familiak, Belgikako erreinuaren eskutik Etxebestek jasotako diploma eta domina eman zizkion Oiartzungo Udalari. Arditurriko meategietan 25 urtez lan egiteagatik jaso zituen opari horiek Etxebestek. Haren bilobek, Arantza eta Itziar Lekuonak, Aitor Etxeberria alkateari eta Kristina Brit Arditurriko meategiak kudeatzen dituen OTASA enpresako kudeatzaileari eman zizkioten biak dohaintzan. Arditurriko ‘Naparra’ Antonio Etxebeste Irigoien lesakarra zen jaiotzez, eta askok Naparra goitizenez ezagutzen zuten Oiartzunen eta inguruko herrietan. Ugaldetxoko Azaleneko alabarekin ezkondutakoan Oiartzunera etorri zen bizitzera eta 1928. urtean hasi zen lanean Arditurriko meategietan. Bilobek azaldu dutenez, bagonetekin aritzen zen lanean aitona. Hasieran, Belgikako enpresa batek ustiatzen zituen meategiak, baina gero Compañia Asturiana de Minasi saldu zion enpresa horrek Arditurri. Enpresa horrentzako lanean ari zela hartu zuen erretiroa Etxebestek. Bitxikeriak ere kontatzen dituzte bilobek: “Erretiratu zenetik hil arte, ikatza dohainik jaso zuen aitonak. Gogoratzen dugu hilero etortzen zela kamioia etxera”. Etxebeste duela 35 urte hil zen, eta Arantza Lekuona bilobaren etxean zeuden hilaren 11n Udalari emandako domina eta diploma. Duela bizpahiru urte Arditurriko Interpretazio Zentroa bisitatu zuenean, material horrentzako toki egokia izan zitekeela pentsatu zuen. Hala, Udalari dohaintza egitea erabaki zuen familiak: “Badakigu maitasunarekin zainduko dutela [...]

admin

‘Flysch, Haitzen Hitza’ dokumentala emango dute etzi

Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoak antolatuta, Asier Hilario eta Alberto J. Gorritiberearen Flysch, Haitzen Hitza dokumentala ikusteko aukera izango da etzi, 19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Zumaiako fenomeno geologikoari buruzkoa da eta egi...

admin

Kale Nagusiko galtzada harriak konponduko dituzte

Kale Nagusiko galtzada harriak konpontzen hasi dira egunotan, eta ondorioz, astelehenetik Kale Nagusiko trafikoa murriztu egin dute. Bizilagunak eta zamalanetarako ibilgailuak igaro ahal dira soilik, goizeko 7:00etatik eguerdiko 15:00ak arte, eta azken...

admin

Mus txapelketa jokatuko dute apirilaren 2an

Korrika Kulturalaren baitan, mus txapelketa jokatuko dute apirilaren 2an (datorren larunbatean) Lezon. Ibai-Ondon izango da txapelketa, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

admin

Xabier Cazorlak European Cup txapelketa irabazi du Andaluzian

Xabier Cazorla judoka lezoarra geldiezin dabil. Beste urrezko domina bat lortu zuen herenegun Fuengirolako (Malaga, Espainia) European Cup txapelketan. Hainbat herrialdetako arerioak izan zituen Usurbil Judo Taldeko lezoarrak 17 urtez azpiko kategorian...

admin

Paco Buenoko boxeolariak Espainiako Txapelketan

Datorren apirilaren 11tik 16ra Espainiako Boxeo Txapelketa jokatuko da Bilbon, eta Errenteria-Oreretako Paco Bueno eskolako hiru boxeolarik parte hartuko dute. Hain zuzen, hilaren 26an Sestaon (Bizkaia) jokatutako Euskadiko Txapelketan lortu zuten Espa...

admin

Marka goxo bat hautsi nahi du Gazte Foruak

Herriko Gazte Foruak, AEKren laguntzaz eta  Korrika Kulturalaren barruan, marka bat hautsi nahi du apirilaren 9an (datorren larunbatean). Aurreratu dutenez, marka goxo bat izango da. Datorren astean jakinaraziko dute zer izango den, baina herritarrei ...

admin

Pasaiak puntu bakarra gehitu du asteburuan

Bana berdindu du Pasaiak Berioren kontra eta honenbestez puntu bakarrarekin konformatu beharko dute zuri-gorriek. Hurrengo partida etxetik kanpo dute ere bai, Hernaniren kontra, larunbatean. Hernani sailkapeneko bigarren postuan da, 61 punturekin, eta ...

admin

Trintxerpek galdu du Hondarribiren kontra

Bi golen aldearekin irabazi dio Hondarribik Trintxerperi. Kontrario zuzenak dira bi taldeak, sailkapenean elkarren segidan baitabiltza azken asteetan. Orain, Hondarribiak hartu dio aurre Trintxerperi. 33 punturekin sailkapeneko hamaikagarren postuan di...

admin

Ezker abertzalearen osoko zuzenketa aurrekontuari

Osoko zuzenketa aurkeztu die ezker abertzalea aurrekontuei

admin

Abaraxka: martxoak 29

Abaraxkako bazkideek antolatutako eguna izango da gaur. 16:30etik 19:30era bazkideek erabakitakoa egingo dute ludotekan.

admin

Sabino Aranara iritsiko da Metroa, eta ez Hondarribiko hondartzara

Udalak iragan astean Donostialdeko Metroak Hondarribian izango duen eraginari buruzko informazioa jaso zuen. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak azaldu duenaren arabera, “azkenean lortu dugu Metroko proiektuari buruzko infomazioa. Gaia oraindi...

admin

Udalarekin lehenbailehen elkartzeko eskatu diote Sabecoko langileek Muriasi

Gaur amaitzen zaie enplegua erregulatzeko espedientea Sabecoko langileei, eta oraindik ez dakite euren etorkizuna Niessen merkataritza zentroan egongo den. Errenteriako Bozeramaileen Batzordeak urgentziazko eta ezohiko bilera eskatu zion Murias Center 4ri dosierra amaituko zela eta, baina oraindik ez da egin bilera hori. Egoera horren aurrean langileek uste dute Murias Center 4 bilera nahita atzeratzen ari dela, horrela langileek eskatzen duten subrogazioaren zama gainean ez eramateko. Gaur egin duten agerraldian azken mugimenduen berri emateaz gain, iragarri dute itxialdia egingo dutela langileek euren seme-alabekin egoera konpontzen ez den bitartean. Hala ere, ez dute esan noiztik aurrera egingo duten itxialdi hori. Agerraldian udal talde guztien babesa izan dute Sabecoko beharginek, nahiz eta PSE-EEko kideek ezin izan duten joan. Han izan dira, Marisa Martin enpresa batzordeko kidearekin batera, Jose Ignacio Irastorza (EAJ), Jose Manuel Ferradas (EB), Karlos Murua (ezker abertzalea), Mari Angeles Bastos (PP), Ibai Iturria (Hamaikabat). Sindikatuen izenean, Xabier Perez (ELA) eta Iker Callao (LAB) izan dira. Guztiek bat egin dute eskaera batekin: Murias Center 4k kudeaketak bizkortu ditzala supermerkatura bideratuta dagoen lokalean operatzaile bat jartzeko —hautagaiak badirela esan dute—, eta era berean, Udalaren eskaerarekin bat eginez hurrengo operatzaileari egungo lan taldea subrogatzea exijitzeko. Espedientea luzatzeko eskaera Eusko Jaurlaritzako Lan Ordezkaritzarengana ere zuzendu [...]

admin

Lonjaren proiektuaren gaineko asanblea deitu dute biharko

Lonja berriaren proiektuaren gainean lan egiteko San Pedron  eratu zen Lonja Batzordeak herritarrak deitu ditu biharko (hilak 30), asanbleara. 19:30ean bilduko dira, Udal Aretoan. Lehengo martxoaren 7an, Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek lonjaren...

admin

Chinebral Gamuetara joango da Girizia

Chinebral Gamueta Aragoiko mendia igoko dute Giriziako mendizaleek asteburu honetan. Iganderako aurreikusi dute igoera, baina asteburu pasa joango dira. Larunbatean aterako dira Haurtzaro Ikastolatik, 15:30ean eta Linzara (Aragoi) joango dira. Gaua ber...

admin

Abuztuaren 21ean jokatuko da Pasaian San Miguel Ligaren barruko estropada

Aurtengo San Miguel Ligak badu egutegia. Lehengo larunbatean onartu zuten, TKE Ligako bazkideek Bermeon egin zuten hirugarren Batzar Orokorrean. Ekainean hasiko da Liga, Bordelen egingo duten erakustaldi estropadarekin. Lehengo estropada puntuagarria, ...

admin
Gehiago