Oiartzungo Emakume Taldeek film emanaldia iragarri dute biharko. Ohiko moduan, 17:00etan izango da, Karaez kaleko lokalean.
Hatsa elkarteak etzirako Olerkarien Eguna antolatu du, eta Mikelazulon elkartean poesia errezitaldia egingo dute, 19:00etatik aurrera. Parte hartzea irekia izango da.
Sei urte, ia 40 kontzertu, eta maketa eta disko bat. Hori izan da Birracel talde errenteriarrak utzitako ondaretxoa. Izan ere, dagoeneko ibilbidea amaitzeko garaia dela erabaki dute, eta bihar, azken kontzertua emango dute gaztetxean. Ex-Pañolak talde...
Beldurrezko istorioak izango dituzte gaur Abaraxkan, 16:30etik 19:30era.
Ezker Batuak Lezoko alkategaia aurkeztu du. Juan Cendon izango da koalizio ezkertiarraren zerrendaburua. Aurreko udal hauteskundeetan hirugarren postuan joan zen Cendon. EBk jakinarazi duenez, ibilbide luzea du mugimendu ekologistan. “San Markoko zabortegiaren kontrako borrokan paper nabarmena jokatu zuen, baita Donibaneko termika ixteko eskatzen zuen borrokan ere”, esan du koalizioak. Gaur egun errauste-plantaren aurkako mugimenduan ari da buru belarri. “Euskal ezker ez independentistaren hautagaitza bakarra” aurkeztu du EBk Lezon, eta orain arte lortu duten ordezkaritza errepikatzea helburu dutela adierazi dute. “Ingurugiroaren eta osasunaren alde” EBk azaldu duenez, herritarren parte hartzea bultzatuko du, “batez ere Lurraldeko Zatikako Plana aurkakotasuna azaltzeko edo badiaren birgaitzerako”. Bi gai horiek Lezori eragiten diotela nabarmendu dute. Errausketaren aurkakoa da Cendon eta horregatik atez ateko bilketaren aldeko apustua egingo dute, “sistema bideragarria eta eraginkorra delako”. Horrela, lezoarren osasunaren eta ingurugiroaren defentsa egingo dutela esan dute. Gainera, gizarte zerbitzuen alde egingo dute.
Liburuaren Egunaren harira osatu dute eskaintza, liburutegiek, ikastetxeek eta Galtzagorri elkarteak. Letren leihotik aretoa. Hala du izenburua Liburuaren Egunaren harira Pasaiako udal liburutegiek, ikastetxeek eta Galtzagorri elkarteak elkarlanean ant...
Garapen Iraunkorraren Astea ospatuko dute Hendaian bihar hasi eta hilaren 7ra bitarte. IAEZI Euskal Itsasbazterrak eta Herriko Etxeak herritarren kezkak eta beharrak ezagutu nahi dituzte eta horretarako hainbat ekimen antolatu dituzte: erakusketak, hit...
Etziko Kale Ekintzan, 16:30etik 18:30era, antzinako jolasetan aritzeko aukera izango dute Doneztebe plazara hurbiltzen diren 6-12 urteko haurrek.
Uxue Urkia oiartzuarrak Espainiako Judo Txapelketa jokatuko du bihar Madrilen (Espainia). Urkiak, Gipuzkoako Txapelketa —Gazte Mailan— irabazi zuen lehenengo eta Euskadikoa gero. Ondoren, Nafarroako eta Aragoiko judokekin lehiatu, eta Espainiako Tx...
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Lore atala. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albisteak. 20:30ean: Argu...
Gipuzkoako Batel Ligako 11. jardunaldia jokatuko da etzi, Errenteria-Oreretan, 15:30ean. Eskualdeko ordezkariak ez dira faltako, eta Hibaika, Trintxerpe-Illunbe, San Juan eta San Pedro taldeek hartuko dute parte. Maila guztietan egongo da ordezkatuta O...
Gernikako Akordioa sinatu zuten herritarrek etzi Bilbon egingo den manifestaziora joateko deialdia egin dute. Autobusa ere antolatu dute, 15:30ean aterako da Panierretik. Txartelak ohiko tokitan eskura daitezke. Euskal Herriarentzat normalizazioa, lega...
2010ko aurrekontuaren likidazioa ixteko dutela gogorarazi du atxiki gabeko zinegotzi Miriam Canok. Lehengo astearteko udalbatzarraren harira, prentsa aurrera irten da H1en hautagai Mirian Cano, eta iazkoa aurrekontua likidatzeke, 2011ko aurrekontuan ...
Atzo, martxoko ohiko udalbatzarrean Udalak jakinarazi zuenez, 2010. urtean ez du zenbaki negatiborik izan. Aitor Etxeberria alkateak jakinarazi zuenez, “Udalaren zenbakiak positiboak dira, 291.000 euroko gerakina izan dugulako 2010ean. Hartutako neurriek, beraz, emaitza izan dute. Gainera, Udalak oraindik aurrezki gaitasuna mantentzen du, ia milioi bat eurokoa. Garrantzitsua da hori, bereziki, bizi ditugun garai hauetan”. Hemeretzi puntuko zerrenda jorratu zuten zinegotziek. Tartean, herri barruko garraioa (Xorrola eta taxi-busa) arautzeko erregelamenduari hasierako onarpena eman zioten, aho batez. Bestalde, beilatoki berria erabiltzeko prezio publikoak zehaztu zituzten, hori ere aho batez. Oiartzuarrek 150 euro ordainduko dute zerbitzua eta herrian erroldatuta ez daudenek, 250 euro. Udal Ikastola Partzuergoaren Estatutu aldaketaren hasierako onarpena ere onartu zuten. Arraztalo elkartearen eskaera ere aztertu zuten, Udalaren jabegokoak diren bi lur zati uzteko. Zinegotziek aho batez adostuta, Udalak Agroaldean eta Trapadan lur zati bana utziko dizkio Arraztalori bost urterako, bertan sagarrondoak landatzeko (nekazaritza ekologikorako). Olaldeko proiektua, martxan Altzibarko ALT-4 (Olaldeko proiektua) urbanizazio proiektuan sartutako obren kontratatzioa martxan jartzea adostu zuten zinegotziek. Interesa dutenek 26 eguneko epea izango dute euren proiektua aurkezteko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Altzibarko Olalde eremuan babes ofizialeko eta tasatutako 132 etxebizitza eraikitzeko proiektuak 2.850.000 euro pasatxoko aurrekontua du. Gai horrekin lotutako bi puntu mahai gainean utzi [...]
0-2 urte arteko haurrak dituzten gurasoei edo haurdun daudenei zuzenduta, edoskitze tailerra antolatu dute datorren asterako. Asteazkenean elkartuko dira, 18:00etan, Iztietako lokalean (Irun kalea, 7, behea). Informazio gehiago 685 79 65 78 zenbakian.
La Magdalena erretiratuen elkarteak bidaia antolatu du maiatzaren 9tik 15era, Andaluziara. Bertan, Conil, Chipiona, Puerto de Santa Maria, Ubrique, Arcos de la Frontera, Jerez, Kadiz, Rota, Gibraltar eta San Lucar de Barrameda bisitatuko dituzte. Joate...
Minbiziaren aurkako Europako Eguna dela eta, Isabel Montalvo Kutxako Institutu Onkologikoko digestio aparatuaren espezialistak Prebenitu ahal da minbizi kolorrektala? izenburuko hitzaldia emango du gaur Ficoban, 19:00etan. Hitzaldiaren ondoren mendari...
Revolutionary Brothers taldeak kontzertua emango du etzi, 23:00etatik aurrera, Laket tabernan. Ez dira bakarrak izango, ordea, oholtzaren gainera igoko direnak larunbat gauean, King Konsul & Yanuk ere parte hartuko baitutelako. Reggae eta hip hop doinuak ez dira faltako.
Hondarribia kaleko CANeko sukurtsalak risoterapia tailerra antolatu du gaur 18:30ean. En positivo taldeko Ainhoa Ruizek eskainiko du, helduentzat.