Ondartxo Abesbatzaren kontzertua bihar, Antxon

San Pedroko Ondartxo Abesbatzak kontzertua emango du gaur, 20:00etan, Pasai Antxoko San Fermin parrokian. Kontzertu koral eta instrumental ugari ari dira izaten azken egunotan Antxon. Lehengo igandean bukatu zen, hain zuzen, Pasaitarra Musika Bandak an...

San Pedroko Ondartxo Abesbatzak kontzertua emango du gaur, 20:00etan, Pasai Antxoko San Fermin parrokian. Kontzertu koral eta instrumental ugari ari dira izaten azken egunotan Antxon. Lehengo igandean bukatu zen, hain zuzen, Pasaitarra Musika Bandak antolatutako Musika Astea. Bi kontzertu izan ziren lehengo  igandean. Trintxerpeko Illunbe Musika Bandak Gure Zumardian jo zuen eguerdian. Eguraldiak ez zien gehiegi lagundu, euria ari baitzuen eta arkupetatik entzun behar izan zutelako herritarrek kontzertua. Arratsaldean KUP taldearen kontzertua izan zen parrokian, eta 100dik gora lagun izan ziren bertan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.