2011/3/29

Euskararen Plan Estrategikoa eztabaidatuko dute gaurko udalbatzarrean

Legegintzaldiko azken udalbatzarra egingo dute gaur, 18:30etik aurrera, Arizabalon. Besteak beste, Euskararen Plan Estrategikoa dago onartzeko aurkeztuko dituztenen artean, baita Donibaneko eraikin sozio kulturalaren lanen lehen fasearen onarpena. Hori...

admin

Udaltzaingoak eko-motoa aurkeztu du

Irungo udaltzaingoak ibilgailu berria aurkeztu zuen atzo, hiriko kaleak patruilatuko duen lehen moto elektrikoa. Luma enpresak garatu du, eta Lemev izenarekin bataiatu dute. Datozen asteetan hasiko dira probatzen, hiru hilabetez udaltzainen flotan sart...

admin

Udalak hitzarmena sinatu du Hamaika Telebistarekin

Oiartzungo Udalak eta Hamaika Telebistak hitzarmena sinatu zuten pasa den asteazkenean. Aitor Etxeberria alkateak eta Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendari orokorrak hitzarmenaren garrantzia nabarmendu zuten, “euskarazko komunikabideak zabaltzeko ezinbestekoak baitira gisa honetako lankidetzak”. Oiartzunek 2005an Euskararen Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) onartu zuen eta bertan, besteak beste, aitortu zuen euskarazko komunikabideak sustatzea eta laguntzea lehentasunetako bat dela, euskararen normalizazioaren bidean. Oiartzungo Udalak 6.000 euroko hitzarmen komertziala sinatu du Hamaika Telebistarekin 2011 urterako. Horren truke, Udalak publizitateko tarteak izango ditu Hamaika Telebistan. Euskara eta informazio lokala Udalak, gogorarazi duenez, euskararen erabilera esparru guztietara zabaldu nahi du. Pasa den asteazkenean, Udalak Hamaika Telebistaren zabalkundean laguntzeko konpromisoa hartu zuen, “euskararen normalizaziorako ezinbestekoa delako ikus-entzunezko munduan ere euskararen presentzia bermatzea eta herritarrek euskaraz bizitzea sustatu eta bermatzeko, esparru guztietan”. Zenbait urtetako hutsunea bete nahi du orain Hamaika Donostia Telebistak, herrietako informazioa ere eskaintzen baitu —lehen eskualdean Oarso Telebista zegoen—. Hitzarmenak, telebistan Oiartzunen eta oiartzuarren presentzia bermatuko du. 2010etik Donostia inguruan Hamaika Telebista euskara hutsean emititzen den katea da. Geroz eta etxe gehiagotan hartzen da, telebista digitalari esker, baita Oiartzunen ere. 2006an hasi zen Hamaika Telebistaren ibilbidea, sustatzaileek Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea SA sortu zutenean. 2009ko otsailean egin zuen lehenengo emisioa Bilbo ingururako, eta 2010 hasieratik, [...]

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 29

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark zientzia saioa. 11:30ean: LZP kaltetuek eratu duten lan taldearen gainean, elkarrizketa taldeko kide batekin. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 1...

admin
Gehiago