Etzi San Pedroko herritarrek liburutegia estreinatu ahal izango dute, lehen zutena baino bi aldiz handiagoa. Atzo inauguratu zuten. Liburutegi berria alkateordetzako hirugarren solairuan dago eta 180 metro koadro ditu. Gune hori bi zatitan banatu dute: bata haurrentzat izango da, eta beste gunean irakurtzeko tokia, ordenagailuak eta arretarako erakusmahaia daude. 8.000 ale ditu liburutegiak eta wifi gunea ere badu. 350.000 euroko inbertsioa izan duela adierazi du Maider Ziganda alkateak.
Unibertsoa nola sortu zen, zergatik, zenbat denbora… Galdera horien erantzunak herriko Luberri museoan daude. Meteoritoak ere badira ikusgai. Unibertsoaren sorreran sakondu nahi duenak Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikora joatea besterik ez du. Bertan, unibertsoaren sorrerari buruzko argibideekin erakusketa jarri dute. Meteoritoak ikusteko aukera ere badago. Behatoki astronomikoen, sateliteen eta zunda artifizialen irudiekin mamitu dute erakusketa. Baina, horiez gain, gaia ulergarriago egiteko hainbat euskarri didaktiko ere prestatu dituzte Luberrin: horien artean daude meteoritoak. Hainbat tokitan jasotakoak dira. Oiartzungo Pagoaldea industrialdean dago Luberri, Ergoien auzoan. Gaiaren gaineko informazio gehiago nahi duenak www.luberri.org webgunean lor dezake: museoaren ordutegia ikus daiteke, eta Euskal Herriko geologiari buruzko informazio baliotsua lortzeko aukera dago.
Bi mila urtez bertatik mineralak atera ondoren, Arditurriko meategiak bisitarientzako prestatu zituzten 2008an. Orduz geroztik, erromatarren ustiatze teknikak eta geologia hurbilago daude. “Laurehun gizon berrehun urtez lanean arituta ere, ez lirateke nahikoa izango meazulo hauek guztiak zulatzeko”. Juan Guillermo Thalacker ingeniariak esan zituen hitz horiek, 1803. urtean, Oiartzungo Arditurriko meazuloak bisitatu zituenean. Izan ere, duela 2.000 urte, erromatarrak hasi ziren Aiako Harriaren magalean dagoen parajeko meategiak ustiatzen; duela 30 urte arte bertatik hainbat gai ateratzen aritu ziren; orain meategiak berreskuratu dituzte, eta bisitarientzat prestatu: inguruko geologia eta meategien teknikak ezagutzeko toki aproposa da. Arditurriko meazuloetan barrena bisitaldia egitean, bisitariaren irudimena lanean hasten da. Ez da zaila ehunka erromatar —edo erromatarren aginduetara lanean zeuden oiartzuarrak— meazulo estu-estuetan minerala ateratzen imajinatzea. Gainera, Arditurrirako espresuki lur azpiko uren drainatze sistema berezia asmatu zuten inperioko ingeniariek: horri esker, bertako errekaren azpiko mailetan zeuden mineralak atera ahal izan zituzten. Meategiak eta bertako interpretazio zentroa ezagutzeko, bisita gidatuak egin daitezke. Horien informazioa www.arditurri.com webgunean lor daiteke. Erromatarren aurretik Modu masiboan, erromatarrak hasi ziren Arditurri ustiatzen. Baina inguruan aurkitutako aztarnek agerian utzi dutenez, are lehenago ekin zitzaion meatzea ustiatzeari. Ordutik, hainbat eskutatik pasatu da meategiaren jabetza: zilarra, beruna, galena zilarduna eta burdina atera zituzten bertatik. Orain, meatzeetako [...]
Gaur goizean TKE elkarteak hirugarren batzarra egin du Bermeon San Migel Ligako egutegia zehazteko, besteak beste. Liga ekainaren 19an hasiko da Bordelen (Frantzia) eta irailaren 18an bukatu, Portugaleten. Lehenengo estropada ekainaren 18an izango bada ere, ez da puntuagarria izango, erakustaldi bat egingo dute, hori ere Bordelen. Uztailaren 23an San Pedron izango da estropada; abuztuaren 20an Hondarribian eta abuztuaren 21ean Donibanen. (Egutegi osoa beherago ikus daiteke) 700.000 euroko aurrekontua Aurtengo ligak 700.000 euroko aurrekontua izango du, sariak barne. Diru sarrerei dagokionez, elkarteak 500.000 euro biltzea espero du bere babesle eta estropadetako babesleen bitartez. Cervezas San Miguel, Euskolabel eta Ambilamp dira babesleak; eta Bordele, Bilbo, Santander, Zarautz eta Getxoko udalak eta El Corte Ingles, berriz, estropadetako babesleak. Emakumeen Liga izango da TKE elkarteak Emakumeen Ligari jarraipena ematea erabaki du, “egoera ekonomikoa larria izan arren”. Euskotren izango da babeslea eta lau taldek parte hartuko dute: Bizkaiak, Kantabrika, Galiziak eta Gipuzkoak. Denboraldi honetan estropada bakoitzean ematen ziren diru sariak desagertuko dira, baina 20.000 euro emango dira liga bukaeran. Horren arabera, klub bakoitzak diru sari jakin bat jasoko du, bere sailkapenaren arabera. San Miguel Liga. Egutegia EKAINA 18: Erakustaldi estropada Bordelen (ez puntuagarria) 19: Bordeleko Bandera UZTAILA 2: Camargo 3: Bilboko Bandera 9: Moaña 10: [...]
Gaur aurkeztu du Ezker Batuak (EB) bere alkatetzarako hautagaia: Xabier Pombo. Egungo Pasaiako EBko bozeramailea alderdikidez lagunduta egon da aurkezpenean, tartean Mikel Arana alderdiko koordinatzailea, Arantxa Gonzalez batzar nagusietako ordezkaria ...
Gaurko Zuhaitzaren Egunean Arramendi hegia arbolez betetzen ari dira. 2010. urtean jaiotako errenteriarren izenak daramatzate landatzen ari diren zuhaitzek. Ekimen horrekin, pixkanaka-pixkanaka Belaunaldien Basoa eratzen ari dira, Ingurumen Sailak sust...