Aralarrek ere aurkeztu du Errenteriako alkatetzarako hautagaia, eta Iñigo Imaz izango da. Zerrenda independenteekin osatu du Aralarrek, “demokrazia, sozialismoa, euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna” komunean dituzten pertsonekin. Marina ...
Literatura dute gustuko eta idazten trebeak direla erakutsi dute. Asier Badiolaz, Garazi Alegriaz eta Aritz Olartez ari gara. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak dira lehenengo biak eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolako ikaslea hirugarrena. Euskaltzaindiak urtero antolatzen dituen Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariketako sari bana jaso dute. Herenegun eman zieten saria, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan. Aurten 217 ikaslek aurkeztu dituzte lanak sarietara, narrazioan eta poesian. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat, eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Garazi Alegriak, esaterako, bigarren saria jaso du A mailako Narrazio alorrean, Hiru urte izeneko lanagatik. Bulimiaren gaia hautatu du Garazi Alegriak: «Bulimiarekin gaixo egon den neska baten istorioa da. Hiru urte eman ditu ospitalean, eta etxeratzean sendatzeko prozesua nolakoa izan den kontatzen du», argitu du Alegriak. Lana idatzi baino egun batzuk lehenago bulimiaren gaineko film bat ikusi zuela aitortu du Alegriak, eta «ideiak hortik hartu zituela». Saria jaso eta egun berean Hitzari esan zionez, urduri izan zen oso sari banaketa bitartean, baina era berean oso pozik: « Lan bat aurkezten dudan lehen aldia da eta ez nuen saririk espero», dio zintzoki. Asier Badiolak eta Aritz Olartek, bien bitartean, olerki alorreko sariak eskuratu dituzte. A mailako hirugarren saria eskuratu [...]
Espainiako Estatuko Karate Federazioa,erakunde publiko eta gorputz kirol titulu ofizialak ematearen erantzule nagusia da estatu mailan. Federazioaren barneko sail bat da kenpo. Duela gutxi, gerriko beltzeko seigarren dan-a lortzeko azterketa egin berri du, lehen aldiz. Izan ere, orain arte aurrez aurreko borroka edo kenpoa, ez zegoen sistema horretan sartua. Bosgarren dan-era arteko sistema zegoen kenpoan. Kontua zen, nazioarteko irakasle batzuek, erakundeen aitortutakoa baino maila altuagoa zutela. Horien artean dago Shihan Vidal, Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko zuzendari teknikoa. Orain, Vidalek dagoeneko badu gerriko beltzeko seigarren dana, Espainiako Estatuko beste bi irakaslerekin batera. Baina, berez, Japonian oinarritutako eskolakoren barenan, zortzigarren dana dauka. Mundu mailan, altuenetako maila, alegia. Vidalek lortutakoari esker, kenpo praktikatzen duten eskoletako erreferentzia bihurtu da Honbu: “Lehen baino gorago, Oiartzun postu garrantzitsuan kokatu du, estatu mailan”.
Laugarrenez belaunaldien basoan zuhaitzaren eguna egingo dute eztidamu
Hondarribiko Musika Eskola bigarren hiruhilabeteko entzunaldiekin lanean dabil hilabeteotan, eta elkar trukeko kontzertua eskainiko du Zangozako Musika Eskolako Bandarekin, ostiralean arratsaldeko 18:30etatik aurrera Amuteko auzo elkartean. Juan Carlos...
Psilocybe aretoa inguruko nahiz urrutiko musika mota desberdinen erakusleiho izateko asmoz hasi eta hezi da. Denboraldia hasi zutenetik kontzertuak eskaintzen dituzte ostiral eta larunbatero eta asteburu honetan ere, punta-puntako artistak izango dira ...
Oiartzuarrak eta herrian lan egiten duten kanpotarrak kexu dira. Ekialdebus garraio publiko egitasmoa martxan jarri ondoren, Oliden kanpineko geltokia eta Arraguatik herrigunerako (H2arena, Mendingoa) kendu dituztelako dira kexu. Olidengoa —Carrefour...
Pare bat aste dira herriko sarreretan irudikoa bezalako kartelak jarri dituztela. Bat AP-8 autobidearen sarrera-irteeraren parean dago, bestea Astigarragatik Oiartzunera bidean… Kartelak argi uzten du Oiartzun UEMAko kidea dela, Udalerri Euskaldu...
Etxean jokatu arren, Ereintzak ezin izan zuen Egia Eskubaloia gainditu larunbatean, eta 27-30 galdu zuen. Orain bost puntura daukate bigarren sailkatua (Caja Segovia) errenteriarrek, eta seira liderra (Amenabar).
“Krisi garaiak direla eta, udal aurrekontua murriztu behar izan dugu”. Hala azaldu du Haritz Salaberria Lezoko alkateak. Izan ere, gaurko plenoko puntuetako bat izango da 2011 udal aurrekontuak. Salaberriak azaldu duenez, “2008ko eta 2009ko aurrekontuekin badu alderik, murritzagoa baita”. Bi urte horietako udal aurrekontuetan hamar milioi euro baino gehiago kuadratu zituzten (zehazki, 10.944.700 euro 2008an eta 10.567.2000 2009an), baina aurten proposatu dutena 7.700.000koa da. Alde hori egoteko arrazoiak azaldu ditu Lezoko alkateak: “Falta den diru zatirik nabarmenena inebrtsioena da. Izan ere, iaz bukatu ziren hainbat partida”. Horrela, Urban plana, Izartu 2 edo Espainiako Gobernuaren Herri Lanetarako Inbertsio Funtsa aipatu ditu Lezoko alkateak. Udalak ere inbertsio gutxi egingo ditu aurtengo aurrekontuetan, guztira 438.100 euro. Izan ere, Udalak “diru gutxi” duelako hartu dute erabaki hori, eta plan berrien zain geratuko dira inbertsio berriak egiteko. Inbertsio handiena, jangelan Aurtengo inbertsio zatian handiena Lezo Herri Eskolako jangelak eramango duela adierazi du alkateak. Eraberritzeak 248.000 euro balio du guztira, eta Eusko Jaurlaritzak %60 jarriko du. Zehaztu duenez, iaz martxan jarritako obrak 2010eko aurrekontuaren barnean daude. Horien artean daude S1 sektorekoak, Salva enpresa inguruko inausketa lanak… Hala ere, bestelako obra txikiak egiteko —”kaleko argiteria, zaborrontziak eta horrelakoak gauza txikiak”, alkateak esan duenez— , iazko aurrekontuaren soberakina [...]
Donostialdeko Lurralde Zatikako Planaren (LZP) aurkako lantaldeak bilera egingo du bihar, 19:00etan udaletxean. Bileraren helburua egin dituzten ekimenen berri ematea eta gaur egun planari buruz dagoen informazioa ematea. Bileran, halaber, proiektu pro...
Xenofobiaren eta arrazakeriaren kontrako XIV. martxa 11:30ean abiatuko da igandean Trintxerpeko Azokatik Donostiara bidea. Eskubide berdintasuna. Horixe SOS Arrazakeriak, Medicus Mundik eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen Gipuzkoako Koordinadorak urtero antolatzen duen martxaren aldarria eta horixe bera eskatuko dute igandean, Aqui vivimos, aqui votamos. Hiritartasuna denontzat lelopean. Jada 51 erakundek agertu diote babesa . 11:30ean abiatuko da xenofobiaren kontrako martxa Trintxerpeko Azokatik eta Donostiako Bulebarra izango dute helmuga. Gros auzoko Zurriola pasealekutik Bulebarrera batukadak lagunduko du ibilaldia. Lehengo astelehenean ospatu zen arrazakeriaren kontrako nazioarteko eguna eta horren harira hamaika ekimen ari dira egiten han eta hemen xenofobiaren kontra. Bota eskubidea Udal hauteskundeen gertutasunak boto eskubidearen aldarrikapenari indar berezia ematen dio aurten. SOS Arrazakeriaren arabera, legea diskriminatzailea da etorkinekin, Espainiako konstituzioak atzerritarrei botoa emateko eta hautatuak izateko eskubidea aitortzen dien arren, elkarrekikotasun hitzarmenak eta itunak exijitzen dituelako. Baldintza horrek eragiten du diskriminazioa, aipatu hitzarmenak ez direlako beti sinatzen, eta horrek pertsonen eskubide politikoak jatorriaren menpeko bihurtzen dituelako, SOS Arrazakeriaren arabera. Espainiak aurten, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Paraguai, Peru, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria eta Cabo Verderekin sinatu ditu hitzarmenak, baina asko izango dira botoa emateko aukerarik izango ez dutenak. Gaurko, flashmoberako deia Igandeko martxaren deitzaileek eta Usandizaga Institutuko ikasleek, gai beraren harira flashmob bat [...]
Etzidamu, hilak 26, urteroko barrikotea egingo dute Girizia elkartean, Girizia Kultur eta Kirol Elkarteak antolatuta. 21:00etan izango da. Aurrez, baina, txartelak erosi behar dira eta bihar da horretarako azken eguna. 20 euro balio dute barrikoterako ...
Koldo Mitxelenaren idazlan guztiak hamabost liburutan bildu eta sailkatu dituzte Iñigo Ruiz Arzalluz eta Joseba Lakarra EHUko irakasleek. Duela zortzi urte unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatu zuten hitzarmenak eman du bere fruitua, et...
Herenegun arratsaldean 48 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Pasaian, 21 urteko alaba erasotzea leporatuta. Fisikoki ez ezik, alaba hainbat alditan sexualki erasotzea leporatzen diote atxilotuari. Lehengo asteartean atxilotu zuten gizona, 16:00...
Udalbatzak Hiri AntolamendurakoPlan Orokorra onartu du. PSE-EEz eta PPz gain, ezker abertzaleak ere alde bozkatu du, helegiterako epea lau hilabetera luzatuta
Artebide V. enplegu proiektuak, drogen kontsumoari buruzko 5-1 Kontra antzezlana egin du, eta bihar eta etzi antzeztuko dute Hondarribian herriko gazte eta helduei zuzenduta. Antzezlanak, Hondarribian programa eta ekintza ezberdinen bidez, Prebentzio K...
Haurtzaroko eta Elizaldeko haurrak gustura ari dira parte hartzen Udalak antolatutako azken ekimenean. Ilustrazio tailerra egiten ari dira goizetan, 09:00etatik 12:00etara, Manuel Lekuona Bibliotekan: marraztu, margotu, moztu, itsatsi… Miren Goi...
Joxe Iriarte Bikila. Gorripideko kidea. Errenteria-Orereta. Madarikatuak, energia nuklearraren aroari ateak ireki zenizkioten (militarrak eta zientzialariak) guztiak! Eta batez ere, Hiroshima eta Nagasakiren gainean lehergailu atomikoa jaurtitzeko agindu (eta agindua bete) zenutenak! Madarikatuak, oreka nuklearraren aitzakiaz mundu guztia bonba atomikoaz bete zenutenak, eta Sobiet Batasuna desagertu arren, horretan jarraitzen duzuenak! Madarikatuak, “bakerako atomoak” edo arlo zibileko energia nuklearraren mozorropean, arlo militarrari laguntzeaz gain, energia arriskutsuenari bide eman zeniotenak! Eta batez ere lobby nuklearrentzat morrontzan lan egiten duzuen politikari, enpresari, zientzialari, katedradun eta idazleak! Madarikatuak, Txernobylen hondamendiaren gainean urteak pilatzen utzi eta beroketa klimatikoaren aitzakiaz energia nuklearraren aldeko sasi argudioak zabaltzen ibili zaretenak, gure (euskal) zientzialari laudatuak eta goraipatuak barne! Madarikatuak, Fukushimako hondamendiaren aurrean ere (oraindik ezer ere ez dela gertatu dioten horiek, batez ere) lobby-en kontsignak itsu-itsu zabaltzen dituztenak! Eta batez ere, tragediaren erdian nuklearraren beharra aldarrikatzen jarraitzen duten Confebask-eko bozeramaileak. Horiengatik balitz Lemoizko zentrala lanean izango genuke. Madarikatuak ere, interes partikularrengatik energia nuklearraren “dohainen” propaganda egiten ari diren langile astapotro ustelak! Eta gizarte kontsumistan goxo bizitzeko nuklearrekin ados daudenak! Eta madarikatua kapitalismoa! Ingurumenaren egoera aztertzen dituzten adituek zera esaten digute: “Mende erdian, ahalik eta etekin gehien lortzea helburu duen munduko ekonomia —kapitalista— zazpi bider handitu da, baina ekonomia hori [...]