Meteoritoei buruzko erakusketa, Luberrin

Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoak erakusketa berria du. Unibertsoaren sorrerari buruzkoa da. «Behatoki astronomikoek, sateliteek eta zunda artifizialek  hainbat irudiz hornitu gaituzte urte hauetan zehar, gure Eguzki Sisteman zehar egindako bid...

Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoak erakusketa berria du. Unibertsoaren sorrerari buruzkoa da. «Behatoki astronomikoek, sateliteek eta zunda artifizialek  hainbat irudiz hornitu gaituzte urte hauetan zehar, gure Eguzki Sisteman zehar egindako bidaietan», nabarmendu dute Luberritik. Irudiez gain, museoan, hainbat motatako meteoritoak ikus daitezke eta gaia ulergarriagoa izateko material didaktikoa ere prestatu dute. Erakusketa hainbat hilabetez egongo da Luberrin. Ondoren, Luberrirekin lankidetzan aritzen diren beste museo eta ikasgune batzuetara eramango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.