Errenteria-Oreretan bizi edo ikasten ari direnen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzeko asmoz, Euskara departamentuak 24. Maddalen Sariak antolatu ditu aurten, eta urtero moduan Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxillergoko ...
Etzidamu Errenteria Hiria Kulturgunera hurbiltzen direnek Aitona Matias antzezlana ikusteko aukera izango dute 17:30etatik aurrera Eskolatik Kalera egitasmoaren eskutik. Antzezlanean, aiton baten eta haren bilobaren historia kontatzen da eta oroitzek...
Bi taldek joko dute bihar, 20:30etik aurrera, Azkuene kaleko Mogambo Aretoan. Hard core eta punk doinuak jorratuko dituzte Gobierno Militar taldeko asturiarrek. Haiekin batera joko dute Zarauzko Ernia taldekoek. Ernia taldean, Anestesia, Metralleta eta...
Ez da hainbeste denbora jauntxoek beren feudotan agintzen zutela. Baina ni, egungo gizartean bizi naizenez, gaurkotasuna duen eskutitza bidali nahi diot Portuko presidenteari. Jaio nintzenez geroztik San Pedroko bizilaguna naiz. Portua bere garai oparoenean ezagutu nuen eta bertako nahiz kanpoko arrantzaleen bizikide izan naiz. Kaia egin baino lehen, nire herrian bainu hartzen nuen, ontzien eta txalupen artean, nire nebekin Torrean egiten nuen arrantza eta gurasoekin Ondartxon gozatzen nuen. Baina egun batean dena aldatu zen, eta lehen elkarbizitzak, harmoniak eta bakeak agintzen zuten tokian, inposaketa ezagutzen hasi ginen. Inorrekin adostu gabe nire bizitza baldintzatu duen kaia eraiki zuten, ontziola industriala eraikitzeko Ondartxo suntsitu zuten, eta hesi eta giltzarrapo erraldoiekin itxi zuten ordura arte denona izan zena; eta gure nagusien eta gu guztion lantoki izandako lonja bizi hura, bakailaoaren edo eta beste edozein arrainaren deskargan aritzen ginen hartan, itxi egin zuten. «Ez hiritartasunaren» garaiak ziren. Erakundeek inposatzen zuten eta ez zuten beren mendekoekin ezer adosten. Eta gure herriak aldatu egin zuen, Portuan agintzen zutenei gure herria ezer gutxi, ezer, axola zitzaiela ikusi genuelako. Agintari demokratikoen garaia iritsi zen, baina autoritatearen feudoan ezer ez zen aldatu. Industriaren eta arrantzaren hogei urtetik gorako krisia pairatzen ari gara eta Portuan izan diren presidenteek eta gobernuek [...]
Argazkilari baten lanak bilduta erakusketa berria dago Makutxo tabernan: Patxi Itulain argazkilariaren lanak dira. Ikusteko, tabernaren ordutegian hurbildu behar da.
Harresia zeharkatzen dabiltzan pertsonak, urteetako gatazkaren zimurdurak aurpegian ezarrita dauzkatenak, laguna galdu ondoren saminez beterik daudenak… Palestinako eta Golango herritarrak dira Mikelazulon martxan dagoen erakusketako protagonista nagusiak: Giza eskubideak, Israelgo estatuak okupatutako lurraldeetan. Hilaren bukaera arte inguru horietan ateratako argazkiak ikusteko aukera dago kultur elkartean. Enrique Pimoulier argazkilaria ibili da kamerarekin momentu horiek harrapatzen, eta orain Mundubat elkarteari esker ikusteko aukera dago. Honako hitzekin hasten da erakusketa: “Palestinarra baldin bazara, %75eko aukera daukazu mugitua edo errefuxiatua izateko, gutxienez bizitzan behin”. ‘Apartheidaren harresia’ Pixkanaka-pixkanaka bertako errealitatearen erakusgarri diren egoerak, tokiak eta pertsonak ikus daitezke erakusketan zehar. Esate baterako, apartheidaren harresia: “725 kilometrotako hormak izugarrizko mina eragiten die palestinarrei. Nazio Batuen Elkartearen azken txostenaren arabera, milaka olibondo eta nekazaritzarako lur emankorrak suntsitu ditu, hainbat etxe bota eta milaka palestinar euren lurretatik eta bizibideetatik urrundu”. Hurrengo argazkietan Jerusalem, Nabulus, Gaza eta beste zenbait gune okupatuetan bizi duten egoera erakusten du. Horietan hildakoak, atxiloketak… izaten dira etengabe. Gazako egoera bereziki larria da. 2008ko abendutik 2009 urtarrilera arte Israelek egindako erasoaldian 1.434 palestinar hil zituzten, horietatik 960 zibilak. Atxilotuen gaineko datuak ere eman dituzte: “Palestinako giza eskubideen zentroaren arabera, 1967an Israelek Palestinako lurraldeak okupatu zituenetik 700.000 palestinar atxilotu ditu; Gazako, Zisjordaniako eta Jerusalem Ekialdeko herritarren [...]
Ertzaintzak 23 urteko gaztea atxilotu du, patruilatik ihes egin eta istripua izan ondoren. Atxilotua drogen eraginpean zegoen, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Igandean, 16:15ak aldera, Ertzaintzako patruila bat Ergoien auzotik zegoen, susmagarri ...
Igandean (Hendaian) bikotekide ohiaren etxera ustez hura erasotzera joan zen gizonezkoa hil egin zen atzo. 18 urte zituen eta igandean emaztea erasotzera joan zenean, horren lagun batek aizto batekin zauritu zuen. Gizonak bizkarraren behealdean jaso zu...
Argazkian ageri diren pertsonak laster aita-amak izango dira, eta aurretik eta idatziz jakinarazi dute Oiartzungo Bake Epaitegian haurra noiz jaioko den eta euskaraz erregistratu nahi dutela. Erregistratzea haurra jaiotakoan gurasoek egin beharreko lehenengo tramite administratiboa da eta ezinbestekoa da haurra erroldatzeko, Gizarte Segurantzan alta emateko eta osasun txartela eta gainerako agiriak eskuratzeko. Oiartzunen, erregistroa liburu batean egiten da, eta, liburua gaztelaniaz bakarrik dagoenez, gaztelaniaz erregistratzen dira herriko jaioberriak. Herri batzuetan aplikazio informatiko batean egiten da erregistroa, eta horrek aukera ematen du erregistroa euskaraz egiteko. Toki horietan posible dena Oiartzunen ere egin dezatela eskatu dute agerraldian. Halaber, salatu dute haurrak laster jaiotzekoak badira ere ez dutela erantzunik jaso, eta, irtenbiderik eman ezean, beren borondatearen aurka haurrak gaztelaniaz erregistratu beharko dituztela, nahiz eta lege babesa eduki. Jabi Elizasu Oiartzungo Udaleko zinegotziak Udalaren babesa eman die eskaera egin dutenei. Udalak UEMAren mozioa onartu zuen abenduaren 1ean, eta, bertan, dagokien arduradunei eskatu zien ahalik eta lasterren jaiotza erregistroa, ezkontza erregistroa eta heriotza erregistroa euskaraz egiteko neurriak har zitzaten eta horiek euskaraz egiteko bideak jar ditzaten. Mozioaren berri herriko bake epaitegiari eta Eusko Jaurlaritzari eman zien Udalak, eta ez du erantzunik jaso. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ere babesa adierazi die eskaera egin dutenei, eta nabarmendu du [...]
Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa prestatzen dihardu Udalak, eta plana osatzeko bilerak egiten ari dira barruti guztietan herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz. Gaur, Antxoko kultur etxean da bilera (hilak 22), 19:00etatik 21:00etar...
30.000 euro jasoko ditu Portutik San Juanek eta beste hainbeste San Pedrok. Illumbek 7.000 euro jasoko ditu, eta lokalaren alokairua doan. Portu Agintaritza izango da Pasaiako hiru arraun kluben babeslea aurten ere, eta babeslegoaren gaineko hitzarmena sinatu zuten atzo, Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek, Sanpedrotarra Arraun Klubeko Josetxo Aranburuk, Illumbeko Jokin Pegok eta Pasai Donibane-Koxtapeko Antxon Sistiagak. Esker oneko agertu ziren arraun klubetako buruak, eta estima handia agertu zioten Bueni, azken bi urtean eman dien laguntzarengatik
Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoak erakusketa berria du. Unibertsoaren sorrerari buruzkoa da. «Behatoki astronomikoek, sateliteek eta zunda artifizialek hainbat irudiz hornitu gaituzte urte hauetan zehar, gure Eguzki Sisteman zehar egindako bid...
Intxorta 1937 elkarteak argitaratutako Punto final. Ultima testigo. liburua aurkeztuko dute etzi Mikelazulo Kultur Elkartean. Juan Ramon Garai, Izpi Berdea eta Maite Landinek hartu dute parte liburuaren idazketa prozesuan eta bertan “Gerra Zibila...
Asviamie elkarteak (Euskadiko Amiantoaren biktimen eta senideen elkarteak) film emanaldia antolatua zuen etzirako. Azkenean, hilaren 30ean izango da, datorren asteazkenean, Manuel Lekuona Bibliotekan. 19:30ean, La Plaza de la Musica (Musikaren plaza) d...
Hiru puntu zeuzkaten jokoan Beti Onak eta Touringek, eta Beti Onak soilik eskuratu du puntu bat, larunbatean Mariñoren kontra etxetik kanpo jokatutako lehian bana egin baitzuen. Mariño azken hirugarren dag, eta sailkapenari begiratuta irabazteko modu...
Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak ibilbide turistikoak egingo ditu GPS audiogidaren laguntzaz, Eskualdeko ikastetxe eta lanbide-heziketa zentroetako ikasleekin martxoan eta apirilean. Ibilbide turistikoak iragan ostiralean hasi zituzten Dunboa Ikast...
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark. 11:30ean: Elkarrizketa. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Finean nafarrak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albisteak (...
Martxoaren 29an telebista analogikoa betiko itzaliko da Pausun, Biriatun eta Hendaian. Erakunde publikoek informazio kanpaina abiatu dute aldaketaz informatzeko. Horien artean, Tous au numérique erakundearen autobusa Hendaiako Errepublika plazan izane...