
Gidari bat atxilotu du Ertzaintza asteburuan Oiartzunen, edanda gidatzeagatik. Irunen ere beste pertsona bat atxilotu dute. EAEn, guztira, hamalau pertsona atxilotu dituzte.

Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur Bilbon, eta Xabier Lete euskal abeslari eta olerkari oiartzuarra omenduko dute bertan. Poesia eta musika errezitaldia, Bidebarrieta liburutegian.19:30ean hasiko da. Leteren testuak eta doinuak ekarriko d...

Take Orbelaren kontra 57-53 irabazi du Saskilagunak taldeak. Garaipen garrantzitsua izan da, orain garaipen bakarra falta baitzaiei oiartzuarrei matematikoki lauko finalerako sailkatzeko. Ligako lau jardunaldi falta dira eta oiartzuarrak sailkapeneko b...

Nagusitasuna erakutsi du Oiartzun taldeak asteburuan: 8-2 irabazi dio Azpeitiko taldeari. Power Rangersek, aldiz, bina berdindu du Laskorainekin. Oiartzunek zortzigarren jarraitzen du sailkapenean eta Power Rangersek hamaikagarren.

Garaipen garrantzitsua eskuratu dute Ohorezko Erregional Mailako OKEko mutilek asteburuan. 0-1 irabazi diote Anaitasuna taldeari, Iban Pikabearen golari esker. Sailkapenean seigarrenak dira oiartzuarrak eta 41 puntu dituzte.

Irungo udalak jakinarazi du hiriko zenbait espaloietan konpontze lanak egiten ari direla, San Migel auzoan batez ere. Aurreko astearen bukaeran Zuberoa kalean hasi zituzten lanak; bertako lurra orain gutxi ingurunean jarri izan duten baldosengatik orde...

Inbertsio publiko auzoak indartzeko tresna gisa hartuta, Kaputxinoetako igerilekuak egitearekin ados azaldu da Errenteriako Hamaikabat. Ildo horretatik, Joxemari Burgos bozeramaileak adierazi du igerilekuen proiektu guztia martxan jartzea dela helburu ...

Maria Angeles Sanchezen akademiako ikasleek erakusketa jarri dute Euskadiko Kutxaren aretoan. Bihar zabalduko dute, eta apirilaren 3ra arte bisitatu ahalko da irekitze ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan eta ig...

Hondarribiko erdigunera sartzeko bidean dauden Gabarrari eta Txiplaoko biribilgunetan zuhaitzak landatu eta kontsumo txikiko argiak jarriko dituzte. Lanak iragan astean hasi zituen Kilker lorezaintza enpresak, eta Garabarriko biribilgunean pinazi pinua...

Bihartik aurrera, Indiari buruzko argazki erakusketa izango da Xenpelar Etxean. Indiako Pune gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du eta apirilaren 2ra arte egongo da zabalik. Bisita ordutegia 17:30etik 20:30era da, astelehenetik larunbatera. Punek ego...

Bizkarreko arazoen gaineko hitzaldia entzuteko aukera izango da bihar, Gezala Auditoriumean, 17:30etik aurrera. Herri Eskolako eta Lezo Institutuko Gurasoen Elkarteak antolatu du hitzaldia, Guraso Topaketen barnean. Michel Marmier doktorea izango da hi...

Bi aste barru Andoni eta Ane Cazorla judoka lezoarrak Villaviciosa de Odonen (Madril, Espainia) izango dira, 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Bertan parte hartzeko txartela, gainera, etxean lortu zuten. Herenegun Bekoerrota kiroldegian 20 urtez ...

Mikel Arana EBko legebiltzarkideak legez besteko proposamena erregistratu du Eusko Legebiltzarrean Añarbeko ingurua erreserba gune bezala izendatzeko. Horren bidez, bertako pagadiak eta hariztiak erabat zaintzea ahalbidetuko litzateke. Aranak zehaztu ...

Merezitako garaipena eskuratu dute Liga Nazionalean aritzen diren OKEko neskek. 0-3 gailendu zaizkio Aurrera de Vitoria taldeari, Nahiak sartutako gol bati eta Oihaneren biri esker. Hirugarrenak dira sailkapenean oiartzuarrak eta 42 puntu dituzte.

Mahai jolasetan ariko dira gaur Abaraxkako bazkideak, 16:30etik aurrera.

Ezker abertzaleko zinegotziek, Errenteria Garatuz udal enpresa desegiteko eskatu dute. Egindako agerraldian, enpresaren egoera ezagutzeko egin dituzten auditoria txostenek (bi guztira) Errenteria Garatuzen egoera ekonomikoa larria dela ondorioztatu dutela azaldu dute Carlos Murua, Santi Angulo eta Iñaki Queralt zinegotziek. Lehenengo txostenak “galerak 1.100.000 eurokoak izan zirela zioen eta horrek kontseilarien kezka sortu zuen.Ondorioz, kontseiluaren ez ohiko bilera egin eta bigarren txosten bat eskatzea erabaki zen” azaldu dute ezker abertzaleko zinegotziek. Bigarren txostenak, 2009 urtean Errenteria Garatuzek 1.384.745 euroko galera izan zuela dio “hau da lehenengo txostenak baino defizit handiagoa” gaineratu dute. Proposamenak Gainera, auditoriak dionez jarduerarekin jarraitzeko zailtasun ekonomikoak ditu udal enpresak “eta aurrera jarraitzekotan, galerak handiagoak izango dira. Horren ondorioz, udalak ekarpen ekonomiko handiagoa egin beharko luke” esan dute zinegotzi abertzaleek.Hala, enpresa desegiteko eskatu du ezker abertzaleak “gero eta zulo handiagoa egingo digulako” eta Errenteria Garatuzek ematen dituen zerbitzuak udalak bere gain hartzea proposatu du talde abertzaleak “horrela, zerbitzuen bikoizketa desagertzea eta gastu arruntaren gutxitzea lortuko genukelako” Elkarlanerako borondate eza Egoera ekonomiko larriaren berri ematearekin batera, Errenteria Garatuz enpresak “bere lehentasuna ahaztu duela” esan du talde abertzaleak. Babes Ofizialeko Etxebizitza sustatzeko sortu bazuten ere egun, aparkalekuak sustatzen dihardu “eta guk ez dugu gai hau lehentasuna dutenen artean kokatzen, udalak [...]

Ezezagunok antzerki taldeak Madrilgo Autismo Erakundeak antolatutako film laburren lehiaketan parte hartuko du. Irundarrek Merece la pena (Merezi du) goiburuko ikus-entzunezkoa aurkeztu dute. Lehiaketa Facebook bitartez burutuko da, eta bertan ikusi e...

Hilabeteak dira bere lehen hamarkada ospatzeari ekin ziola Antxeta Irratiak, eta ekitaldi anitz antolatu dituzte. Antxeta gauarekin hasi eta Ahotsak kolektiboaren hitzaldiarekin bukatuz. Bertso afaria, ate irekiak eta Europa Mailako Irrati Elkarteen Lehen Topaketa tarteko. Euskara, gizarte aniztasuna eta parekidetasuna ardatz izan dituen kanpaina landu dute. “Polita izan da oso, irratiaren baitan mugitu eta bere alde inplikatzen den jende kopurua anitza dela ohartzeko balio izan baitigu, lan talde bat dugu Antxeta Irratian baina ez gara sekula aspertuko laguntzaile, kolaboratzailerik gabe, inor ez garela esatez”, azaldu zuen Aitziber Zapirainek, Antxeta Irratiko koordinatzaileak. Behe Bidasoako irrati komunitario eta euskaldun bakarra da Antxeta, horrek bere alde baikor eta ezezkorrak dituelarik. Herritar, instituzio, mugimendu… jendartea osatu, eraiki eta biziarazten duten eragile ororen konfidantza irabazi du irratiak. “Ez da lan erraza izan, eguneroko indar eta esfortzuak aldiz, bere fruituak eman ditu”. Itxiera ekitaldia iragan ostegunean Hondarribiko Arma Plazan egin zuten, eta ez da kasualitatea, bertan entzun eta erabiltzen baita euskara gehien. Horrez gain, Antxeta Irratiak Hondarribian ditu bere entzule gehienak. “Gure eskualdea euskalduntzea da Antxeta Irratiaren erronka nagusienetariko bat, ibilbide horretan, ahalen araberako ekarpena egitea behintzat bai”, gehitu zuen Aitziberrek. Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria eta irratiaren laguntzailea, ere itxiera ekitaldian izan zen, “Kezkaz [...]

TAO express zerbitzua Portua auzoan izango da apiriletik aurrera erabiltzaile ororentzat eta 20 minutuz autoa doan uzteko aukera izango da. Akordioa Hondarribiko Udalak eta Higer Merkataritza Elkarteak sinatu dute eta erabiltzaileei gestio, erosketa et...

Garaipena behar eta eskuratu zuen larunbatean Hondarribiko futbol taldeak. 1-0 garaitu zuten Berio etxean eta hiru puntuak poltsikoratuta, 13. dira sailkapen orokorrean 30 punturekin. Jaitsiera postuetatik urrundu dira beraz etxeko mutilak, eta hamar p...