ELAk jakinarazi duenez, Sabecoko langileek elkarretaratzea egingo dute bihar, Donostian, Construcciones Murias enpresaren egoitzaren aurrean. Goizeko hamaiketan jarri dute hitzordua. Elkarretaratzearen bidez, Muriasi eskatu nahi diote egungo lantaldear...
A ze lepoko modernoak! Horixe gaurko gaia Abaraxka Ludotekan, 16:30etik 19:30era.
Eibarko ingeniaritza teknikoko unibertsitate eskolak IV. ProiektEibar proiektu teknologikoen lehiaketa antolatu zuen pasa den larunbatean, eta Don Boscoko elektronikako ikasleek sei proiektu aurkeztu eta sei sari lortu zituzten: Jariakinen banatzaile automatikoa; Mezuak airean sortzen dituen letrero argiduna; Internet bidez kontrolaturiko etxea; Bluetooth bidez kontrolaturiko led-en matrizea; Lerro jarraitzaile robota; eta Sumo robota. Lehengo saria Karmele Hidalgo eta Lurdes Pagadizabalek konpartitu zuten Felix Machinekin. Don Boscoko ikasleek soilik zazpi led (bonbilla txikiak) erabiliz eta horiek abiadura jakin batean biraraziz, ilusio optiko baten bidez mezuak emateko gai den proiektua aurkeztu zuten. Machinek, berriz, bi jariakin nahasteko sistema eraman zuen, guztiz programagarria eta kontrolagarria zena ukipen pantaila bidez. Bigarren saria led matrizea eta etxe telekontrolatuaren artean banatu zuten. Matrizea Asier Makazaga eta Xabier Onekak aurkeztu zuten. Mezuak hiru koloretan ateratzen dituen proiektu horren berezitasuna bluetooth bidezko kontrolean oinarritzen da. Etxe telekontrolatua duela aste bete Zaragozako XXIV. Don Bosco sari nazionalean aurkeztu zuen Hegoi Lopezek. Han saririk lortu ez zuen arren, Eibarren bigarren saria ekarri zuen etxera. Hirugarren saria bi robotentzat izan zen. Lerro jarraitzailea Iñigo Etxegiak eta Aritz Garmendiak aurkeztu zuten eta Sumo robota berriz Gorka Artolak. Bi robot horiek Deustuko unibertsitateak antolatzen duen X. Euskadiko Mikrobot-en txapelketan parte hartuko dute martxoaren 31n. [...]
Ohorezko Erregional Mailako mutilek etzi jokatuko dute asteburuko jardunaldia, Anaitasunaren kontra, 16:30ean Azkoitian.
Udaltzainen lan egutegiaren gainean negoziatzen hasteko eskatu dio H1ek Alkatetzari. «Lan harremanak auzitara eramatearen ondorioz, Pasaiako Udaleko egoera ekonomiko eskasa okerrera egingo» duela dio H1ek. Pasaiako udaltzainen aldeko ebazpenak aipa...
Mariñel egurrezko azken arrantza ontzia izango da Benta Zaharrean, garai batean zegoen karroan jarriko dutena. Barkua Benta ingurura hurbiltzen den guztiak ikusteko aukera izango du, eta nola konpontzen zuten ere erakutsiko dute.Barkua Udalak erosi eg...
Ondartxori buruzko ika-mikak ez du etenik. Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek Udalak Ondartxorako egitasmoa enkantera atera zuenean esan zituenak hautsak harrotzen jarraitzen dute. «Ia ilegaltzat» jo zuen Buenen Udalak Ondartxorako zabaldutako pr...
Asteburu honetan hasiko da Euskal Herriko Pala Txapelketan, nesketan, hiru partida jokatuko dituzte. Bi mailatan dauden banatuta jokatuko dute izena eman duten zortzi bikoteek. Mutiletan, berriz, 11 jokatuko dituzte. Pasa den asteburuan, bestalde, hama...
La Ilusion elkarteak antolatutako pedagogia libertarioei buruzko jardunaldietan Miquel Amorosen txanda izango da gaurkoan, eta El antidesarrollismo único, antikapitalismo (Antigarapen bakarra, antikapitalismoa) hitzaldia emango du, bihar, 19:00etan, X...
Gipuzkoako Bigarren Mailan aritzen diren herriko bi taldeek etxean, Elorsoron, jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Oiartzunek bihar jokatuko du, 20:30ean, Azpeitikoren kontra. Power Rangersek, berriz, etzi 16:00etan, Laskorainen kontra.
Saskilagunak taldeak etxean, Elorsoron, jokatuko du asteburuko jardunaldia etzidau igandea, 12:00etan. Take Orbela Taberna izango du aurrean. Azkeneko bi porroten ondoren, garaipena eskuratzen ahaleginduko dira oiartzuarrak.
LABek antolatuta, manifestazioa egin dute gaur goizean bankuek dituzten irabaziak eta estatuek ematen dieten finantzazioa salatzeko. Erdialdeko kaleetan ibili dira 80 lagun inguru Zuen irabaziak gure miseria; banketxeak lapurrak lelopean. “Agintean dauden politikariak, bankuen menpekoak dira Espainian nahiz Euskal Herrian; hemen bankariek agintzen dute”, adierazi dute manifestazioaren ondoren egin duten agerraldian. Gaineratu dute ados daudela diru publikoa bankuetara bideratzearekin, “baina ez egiten ari den moduan. Sistema finantzario publikoa nahi dugu, gizartearen beharrak erantzungo dituena, gehiegizko aberastasuna pilatu beharrean”. Baina egungo marko politikoan hori ezinezkoa dela iritzi diote, eta horregatik beharrezkotzat jo dute euskal herritarrek nahi duten eredu ekonomikoa Euskal Herrian bertan eraikitzea. Hala, langileek erabakitzeko eskubidea behar dutela esan dute. Ildo horretatik, Euskal Finantza Sistema Publikoaren beharra ere aldarrikatu dute. 130.000 milioi euroko irabaziak 2010ean Espainiako bankuek izan dituzten datuen berri ere eman du LABek. Hala, 130.000 milioi euro irabazi dituztela adierazi dute, eta modu berean, 230.000 milioi euroko finantzazioa eman zaiela, 230.000 milioi euro. “Horrek esan nahi du espainiar bakoitzak (ez garenok, baina erabakiak uzten ez digutenok barne) 5.000 euro jarri dituela”, zehaztu dute. “Hori gutxi balitz, ekonomia eta finantzetan adituak direnek (krisiak aurreikusi ez zuten horiek) Espainiako bankuen zuloa tapatua ez dagoela diote, eta horretarako 150.000 milioi euro [...]
Liga Nazionaleko neskek Aurrera de Vitoria taldearen kontra jokatuko dute jardunaldia, etzidamu igandea, 11:30ean, Ugaldetxon, Karla Lekuona zelaian.
Errenteriako Udaleko Kultura Sailak Poesiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Gabriel Celaya poeta omenduko dute bere jaiotzaren ehungarren urteurrena dela eta. Errenteria Hiria Kulturgunean egingo dute ekitaldia, eta omenaldiarekin batera, Jose Andres Alv...
Euroaginduen kontra Hendaiako Intzura auzoan Irati Tobar gaztea, eta Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleak egiten ari diren gose grebaren harira, elkartasuna adierazteko hainbat ekimen antolatu dituzte asteburu...
Gernikako Akordioaren sinatzaileen Bidasoko taldeak manifestaziora deitu du bihar arratsalderako, ostiralerako, “ilegalizazioen, atxiloketen eta torturen aurka” protesta egiteko. Zabaltza plazatik abiatuko da, 19:30ean, eta erdiguneko kaleak ze...
Interesatuek Udaleko Gazteria Departamentuan eman dezakete izena; eskaintza 7 eta 13 urte arteko haurrentzako da. Aldundiak 7 eta 13 urte arteko haurrentzako antolatzen dituen udalekuetan izena emateko epea zabalik da. Interesatuek Pasaiako Gazteria et...
Gipuzkoako Garraio Agintaritzak (Errenteriako eta Irungo udalak daude bertan) Mugipuzkoa webgunea aurkeztu du. Bertan, Renferi, EuskoTreni, Lurraldebusi eta Donostiako, Irungo eta Errenteria-Oreretako herriko autobusei buruzko berriak biltzen dira. Mom...