Airearen kutsaduraren kontrako neurriak zeintzuk diren gogorarazi ditu Lezoko Udalak. Izan ere, Pasa den larunbatean, Lezoren eta Pasaiako Portuaren gaineko parte-hartze zutabearen lehen jardunaldia egin zuten. Bertan, errepaso historikoa egiteaz gain, gaur egungo egoeraz hitz egin zuten. Hala, portuak egun duen eragina aztertu zute: portuak duen eragin ekonomikoa, paisajistikoa eta ingurumenari dagokiona. Azken horretan airearen kutsadura nabarmendu zuten bileran parte hartu zuten bizilagunek. Udalak aire kutsaduraren gainean zer egiten duen galdetu zuten parte-hartzaileek. Leire Beteta Lezoko Udaleko Ingurumen Saileko teknikariak adierazi duenez, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak airearen kutsaduraren gaineko hitzarmena dute, “airearen kutsaduraren eskumena Jaurlaritzak baitu”. Ikuskaritza Zerbitzua Polentzarrene kaleko neurgailuarekin airearen kalitatea zaintzen dute. Betetak adierazi duenez, eremu hori da “kutsadura gehien egoten den tokia, baina ez bakarra eta ez beti”. Kutsadura kopuru handia neurtzen dutenean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko Ikuskaritza Sailarekin jartzen dira harremanetan: “Protokoloa sinatuta dugu Ingurumen Sailarekin, eurek baitute airearen kalitatearen gaineko eskumena. Hona etorri behar dute arazorik bada”. Ingurumen teknikarik aitortu duenez, “Udalak ezin du momentu oro neurgailuko kopurua kontrolatu” eta horregatik, arazorik bada, bizilagunek deitu dezaten galdegin die: “Udaltzainekin edo Udalarekin jarri behar dute harremanetan eta horiek, zuzenean, Ikuskaritza Zerbitzua ohartaraziko dute”. Gaineratu duenez, Ikuskaritza Zerbitzua “behartuta” dago airearen kalitatearekin arazo bat [...]
Hilaren hasieratik hilaren 31ra arte, erakusketa berria dute Garmendi txokolategian. Irekita dagoen ordutegian bertara gerturatzen direnek, Txema Mendiren argazkiekin osatutako erakusketa ikusi ahal izango dute. Txokolategian hilero izaten dute erakusk...
Pasajes futbol taldeko zuzendaritzak ezohiko asanblada deitu du hilaren 25erako. Iragarri dutenez, bi puntu dituzte erabakitzeko: estatutuen egokitzapenaren onarpena batetik, eta bestetik, CD Pasajes izena Pasaia KE izenarengatik ordezkatzea. Asanblada...
Steve Mcqueenek zuzendutako Hunger filma ikus ahal izango da 19:00etatik aurrera Basari elkartean. Irlandako preso politikoek orain dela 30 urte Long Kesh espetxean egindako gose greba kontatzen du filmak. Basari Foroak antolatu du emanaldia. Biharkoa,...
Jaizkibel Mendi Taldeak Mugarrien Ibilbidearen baitako irteera egingo du igandean, Luzaidetik Orbaitzetara. Bidean, bi mugarri zeharkatu eta Txangoa(1471m) eta Urkulu (1419m) mendiak igoko dituzte. Ibilbideak 18 kilometro ditu eta 1300 metroko igoera. Hala ere, ibilbide xamurragoa ere egin ahal izango dute hala nahi dutenek. Ostiralean eman daiteke izena, 20:00etatik 22:00etara, elkarteak Antxoko Oarso kalean duen egoitzan.
Xanistebanetako Oiartzun urtekarirako idazlanak jasotzeko deialdia luzatu du Urtekari Batzordeak. 2011ko aldizkarian argitaratzeko lanak jasotzeko azken eguna maiatzaren 1a izango da. Urteroko baldintzak errespetatu beharko dituzte idazlanak argitaratu...
Hondarribiko aireportuko errepidea bikoizteko, Amuteko bidegurutzearen eta Hondarribiko herrigunerako sarreraren artean hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hondarribiko Udalarekin batera, proiektuaren proposamen berria aurkeztu du. Hainbat oztopo izan dira errepidea bikoizteko hasierako proiektuan, eta moldatu behar izan dute. N-638 errepideak trafiko dentsitate handia dauka, 26.000 ibilgailu igarotzen dira egunean, eta bide segurtasuna handitzeko helburuarekin, errepidea bi lerrotatik lau lerrotara zabalduko dute. Hiru izan dira aurkitutako oztopo nagusiak: lehenik, “Borda-Txiki Petit” etxea eta finka Euskal Herriko Kultura Ondarean katalogatu dute, eta hasierako proiektuan aurreikusita zegoen bezala ezin dute eraitsi orain, bigarrenik, Hondarribiko Aireportuak aireportuko lursailak atxikitzeari ezezkoa ematea, eta hirugarrenik, Irun eta Hondarribia artean trenbide lotura ezartzeko aurreikuspena, oraindik zehaztu gabe dagoena. Oztopoen ondorioz, ezinezkoa zuten hasierako proiektuaren bideragarritasuna eta Foru Aldundiak proposamen berria aurkeztu du. Gaur goizean Hondarribiko Udalean aurkeztu duten irtenbidea bateragarria da “Borda-Txiki Petit” etxea mantentzearekin, Aireportuaren asmoekin eta Irun eta Hondarribia arteko trenbide lotura ezartzeko aurreikuspenarekin. Proposatzen duten irtenbideak “Borda-Txiki Petit” etxea eraistea saihesten du baina ez inguruko lursail batzuk hartu behar izatea. “Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak onartu behar luke lursail batzuk hartu behar izatea, bestela, zati horretan ezinezkoa izango litzateke N-638 errepidea bikoiztea”, azaldu du gaur goizean Eneko Goiak, Bide Azpiegituretako Diputatuak. Aireportuko lursailei dagokienez, proiektu berriarekin ez dira aireportuko lursailak [...]
Musika eta klakea batuko dituen emanaldia izango da bihar, De Cyne Reynan, Tap Kon Fusion taldearekin. Klakearen eta askotariko musika estiloen fusioa eta inprobisazioa izango dira ekitaldiaren ardatzak, eta klakea bera musika tresna bat gehiago izango...
Urtarrilaren bukaeran Udal Gobernu Taldeak jakinarazi zuen inkesta egingo zuela, atez ateko bilketari buruzko herritarren iritzia jasotzeko. OiartzunBairen (OB) ustez, inkesta, ordea, ez da izan egiaztatua, gardena eta sinesgarria: “Nahi zuen ondoriora gidatu du Gobernu Taldeak”. OBk jakinarazi duenez, urtarrilaren 31n eskatu zion Gobernu Taldeari inkestaren galdetegia eta oraindik ez du jaso. Eskari horrek bi helburu zituen: “Inkestak ematen zituen datuen inguruan gure interpretazioa egitea eta inkesta egiterakoan fede txarrik zegoen ala ez egiaztatzea”. Udalak ez ditu jakinarazi emaitzak oraindik, baina OBk okerrena espero du: “Susmoa dugu nahi zuten ondoriora heltzeko gidatu dutela”. Herritarrekin bilerak Galdetegia eskuetan ez izan arren, herritarrekin bildu dela jakinarazi du OBk eta horiek jakinarazi dizkietela inkestaren nondik norakoak. Herritarrak haserre daude, OBren esanetan: “Bizilagun gehienek haserrea eta etsipena adierazi digute inkestan erantzun behar izan dituzten galderengatik. Bizilagun hauek inkestaren emaitza atez atekoaren alde ateratzeko zuzenduta zegoela adierazi digute, alde bateko galderez osatua”. Zurikeria OBk uste du Gobernuak bere burua zuritu behar duela, baina ez duela bide egokia aukeratu: “Orain, hauteskunde hauen aurrean, ulertzen dugu Gobernuak inkesta honetan aldeko emaitza behar duela bere inposizioa zuritzeko eta herritarren babesaren publizitatea egiteko. Ezin duguna ulertu da nola egin daitekeen hain era narratsean. Inkesta honen planteamenduak berriro erakusten du [...]
Ekialdebus egitasmoa martxan jartzearekin, Oiartzun eta Donostia A8 autobide bidez lotzen zituen H3 zerbitzua kendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta horrek herriko erabiltzaileen kexak sortu ditu. Ia mila sinadura inguru bildu dituzte zerbitzua berriz ere martxan jar dezaten eskatuz. Oiartzungo Udalak ere bat egin du herritar horien eskaerarekin eta linea berriro jartzeko eskatuko du. Herritarrek, ezin dute ulertu Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publikoa sustatzea helburu duela esan eta gero, zerbitzuak murriztea: “Izan ere, Oiartzun bezalako herri batentzat —komunikazioak nahiko mugatuak dituena— oso garrantzitsua da garraio publiko sare osatua eta zabala izatea”. Horregatik, Oiartzungo erabiltzaile kaltetuek zenbait ekimen jarri dituzte martxan. Horien artean kokatzen da udaleko ordezkariekin egin duten bilera. Bertan zenbait proposamen eta soluziobide aztertu zituzten. Bestalde, garraio publikoaren aldeko apustua egin behar dela uste du Udalak: “Horrek, dauden zerbitzuak egokitu eta egon daitezkeen behar berriei irtenbide ematea eskatzen du. Inolaz ez, dauden zerbitzuak kentzea”. Bide horretan, Udalaren iritziz, lehentasunezkoa izan behar luke orain arte egon diren lineak egokitzea eta mantentzea. Hala, Ekialdebus egitasmoa martxan jarri aurretik Udalak alegazioak tarteratu zituela jakinarazi du, baina «zoritxarrez», Udalaren eskaerak ez dituztela aintzat hartu. Aldundiarekin bilera Orain, herritarrek eta Udalak aztertutako proposamenak eta konponbide horiek Foru Aldundiari transmititzea baino ez da geratzen. Kaltetuak [...]
Oiartzungo Udalak antolatuta, ilustrazio tailerra dago martxan Manuel Lekuona Bibliotekan, atzotik. Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Eskolako haurrentzako da. Aste honetan eta hurrengo astean egongo da martxan, goizez, 09:00etatik 12:00etara. Miren Go...
El Watanetik gogorarazi dutenez, aurten ere ari dira Oporrak bakean proiektuan lanean. Familia berriak behar dituzte udan Saharako haurrak etxean hartzeko. Lehenbailehen jakin nahi dute boluntariorik badagoen. Hala, interesdunek 605 71 36 92 zenbakira ...
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten astelehenenean, ustez furgoneta bat lapurtzeagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, Irunen lapurtu zuten furgoneta batekin atzeman zuten 27 urteko gizon bat Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, her...
Oiarpeko pilotariek galdu egin dute Arabaren kontra, Gravn Txapelketan, Gazte Mailan, binaka. Oiarpeko Gurutzaldek eta Imazek, 23-40 galdu zuten arabarren kontra. Zizurko (Nafarroa) Kadete Mailako Lau t’erdiko Txapelketan, berriz, garaipena eskuratu ...
Gipuzkoako Batel Ligako 8. jardunaldia Hernanin jokatuko da etzi, Urumea ibaian. Etzidamu, berriz, Trintxerpen lehiatuko dira batelak. Hibaikako, San Pedroko, Illunbeko eta San Juango ontziek parte hartuko dute estropadan.
Ostiralean ere bada kontzertua eta bi egunetarako txartela eros daiteke 15 euroren truke. Musika eskaintza oparoa izango da datozen egunotan Azkuene kaleko Mogambo Aretoan. Biharko punk gaua antolatu dute, hiru talderekin; FP, Le Singe Blanc eta Las Rodilleras taldeek joko dute. Etzirako, berriz, antolatu dute. Bi taldek joko dute etzi: Lord Rochester eskoziarrek eta Alacanteko Los Flamin Guays, jattorrizko blus doinuekin. Bi talderen kontzertua bukatuta, Voodoo Hoodoo Set-ek jarriko du musika: Jordi Duró (Bartzelona); Constan Chao (Galizia); Lazy Juanma (Caceres); Luis Cardenal (Girona) eta Dr Punko (Altza). 21:00etan hasiko dira biharko eta etziko kontzertuak. Bi egunetarako bonoa erosiz gero, sarrerak 15 euro balio du. Larunbaterako sarrera kontzertua baino lehen han bertan erosiz gero, aldiz, 10 euro ordaindu behar dira. Etziko jaia 05:00ak arte luzatuko da.
Andra Mari abesbatzaren kontzertua
Errenteriako Turismo Sailak Oarsoaldeko Turismo Departamenduarekin elkarlanean kanpaina berria jarri du martxan herriko taberna eta jatetxeentzat. Horren bidez, San Markoko gotorlekua bisitatzen dutenei (bisita gidatuak izan behar dute) tiket bana eman...
Herritarrek La Herrerarako landu duten proposamena ezagutzera eman nahi du La Herrera Herrira herri batzordeak, eta horretan dihardute buru-belarri, herriko hamaika eragilerekin elkarlanean. Lehengo ostiralean, aipatu batzordeko hainbat kide agertu ziren prentsa aurrean, apirilaren 9ra bitartean prestatu dituzten guztien berri emateko. «Herritar proposamena partekatu, sendotu eta indartze aldera zer nolako ekimenak egiten ari garen aditzera eman nahi dizuegu», adierazi zuen Maite Fernandezek batzordearen izenean. Batzordeko kideek azaldu zutenez, atxikimenduak jasotzeko prozesua aste honetan indartuko dute, babesa adierazteko dokumentua Pasaiako denda eta taberna guztietan jarriko dutelako. Horrez gain, elkarte, klub eta bestelako erakundeei proposamena aurkezten jarraituko dutela eta guztiei atxikimendua erakusteko aukera eskainiko dietela esan zuten. «Herritar uholdea» Etorkizunean La Herrera Pasaiako herritarrek zehaztu eta definitu duten bezalakoa izatea da batzordearen xede nagusia eta hura lortzeko bidean iazko ekainean batzordeak antolatutako giza kate «arrakastatsu» haren leloa berreskuratu nahi dute, Zu katearen maila bat gehiago zara: zatoz gurekin lelopean «herritar uholdea» batuz. «Azken ia bi urtetan proposamena lantzen egin duguna herritar guztiekin partekatzeko gogoa bizia dugu» esan zuten, eta horregatik etzirako egitaraua antolatzeko herriko elkarteetara eta erakundeetara jo dutela esan zuten: «Beren ekarpenekin hilaren 19a jai eguna izatea lortu dute». La Herrera sinbolikoki altxatuko dute Herritarren proposamena sozializatzeko lana ez da etziko [...]