Maila handia asteburuan Jaizubiako Euskal Hipika Federazioa Trofeoan
Euskal Hipika Federazioa Trofeoaren lehen aldia ospatu zen asteburuan Irungo Jaizubia hipika elkartearen lurretan, Euskal Herri osoko zaldi eta zaldunen partehartzearekin. Antolatzaileen esanetan, lehiaketan “proba guztietan maila oso ona” izan zen. “Hutsegite arin batuzk, erorketa baten bat, zaldizkoen nahasteren bat… baina dena kiroltasunez eta umorez. Argi gelditu da Euskal Herrian kirol honetan maila altua eta zaletasun handia dagoela”, gaineratu dute Jaizubia hipika elkartetik. Askorentzat estreineko zita izan zen, 0,30 metroko altueran trebatu zirenentzat esaterako, haietako asko Irungo klubeko ikasleak. Haiena izan zen larunbatean lehiaketa irekitzeko ardura, eta urduritasuna medio, ponien gaineko trebezia azaldu zuten sailkapen saioetan. Igandean lehiaketa nagusiak ospatu ziren. Patricia Ruiz izan zen hasiberrien artean hoberena, Princesaren gainean (ikus sailkapen osoa Jaizubiaren webgunean). Proba nagusian, 1,30 metroetakoan, Ruben Gomez Crespok nagusitasun osoa agertu zuen, Star Girl eta Portoz Z zaldien gainean, lehen eta bigarren postuak eskuratu baitzituen. Sari banaketaren ondoren Jaizubia Hipika elkateak Jose Antonio Santano alkatea ohorezko bazkide izendatu zuten, “urteetan elkarteari erakutsi dion konfiantza eta babesarengatik”. Informazio gehiago: www.hipicajaizubia.com
Euskal Hipika Federazioa Trofeoaren lehen aldia ospatu zen asteburuan Irungo Jaizubia hipika elkartearen lurretan, Euskal Herri osoko zaldi eta zaldunen partehartzearekin. Antolatzaileen esanetan, lehiaketan “proba guztietan maila oso ona” izan zen. “Hutsegite arin batuzk, erorketa baten bat, zaldizkoen nahasteren bat… baina dena kiroltasunez eta umorez. Argi gelditu da Euskal Herrian kirol honetan maila altua eta zaletasun handia dagoela”, gaineratu dute Jaizubia hipika elkartetik.
Askorentzat estreineko zita izan zen, 0,30 metroko altueran trebatu zirenentzat esaterako, haietako asko Irungo klubeko ikasleak. Haiena izan zen larunbatean lehiaketa irekitzeko ardura, eta urduritasuna medio, ponien gaineko trebezia azaldu zuten sailkapen saioetan. Igandean lehiaketa nagusiak ospatu ziren. Patricia Ruiz izan zen hasiberrien artean hoberena, Princesaren gainean (ikus sailkapen osoa Jaizubiaren webgunean). Proba nagusian, 1,30 metroetakoan, Ruben Gomez Crespok nagusitasun osoa agertu zuen, Star Girl eta Portoz Z zaldien gainean, lehen eta bigarren postuak eskuratu baitzituen.
Sari banaketaren ondoren Jaizubia Hipika elkateak Jose Antonio Santano alkatea ohorezko bazkide izendatu zuten, “urteetan elkarteari erakutsi dion konfiantza eta babesarengatik”.
Informazio gehiago: www.hipicajaizubia.com


