
Urdaburu Mendizale Elkarteak Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearen baitan 11. ibilbidea antolatu du. Hala, larunbatean Durangotik Bolibarrera joango dira, eta bidean, Garai herria, Oiz mendia eta Ziortzako monasterioa bisitatuko dituzte. Ibilbidea bost ...

Xabier Leteren omenezko nazioarteko poesia saria sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Apirilaren 5etik aurrera aurkeztu ahal izango dira lanak. Irabazleak 10.000 euro jasoko ditu eta lana argitaratuko diote.

Martxotik uztailera artean opera eta ballet emanaldiak proiektatuko dituzte Niessen zinemetan, eta atzo emanaldi horiek noiz izango diren jakinarazi zuten. Lehenengoa martxoaren 24ean izango da. Mozarten Txirula magikoa emango dute zuzenean Milango Alla Scala antzokitik. Bi astean behin gutxienez, izango da emanaldi bat. Orain arte uztailaren 14ra arteko emanaldiak zehaztu dituzte, baina gehiago ere izango direla aurreratu dute. Duela urtebete hasi ziren opera eta ballet emanaldiak proiektatzen eta dagoeneko mila lagun inguruk ikusi dituzte emanaldiak zuzenean edo aurretik grabatuta. Munduko antzoki garrantzitsuetan ematen diren lan klasikorik garrantzitsuenak ematen ari direla nabarmendu dute antolatzaileek. Hala, Milanen, Londresen, Salzburgen, Bartzelonan, Madrilen eta Vienan emandako operak edo balletak izan dira. Urtean zehar hamasei lan proiektatu dituzte sei zuzenean eta gainontzekoak aurretik grabatuta. Lan horietan ikus-entzule gehien erakarri dituena balleta izan da, Txaikovskiren Zisneen Lakua. Operari dagokionez, Pucciniren Madame Butterfly-k eta Tosca-k erakarri zituen ikus-entzule gehien. Martxotik uztailera zazpi obra proiektatuko dituzte Niessen zinemetan, zehazki honakoak: Martxoak 24, osteguna 20:00etan: Milango Alla Scala antzokitik zuzenean Mozarten Txirula magikoa. Apirilak 5, asteartea 19:00etan: Vienako opera antzokitik zuzenean Donizettiren Anna Bolena opera. Apirilak 19, asteartea 20:00etan: Bartzelonako Gran Teatre del Liceu antzokitik zuzenean Mascaniniren Cavalleria rusticana opera. Maiatzak 9, astelehena 20:00etan: Madrilgo Real antzokitik zuzenean balleta [...]

Azkeneko jardunaldietan emaitza hobeak lortzen ari da Power Rangers, Oiartzun baino. Aurreko jardunaldian, Oiartzunek galdu egin zuen eta Power Rangersek irabazi. Azkeneko, jardunaldian, Oiartzunek berdinketa lortu du eta Power Rangersek berriro garaip...

Pik Nik Cello Duo biolontxelo taldeak, Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, Huapango izeneko diskoa aurkeztuko du bihar udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Pik Nik Cello Duo taldea Iñaki Etxepare irundarrak eta Marta Roma kataluiniarrak osatzen d...

Donostiako Okendo kalean izan du urteetan San Pedroko autobusak geltokia, baina Ekialdebus zerbitzua martxan jartzearekin batera, Gipuzkoa plazara lekualdatu zuten geltokia, lehengo martxoaren 1ean. Bada, autobus konpainiaren oharrak dioenez, orain geltokia lehengo tokira itzultzeko agindu du Donostiako Udalak. Honenbestez Okendo kalean du berriz ere geltokia San Pedroko autobusak. Lehengo astean Pasaiako alkate Maider Zigandak Gipuzkoa plazan gerta zitekeen autobus pilaketarengatik kezka agertu zuen, Ekialdebus zerbitzua baloratzeko zabaldutako prentsa oharraren bidez.

Pasa den ostiral «nahita eragindako» sutea izan zen Oiartzungo Munanier mendian, Aiako Harriko Parke Naturalean, Eguzki, Ekologistak Martxan, Berdeak, Ugatza Ornitologi Elkartea, Haritzalde eta Errenteria-Orereta Bizirik talde ekologistek salatu dutenez. Talde horien esanetan, «ezagunak diren abeltzainek eragin dute sutea». Ekologistek gogorarazi dutenez, Parke Naturalean sua erabiltzea debekatuta dago 1995etik, baina hainbat urtean behin halako kasuak gertatzen dira. Era berean, nabarmendu dute, Munanier mendia eta Aiako Harriko Parke Naturalaren lurren %80a herriarenak direla, ez abeltzainenak: «Herri ondare naturala interes partikularrerako ez erabiltzeko deia egin nahi diegu». Udalari eta Aldundiari «Eraso ekologikoaren» aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Oiartzungo Udalari hainbat neurri hartzeko eskaera egin diete ekologistek. Hasteko, eskatu dute herriko Abeltzainen Elkartearekin azter dezatela gertaera eta ezagunak diren abeltzain horiek kanporatu ditzatela elkartetik, «haien inpunitatearekin bukatzeko». Horrez gain, Oiartzungo Abeltzainen Errolda eta baimenak berraztertu ditzatela eskatu dute ekologistek, eta Munanierren urte batzuetan zehar abereen bazkatzea debekatu dezatela, «itxiturak egin eta bertako pagadia berreskuratzeko». Era berean, Aldundiak eta Udalak, mendiaren jabe gisa, Ertzaintzari eta Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzari kasuan parte har dezaten eskatzea nahi dute ekologistek, «delitu ekologiko hau ikertzeko eta errudunak zigortzeko». Ekologisten arabera, azken urteetan Natura 2000 Sarean dagoen Aiako Harrian kudeaketa arazoak areagotzen ari dira, Foru Aldundiak behar diren tinkotasuna eta [...]

Ohorezko Erregionaleko Ondarroako Aurreraren eta Oiartzunen arteko partida golik gabe bukatu zen. Husna berdindu zuten. Partidaren ondoren, oiartzuarrak sailkapeneko zazpigarrenak dira, 38 punturekin.

Astelehen arratsaldean ireki zuten Hemendik aurrera erakusketa Arma Plazan. Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Planeamenduaren Aurrerapenaren erakusketari esker, Hondarribia datozen 10-15 urteetan nolakoa izango den ikusteko aukera izango dute herri...

Antxoko gazteek festa berezia antolatu dute larunbat honetarako, hilak 19. 18:00etatik aurrera, garagardoa, musika eta jatekoa izango dira, besteak beste, Gaztetxean. Bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Gol festa izan zen larunbat arratsaldean Plazeta futbol zelaian. Erregional Preferenteko eta Lehen Erregionaleko taldeek jokatu zuten, hurrenez hurren. Arratsaldeko lehen partida Oarsoaldeko derbia izan zen, Allerruren eta Sanpedrotarraren artekoa. Lez...

Allerru-Algeposak maila handiko talde baten kontra berdintzea lortu zuen pasa den larunbatean: 3-3. Zalatambor Area 99 Lizarrako taldea sailkapenaren goiko aldean kokatuta dago eta orain ddela denboraldi batzuk Zilarrezko Mailan jokatu zuten. Nafarrak izan ziren lehenengo minutuetan baloiaren jabetza zutenak. Hala ere, lezoarrek buelta eman zioten egoera horri eta aukerak sortzen hasi ziren. Lehenengo gola sartu zutenak, baina, nafarrak izan ziren. Lezoarrek baloia galdu zuten eta, kontraerasoan, estreinatu zuten markagailua. Lezoarrek ez zuten amore eman eta aukerak sortzen jarraitu zuten. Ez zuten asmatu eta 0-1eko emaitzarekin joan ziren aldageletara. Bigarren zatia, entretenigarria Lehenengo zatian markagailua lizartarrek bakarrik mugitzea lortu bazuten ere, bigarren zatia bestelakoa izan zen. Guztira bost gol ikusi zituzten Bekoerrota kiroldegira hurbildu ziren zaleek. Zalatamborrek bigarren gola lehenengoaren modu berean sartu zuen: baloia lapurtuta. Azkar asko erantzun zieten lezoarrek, zaleen animoek lagunduta eta euren lehenengo gola lortu zuten. Bigarren zatiaren erdialdean partida nahastu zen. Bi taldeek azkar egin zituzten bost faltak eta, lezoarrak erasoan ari zirela, etxeko jokalari bat kaleratu zuen epaileak. Ez zuten etsi eta bigarren gola sartzea lortu zuten. Penalti bikoitz baten bitartez hiruna berdintzea lortu zuen Allerru-Algeposak, partida bukatzeko minutu gutxi falta zirela. Partida zoratu egin zen eta Zalatamborrek atezain-jokalaria atera zuten, garaipenaren bila joateko. [...]

Saskilagunak taldeak bigarren porrota jaso du jarraian. Internacional A taldeak 67-52 irabazi die oiartzuarrei. Aurreko porrotarekin lider postua galdu ondoren, bigarren jarraitzen du Saskilagunak-ek.

OKEko neskek ezin izan zuten liderrarekin: Abantok 1-0 irabazi zien. Emaitzaren ondorioz, laugarren postura jaitsi dira neskak, hirugarrenetik. Postu bat behera, 39 punturekin jarraitzen dute oiartzuarrek.

Osasun zentro berria egin bitartean, Biteri plazan behin-behineko anbulatorioa egiteko luzatutako egitasmoa oztopatu duenik ukatu du Udalak, eta anbulatorioko iturriek zentzu horretan adierazitakoa «gezurra biribila» dela esan dute. Azaldu dutenez, Udalean eskaera jaso eta15 egunera erantzun zieten baiezkoarekin «nahiz eta behin betiko irtenbidea atzeratu». Udalaren arabera, lehengo urtarrilean bildu ziren, «proiektuan zer dokumentazio den ezinbesteko» azaltzeko. Otsailaren 4ean aurkeztu zuten proiektua Udalean, «baina izandako bileran zehaztu zen dokumentazioa bete gabe zegoela ikusirik falta den dokumentazioa eskatu» dietela dio Udalak. «Horrek Udalak aztera egin duela esan nahi du? Zeinek ez du adostutakoa bete?»galdetu du Alkatetzak. Edonola ere elkarlanerako prest agertu da Udala, baina argi utzi nahi izan du konponbidea «Osasun Zentro berria» dela eta berau eraikitzea Eusko Jaurlaritzari dagokiola.

Proiekteibar, proiektu teknologikoen IV. lehiaketan bi sari lortu dituzte ikasle antxotarrek. Bi proiektu aurkeztu eta biak saritu dituzte. La Anunciata ikastetxeko ikasleek ez diote uzten sariak pilatzeari. Oraingoan, Eibarren txalotu dituzte beren lanak, lehengo larunbatean hango Ingenieritza Eskolan egin zen IV. Proiekteibar lehiaketan. Bi proiektu teknologiko aurkeztu dituzte Anunciatako ikasleek. Arnasten dugun zikinkeria: Pasaiako badiaren azterketa eta Klima aldaketaren erruleta; bideojokoa. Bigarren eta hirugarren saria lortu dituzte, hurrenez hurren. Olatz eta Leire Iparragirre Gil ahizpek irabazi dute bigarren saria eta Ivan Matellanes eta Victor Salegante hirugarrena.

Gaur, jolas dinamikoak egingo dituzte Abaraxka Udal Ludotekan, 16:30etik 19:30era.

Gaur elkartzekoak ziren Udala eta Murias Center 4, baina azkenean aldeetako batek bilerara joan ezin zuela eta, bertan behera geratu da. Horren ordez, baina, Errenteriako Udaleko bozeramaileek agerraldia egin dute aho batez bozeramaileen batzordeak hartutako erabakiaren berri emateko. Lehenik eta behin, eskatu dute “urgentziaz” Murias Center 4ko administrazio kontseiluaren ezohiko bilera eskatzea. Juan Carlos Merino arduratuko da hori egitez, alkatea eta administrazio kontseiluko kide delako. Bigarren eta azken eskaera langileen kontratazioari dagokio. Puntu horretan eskatzen dute supermerkatura bideratuta dagoen guneko errentamendu kontratuan Sabecoren lantaldeko langileak kontratatzeko klausula bat gaineratzeko: “Supermerkatuaren zerbitzua emango duen enpresak supermerkatua itxi zen garaian aurreko operadorearen lantaldekoak ziren langileak kontratatu beharko ditu”. Juan Carlos Merinok egingo dio proposamen hori administrazio kontseiluari. Langileei ere eskaera horren berri eman diotela jakinarazi dute bozeramaileek. Irtenbidea emateko borondatea Eskaera horren bidez, Muriasi Udalak egoerari irtenbidea emateko duen borondatea helarazi nahi diotela adierazi dute bozeramaileek: “Supermerkatua merkataritza zentroaren eta erdiko establezimenduen motorra da, baina egun hutsune bat dago eta merkatari eta herritarrei eragiten ari da”, adierazi du Maite Peña EAJko bozeramaileak. Jose Manuel Ferradas Ezker Batuko bozeramaileak, berriz, deialdia presazkoa eta ezohikoa izatea nabarmendu du langileei enplegua erregulatzeko espedientea bukatu zaielako: “Hilaren 13an dosierra amaitzen zen eta aste honetan kontsulta epe [...]

2011 Europako Lan Boluntarioaren Urtea izanik, Euskal Herriko France Bénévolat elkarteak Boluntarioak motibatzea eta gordetzea gaiaren inguruko mahai-ingurua antolatu du Hendaiako elkarteei zuzenduta. Gaur arratsaldean izanen da hori, 18:00etatik aur...