Hiriko irisgarritasun mapa egiten ari dira
Hiriko etxebizitzen eta sotoen irisgarritasun inbentarioa egiten ari da udala. Otsailean hasi ziren 2002. urtea baino lehenagoko etxebizitzen egoera aztertzen, bildutako datuak udal kartografian txertatzeko asmoz. Urte horretako Irisgarritasun Legeak e...
Hiriko etxebizitzen eta sotoen irisgarritasun inbentarioa egiten ari da udala. Otsailean hasi ziren 2002. urtea baino lehenagoko etxebizitzen egoera aztertzen, bildutako datuak udal kartografian txertatzeko asmoz. Urte horretako Irisgarritasun Legeak eraikin publiko zein pribatuetarako arauak ezartzen ditu eta, besteak beste, oztopo arkitektonikorik ez egotea bermatzen du. Baina lehenagoko eraikuntzak ez daude 2002ko Legea betetzera behartuta.
Euskadi + eta Enplegua Sustatzeko Planen irizpideei jarraituz kontratatutako bi teknikari ari dira diagnostikoa osatzen. Haien lana, etxebizitza bakoitzaren irisgarritasuna neurtzea izango da, ezpaloitik igogailuraino, edo bizitzaraino dagoen ibilbidearen zailtasuna zehaztuz. Datuak bildu eta gero udal kartografian txertatuko dituzte eta, horrela, Irungo kale zein eremu komunetako sartzeko erraztasunaren gaineko informazioa zabalduko dute. Aste honetan teknikariak San Miguel, Pinar eta Anzaranen ari dira lanean.

