Hasi da Udaberriko XV. Pala Txapelketa

Aste honetan Itsas-Mendi Kultur eta Kirol Elkartearen XV. Udaberriko Bikoteen Pala Txapelketa hasi da.Txapelketa azkeneko asteetan eraberritutako Donibaneko Pilotalekuan jokatuko da ekaina bitarte. Hamar bikote ari dira parte hartzen txapelketan, eta a...

Aste honetan Itsas-Mendi Kultur eta Kirol Elkartearen XV. Udaberriko Bikoteen Pala Txapelketa hasi da.Txapelketa azkeneko asteetan eraberritutako Donibaneko Pilotalekuan jokatuko da ekaina bitarte. Hamar bikote ari dira parte hartzen txapelketan, eta astelehenetik ostiralera jokatuko dituzte partidak ekaina bitarte. Final nagusia ekainaren 18an jokatuko dute, 12:00etan, Donibaneko frontoian.

Bestalde, hemendik gutxira, pilotalekuaren atzealdean futboleko ate bat bat margotuko da eta saskibaloian aritzeko saski bat instalatuko da, haurrek eta gazteek instalakuntza honen erabilera anitzaz goza dezaten; beti ere, pilotalekuaren berezko jarduerak errespetatuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.