Euskal Kostaldea Orkestraren kontzertu sinfonikoa ostiralean San Bixenten
Baionako Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrak (ORBCB) kontzertu sinfonikoa eskainiko du ostiralean, martxoak 18, Hendaiako San Bixente elizan, 20:30ean. Jean-François Heisserrek zuzenduko du orkestra eta, solista bezala ere arituko da. Kontzertua Mélomanes Côte Sud elkartearekin elkarlanaren fruitua da, eta Kultur Sasoiaren emanaldia da (Zubixka txartelak balio du , erreserbatuz gero). Sarrerak erreserbatzeko ORBCBren bulegoko telefonora (0559-31 21 78) hotsegin behar da. Kontzertuaren egunean San Bixente elizan jarriko dira salgai ere. Prezio orokorra 12 euroan jarri dute, 6 euro gazteentzat, 5 euro Kontserbatorioko ikasleentzat, eta 15 euro adingabeko batekin joaten den helduarentzat (Piccolo prezioa deritzona). Egitaraua: Schubert-en 4. sinfonia Tragikoa. Beethoven-en 3. concerto-a pianoarentzat Campana-ren Les cercles d’autrui.
Baionako Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrak (ORBCB) kontzertu sinfonikoa eskainiko du ostiralean, martxoak 18, Hendaiako San Bixente elizan, 20:30ean. Jean-François Heisserrek zuzenduko du orkestra eta, solista bezala ere arituko da. Kontzertua Mélomanes Côte Sud elkartearekin elkarlanaren fruitua da, eta Kultur Sasoiaren emanaldia da (Zubixka txartelak balio du , erreserbatuz gero).
Sarrerak erreserbatzeko ORBCBren bulegoko telefonora (0559-31 21 78) hotsegin behar da. Kontzertuaren egunean San Bixente elizan jarriko dira salgai ere. Prezio orokorra 12 euroan jarri dute, 6 euro gazteentzat, 5 euro Kontserbatorioko ikasleentzat, eta 15 euro adingabeko batekin joaten den helduarentzat (Piccolo prezioa deritzona).
Egitaraua:
- Schubert-en 4. sinfonia Tragikoa.
- Beethoven-en 3. concerto-a pianoarentzat
- Campana-ren Les cercles d’autrui.


