Ereintzak ez du hutsik egin

Irabazi beharra zeukan asteburuan bere aurkari zuzenetatik ez aldentzeko eta Espainiako lehen mailako Ereintza eskubaloi taldeak ez du hutsik egin. Etxetik kanpo 29-30 irabazi zuen BM Corralesen kontra. Poltsikoratutako bi puntuekin, beraz, hasierako h...

Irabazi beharra zeukan asteburuan bere aurkari zuzenetatik ez aldentzeko eta Espainiako lehen mailako Ereintza eskubaloi taldeak ez du hutsik egin. Etxetik kanpo 29-30 irabazi zuen BM Corralesen kontra. Poltsikoratutako bi puntuekin, beraz, hasierako helburua aurkari zuzenengandik ez urruntzea. Hala eta guztiz ere, bai Caja Segovia eta Amenabar ZKE lehenengo eta bigarren sailkatuek, hurrenez hurren, euren partidak irabazi zituzten. Beraz, errenteriarrek ez dute lortu aldea murriztea eta hirugarren jarraitzen dute 32 punturekin.

Datorren jardunaldian, larunbatean, etxean jokatuko du Egia Eskubaloiaren kontra, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.