Erditzea prestatzeko ikastaroak
Udal Kirol Patronatuak erditzea prestatzeko ikastaroak antolatu ditu haurdunaldiko 32. astean daudenei zuzenduta. Ikastaroa martxoaren 22an hasiko da eta apirilaren 12ra arte luzatuko da hiru astez. Lau saio izango dira, eta ordu eta erdi iraungo du ba...
Udal Kirol Patronatuak erditzea prestatzeko ikastaroak antolatu ditu haurdunaldiko 32. astean daudenei zuzenduta. Ikastaroa martxoaren 22an hasiko da eta apirilaren 12ra arte luzatuko da hiru astez. Lau saio izango dira, eta ordu eta erdi iraungo du bakoitzak. Guztiak Galtzarabordako kiroldegian egingo dituzte.
Ikastaroaren helburua da haurdun daudenak prestatzea ahalik eta baldintza fisiko onenetan erditzeko eta ondoren errazago errekuperatzeko. Klaseetan egingo dituzten ariketak posturak hobetu eta egitura anatomikoez jabetzea ahalbidetzen dute. Horrez gain, bizkarrezurraren, gorputz adarren, zoru pelbikoaren mugikortasuna ere hobetzen laguntzen du. Olatz Oliveri fisioterapeuta arduratuko da ikastaroa gidatzeaz.
Parte hartzeko 50 euro ordaindu beharko dituzte Udal Kirol Patronatuko bazkideek, eta 60 euro bazkide ez direnek. Izena emateko Galtzarabordako kiroldegitik pasatu beharko da edota 943 44 96 00 telefono zenbakira deitu.

